2019/03/21eko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2019ko urtarrila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Produktu energetikoen esportazioen atzerakadak ekarri du Euskal AEko ondasunen esportazioetan %5,9ko jaitsiera 2019ko urtarrilean

Aldiz, produktu ez-energetikoak bide positiboan mantendu dira, %2,0ko hazkundera iritsita

Euskal AEko ondasun-esportazioek (1.941 milioi euro) urte arteko %5,9ko jaitsiera eduki zuten urtarrilean, Eustaten datuen arabera. Inportazioak ere (1.673 milioi) murriztu ziren, %4,2. Merkataritza-saldoa positiboa da (268 milioi), baina 49,6 milio gutxiagokoa 2018ko urtarrilean erregistratutakoa baino.

Produktu energetikoak dira horiek zeinak, dituzten aldizkako oszilazioekin, jaitsiera horiek ekartzen dituzten; halatan, esportazioen kasuan, %71,2ko atzerakada gertatu da (159,7 milioi), orekatua 37,0 milioiko igoerarekin ez-energetikoetan, eta esportazioen jaitsiera oro har 112,6 milioikoa izan da.

Produktu energetikoentzat inportatutakoaren eta esportatutakoaren artean dagoen erlazio zuzenak azaltzen du inportazio energetikoak ere jaitsi izana, neurri txikiagoan hala ere, eta %26,0koa izan da murrizketa hori (154,8 milioi).

Bizkaia da lurraldea non gehien den kontzentratzen jaitsiera hori (-%15,5), Petrolioa eta produktu mineralak izenekoaren esportazioetan gertatutako atzerakadagatik (-%69,7), 157,7 milioiko murrizketarekin aurreko urteko hilabete beraren aldean. Esportazioa Araban jaitsi da %7,5, Garraio-materialean izandako %14,0ko jaitsieraren erruz (61,7 milioi). Gipuzkoa, aldiz, %9,5 hazi da, izandako hazkundeagatik hauetan: Garraio-materiala (%26,3), Material elektrikoa (%6,8) eta Metalak eta bere manufakturak (%5,4).

2019ko urtarrilean bost herrialde (Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, AEB eta Italia) izan dira Euskal AEko bezero nagusiak, zeren esportaturiko guztiaren %53 hartu baitute. Lau 28-EBkoak dira, nora joan diren esportazioen %70.

Aurreko urteko aldi beraren aldean, Frantziarako esportazioak %7,6 hazi dira, Erresuma Baturakoak %20,4 eta Italiarakoak %4,0; aipagarria da, halaber, Portugalgo kasua, %27,0ko hazkundearekin. Hala ere, Alemaniara bideratutakoak %3,7 gutxitu dira, eta, neurri askozaz handiagoan, Herbehereetakoak, %65,9ko jaitsierarekin. AEBetarako esportazioak %25,5 gutxitu dira, eta baita ere Txinara bideratutakoak (-%49,5), Mexikora bideratuak (-%39,4), Brasilerakoak (-%30,0) eta Turkiarakoak (-%45,6).

2019ko urtarrilean, inportazioen erdiak baino gehiago Europar Batasunetik heldu dira (guztiaren %52,4) eta herrialde garrantzitsuenen artean Frantzia nabarmendu da (166 milioi), %10,9ko hazkundearekin, eta, kontrako norabidean, Erresuma Batua (62 milioi), %63,4ko jaitsiera aipagarriarekin. Munduko herrialdea zeinetatik Euskal AEk gehien inportatu duen Alemania da (237 milioi), zeinetara ere gehien esportatzen dugun (329 milioi); hala, herrialde horrekiko saldoa positiboa izan da hilean zehar.

graf0016366_01_e.png

Petrolioa eta produktu mineralak (-%68,8), Garraio-materiala (-%8,6) eta Metalak eta bere manufakturak (-%7,1) izenekoen muga-zergen sekzioen esportazioek eragin zuten beherakada esportazioetan, hiruren artean 249,6 milioi euroko jaitsiera eduki baitzuten 2018ko urtarrilaren aldean. Guztira, 1.941,4 milioi euro esportatu ziren, aurreko urteko hil bereko 2.064,1 milioien aldean. Urte arteko diferentzia muga-zergen sekzioen guztizkoarentzat izan da leundua Plastiko eta kautxuan (%56,7) eta Material Elektrikoan (%13,6) izaniko hazkundeek, zeren bien artean bildu baitute, urtarrilean, 96,7 milioiko igoera.

2019ko urtarril honetan aurreko urteko hil beraren aldean bultzada esportatzailea galdu duten produktuen artean daude 95-98 oktanoko gasolinak (81 milioi euro gutxiago eta %84,3 gutxiago esportatuta), 5 tona eta 2.500 cm3 arteko zamak garraiatzeko gasoliodun ibilgailuak (42,1 milioi gutxiago eta %24,5 gutxiago esportatuta), 10 bidaiari baino gutxiagoko bidaiari-ibilgailu gasoliodunak 1.500-2.500 cm3-koak (36,9 milioi gutxiago eta %18,9 gutxiago esportatuta) eta metalak enbutitzeko, estanpatzeko edo trokelatzeko tresnak (18,2 milioi gutxiago eta %41,4 gutxiago esportatuta).

Kontrako norabidean, handitu dituzte esportazioak automotorrek eta elektrizitateko kanpo-iturriagatik autopropultsaturiko tranbiek (24,6 milioi euro gehiago eta %949,2 gehiago), autobus edo kamioietarako kautxuzko pneumatikoek eta turismoetarako pneumatikoek (43,7 milioi euro gehiago bien artean eta %190,3 gehiago).

Euskal AEko ondasun-inportazioak %4,2 murriztu ziren, 1.673,2 milioi euroko guztizkoarekin. Inportazio energetikoak %26,0 jaitsi ziren eta ez-energetikoak %7,1 igo ziren.

Gipuzkoako inportazioak %25,3 hazi dira eta Bizkaikoak %10,8 murriztu, Arabakoak bezala, zeinak %10,0 gutxitu diren.

Muga-zergen sekzioen arabera inportazioak analizatuz, ikusten da ezen garrantzitsuena, Petrolio- eta mineral-produktuak (guztizkoaren %27,9), jaitsi dela %23,5. Jaitsi da, halaber, Garraio-materiala (-%14,9), ibilgailu automobilen zati eta osagarrietan izaniko inportazio txikiagoagatik (10,9 milioi gutxiago 2018ko urtarrilaren aldean), nola, esaterako, abiadura-kaxetan, zeinak %33,6 jaitsi diren (6 milioi gutxiago). Alderantzizko zentzuan, Metalak eta bere manufakturak %18,8 igo dira, eta baita Papera eta bere manufakturak ere (%48,9).

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Produktu energetikoen esportazioen atzerakadak ekarri du Euskal AEko ondasunen esportazioetan %5,9ko jaitsiera 2019ko urtarrilean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Enero 2019
Eguneratze data : 
2019/03/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016366_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali