2019/03/13ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioek %6,8 egin zuten gora 2018an, errekor historiko berria hautsiz

Irekitasun komertzialeko maila BPGren %59,8ra iritsi da

2018an Euskal AEko kanpo-merkataritza handitu zen atzerriarekiko, hala esportazioak nola inportazioak, lehenak %6,8 eta azkenak %8,8, Eustaten datuen arabera. Irekitasun komertzialeko maila, (esportazioak + inportazioak) / BPG ratioak adierazia, %59,8tan izan zen 2018an, 1995etik handiena, hamarren bat 2014an erregistraturikoaren gainetik, urte horretarainoko punturik altuena, eta ia 2 puntu 2017an erregistraturikoaren gainetik.

Kanpo-saldoa, 5.198,7 milioi euroko superabita eduki arren, 5,3 milioi txikiagoa izan zen 2017koaren aldean.

Esportazioak 2018an 25.487,5 milioi eurokoak izan ziren, 2017koak baino 1.630,8 milioi gehiago; erregistro historikoaren esportazio-daturik onena da hori. BPGrekiko, 2018an esportazioek lortu zuten tasa bat %33,3koa, bakarrik gainditua 2014an lortu zenak (%33,9). Hazkundea produktu ez-energetikoei zor izan zaie nagusiki: %5,9 gehitu dira, aurreko urtean baino 1.270,6 milioi gehiago.

Inportazioak 20.288,8 milioikoak izan ziren, zifra bat zeinek dakarren 1.636 milioiko igoera 2017an erregistraturiko balioen aldean, %8,8ko hazkundea; horrek apaldu du 2017an gertaturiko hazkunde trinkoa, %25,5ekoa. Inportazioen urte arteko igoera hori banatzen da Produktu Energetikoen 709,3 milioien eta Ez-energetikoen gainerako 926,9 milioien artean.

graf0016352_01_e.png

Analisi zehatzagoa eginik Euskal AEko kanpo-merkataritzarena –alegia, muga-zergen partidaka lau digitutan–, nabaritzen da ezen, esportazioetarako, 18 partida direla 200 milioi euroko atalasearen gainetik eta biltzen dituztela partiden erdiak baino gehiago (%51,8); horietarik, 12k gainditzen dituzte aurreko urteko esportazio-zifrak, eta eduki duten hazkunde trinkoagatik hauek dira nabarmentzen:

Altzairu aleatuzko barra eta profilak (%35,4) –274,3 milioi–. %33,9 Alemaniara bideratuak eta %19,9 Frantziara.

Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdina edo altzairuzkoak (%33,9) –624,0 milioi–. %24,6 AEBetara bideratuak eta %17,5 Iranera.

Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak (%28,9) –1.571,3 milioi–. %23,4 Alemaniara, %13,6 Erresuma Batura, %10,5 Australiara eta %8,4 Frantziara.

Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak (%28,4) –247,0 milioi–. Erdiak baino gehiago (%51,6) Alemaniara, %15,7 Italiara eta %11,4 Erresuma Batura.

Petrolioaren olioak (%20,6) –1.810,7 milio–. Ia erdiak (%45,0) AEBetara, %16,2 Frantziara eta %14,6 Herbehereetara.

Aldiz, bolumen esportatzailearen araberako bi partida garrantzitsuenek behera egin dute, %7,1 5-10 pertsonarentzako turismoek (2.395,8 milioi, gehienak Alemaniara joanak –%39,6–) eta %4,0 Automobilentzako zati eta osagarriek (1.877,0 milioi, nagusiki joanak Alemaniara –%22,55–, Frantziara –%22,05– eta Erresuma Batura –%10,3–).

Analisi are bereiziagoa eginik (muga-zergen posizioen arabera), ikusten da gehien esportaturiko produktua 2018an (guztizkoaren %7,6) izan dela “Pertsonak (<10) nagusiki garraiatzeko ibilgailu automobilak, diesel motordunak (1.500 cm3-2.500 cm3)”. Araban jatorria izanik, norako nagusia 28-EB da (%76,6), nagusiki Alemania (esportatutakoaren %44,1 eta 28-EBko guztirakoaren %57,6). 28-EBko bi herrialderi bakarrik ez zaie esportatu produktu-mota hau: Luxenburgo eta Herbehereak.

graf0016352_02_e.png

Euskal AEk inportatzen duen produktu nagusia Petrolioaren edo mineral bitumonosoen olio gordinak dira, zeinak 4.772,8 milioirekin diren gure inportazioen guztizkoaren %23,5; ondoren, Gas naturala, 552,3 milioirekin eta %2,7rekin; kasu bietan norakoa Bizkaia da. Hirugarren, Ibilgailu automobilentzako motorrak 100-200 kW-ko potentziadunak, 414,0 milioirekin eta Euskal AEko guztizkoaren %2; Araban norakoa oraingoan. Produktu horien pisua lehen birentzat nabarmenki handitzen da, %23,8 eta %27,1 hurrenez hurren, eta emekiago, %8,1, aipatu azkenarentzat.

Jatorri-norako tokien araberako kanpo-merkataritza aztertuz, behar da aipatu, lehenik eta behin, ezen esportazioak norakoa Europar Batasunean dutenak hazi direla %7,7 eta inportazioak jaitsi direla %0,8, zeinarengatik merkataritza-saldoa 1.277,7 milioitan hazi den, 4.958tik 6.236ra igarota; estaldura-tasa, halatan, %147,0tik %159,5era igaro da.

graf0016352_03_e.png

Ranking esportatzailean lehen posizioetan dauden herrialde guztiek eduki dute eboluzio positiborik aurreko urtearen aldean, bereziki Herbehereek (%45,0), AEBek (%16,3), Erresuma Batuak (%14,5), Italiak (%13,8) eta Portugalek (%11,9). Bakarrik da atzerakada nabarmenik, lehen 20 herrialderen artean, Turkiara joandakoetan (-%23,1), Marokorakoetan (-%12,8) eta Txinara joandakoetan (-%12,3). Herrialde horiekiko merkataritza-saldoa positiboa da, salbu eta Txina, Brasil, Mexiko eta Errusiarekin; azken hiru horien kasuan arrazoia da inportazioen izaera energetiko handia: %64,0 Brasilentzat, %63,5 Errusiarentzat eta %96,0 Mexikorentzat. Inportazio energetikoak alde batera utzita, bakarrik litzateke defizitarioa Txinarekiko merkatariza-saldoa, zeren bakarrik baitira energetikoak herrialde horretatiko inportazioen %0,2.

Lurraldeka, merkataritzako bi fluxu horiek 2018an eduki duten bilakaera berbera izan da. Araban bi fluxuak handitu dira, esportazioak %3,3 eta inportazioak %4,8. Bizkaian gauza bera da gertatzen, lehenentzat %9,8ko igoerarekin eta azkenentzat %10,0koarekin. Gipuzkoan kontua errepikatzen da eta %6,5eko eta %9,6ko igoerak daude, hurrenez hurren.

Arabak (EAEk esportatzen duenaren %29) esportazioak zentratzen ditu “Garraio-materialean” (guztizkoaren %58,6) eta “Metalak eta bere manufakturak” izenekoan (%16,7). Bizkaiak (EAEk esportaturikoaren %41) bideratzen ditu esportazioak “Metalak eta bere manufakturak” izenekora (guztizkoaren %27,9), “Erregaiak eta produktu mineralak” deritzonera (%24,9), “Material elektrikora” (%15,5) eta “Garraio-materialera” (%10,2). Gipuzkoak (EAEk esportaturikoaren %30) bideratzen ditu esportazioak “Material elektrikora” (guztizkoaren %37,3), “Metalak eta bere manufakturak” delakora (%21,7) eta “Garraio-materialera” (%19,6).

Lehenago lurralde bakoitzerako aipatu portzentajezko partaidetza, Euskal AEko esportazioen orotarakoaren barnean, argiki da berdintzen “Produktu energetikoak” kontuan hartzen ez badira; halatan, Arabak %32,1 du, Bizkaiak %34,6 eta Gipuzkoak %33,3.

Gure esportazioen erdietan baino gehiagotan (%51) maila teknologiko “Handia” edo “Ertain-handia” dago; zehazki, %2,6 lehen kategorikoak dira eta %48,4 bigarrenekoak, aurreko urtearen aldean %1,9ko eta %2,4ko igoerekin, hurrenez hurren. “Handian” Bizkaiak guztizkoaren %48 du eta maila “Ertain-handian” Araba da gehiengoa hartzen duena, %39,1, oso hurbil Gipuzkoa edukita %35,8rekin. %33,1ekoa da gure inportazioetan maila teknologiko "Handia" edo "Ertain-handia" dutenen ehunekoa. Lehen kategoriakoak dira orotarakoaren %3,6, 2017aren aldean %15,4ko jaitsierarekin, eta bigarrenekoak %29,5, urte arteko %6,2ko gehikuntzarekin. Lurraldeka, maila teknologiko “Handiko” inportazioak batez ere Bizkaian dira kontzentratzen berriz (%45,1) eta maila “Ertain-handikoak” Araban (%38,6) eta, distanzia laburrean, Bizkaian (%35,2).

2018an nabarmendu da “Garraio-materialari” loturiko produktu-taldearen eboluzioa (zeinak biltzen baitira izen bereko 17. sailean EUROSTATen “nomenklatura konbinatuan”), batez ere duen garrantziagatik, zeren 2016tik baitago Euskal AEko esportazioen artean lehen postuan. Talde horrek aurreko urtearen aldean atzerakada bat bizi izan du, urtearen azken aldian nabarmenagoa, zeinek eraman baitu izatera guztizkoaren %27,0 noiz eta 2017an %28,9 baitzen. Hiru pruduktuk (muga-zergak 4 digitutan) kontzentratu dute “Garraio-materialaren" esportazioen ia %85.

5-10 pertsonarentzako turismoak izenekoak (sektorearen %34,8 eta 2.396 milioi), aurreko urtearen aldean %7,1eko jaitsierarekin, azken lau urteotako goranzko joera apurtu du. Ibilgailu-mota honen barnean dieselak edo erdi-dieselak 1.500-2.500 cm3-koak dira garrantzitsuenak, zeren 2018an 1.934 milioi baitziren, baina 2017an 186 milioi gehiago ziren (%8,8ko jaitsiera). Produktu hori Araban da kontzentratzen (%96,8).

Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak (%22,8 eta 1.571 milioi), zeinek, 2017aren aldean %28,9ko hazkunde nabarmenarekin, taldearen garrantzia mantentzen baitu esportazioen barnean. Halatan, 5 urte jarraituko hazkunde gogorra darama, 2013an esportaturikoa oso aiseki bikoiztuz eta azken urtean bolumen esportatzaile batekin zeina serie historikoaren oso gainetik baitago. Araban ere da kontzentratzen (%99,7). Ibilgailu-mota honen barnean garrantzitsuenak dira dieselak edo erdi-dieselak 5 tona artekoak eta 2.500 cm3 edo azpiko zilindro-bolumemekoak, zeren 2018an 1.417,3 milioi izan baitira, 2017an baino 240 milioi gehiago (+%20,4). Produktu hori Araban da arras kontzentratzen (%100).

Ibilgailu automobilentzako zati eta osagarriak (garraio-materialaren %27,3 eta 1.877 milioi), 2018an %4,0ko jaitsierarekin, hala 2013tik zeukan goranzko joera hautsiz. Azken 21 urteotan ia laukoztuak zeuden muga-zerga honen esportazioak. Produktu honen lurralde-jatorria behar da bilatu Gipuzkoan (%41,6) eta Bizkaian (%47,2).

Zehazkiago, zeharkako analisi bat egin daiteke lehen bi produktuena (turismoak eta ibilgailu automobilak) erabilitako erregaiaren logikaren aldetik, diesela edo erdi-diesela, taldearen eboluzioa ulertzen laguntzeko. “Garraio-materialaren” %54 dira ibilgailu automobil horiek eta gure esportazioen %14,6 guztira, 3.720,3 milio euroko bolumen esportatzailearekin.

Ibilgailu-mota horren esportazioak aurreko urtearen aldean %5,4 handitu dira, zifra hasiera batean erabat positiboa, baina urtean zeharreko eboluzio aldakorra ezkutatzen duena. Osagai nagusia dira Hamar pertsona baino gutxiagorentzako automobilak eta 1.500-2.500 cm3-koak; alegia, pertsonak garraiatzeko furgonetak Araban eginak. Ibilgailu horren ondoan dira Zamak garraiatzeko automobilak 5 t baino gutxiagokoak eta 2.500 cm3 baino gehiagokoak; alegia, zamak garraiatzeko furgonetak jatorria Araban ere dutenak. Hirugarren garrantzian, 10 pertsona edo gehiago garraiatzeko ibilgailuak eta 2.500 cm3 baino gehiagokoak, bidaiari-autobusak direnak Gipuzkoan eginak.

Lehen bi furgoneta-motak hazkundeak metatzen joan dira urtearen lehen zatian, baina joera hori ekainetik hara aldatzen hasi zen. Bidaiari-furgoneten kasuan hiruhileko arteko aldakuntzak positiboak izan ziren lehen hiruhilekoan, %3,4 (aurreko hiruhilekoaren aldean), eta bigarrenean, %3,4, baina hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan aldakuntza negatibo bistakoak eduki zituzten, %11,3koa hirugarren hiruhilekoan (bigarrenarekiko) eta %34,6koa laugarrenean. Beste furgoneta-motan, zametakoan, jaitsiera ere bistakoa da 2018a osatzen duten hihuhilekoetan zehar, nahiz eta alde positiboa mantentzen duen laugarren hiruhileko arte; halatan, lehen hiruhilekoan esportazioak %62,4 hazi ziren, %42,7 bigarrenean eta %17,1 hirugarrenean. Urtearen azken hiruhilekoan, aldiz, %33,0 jaitsi ziren.

2018an esportazioak Euskal AEko Barne Produktu Gordinaren %33,3 izan ziren, 1997an zuten pisua ehuneko 4,8 puntutan gaindituz. 2011tik %30 du gainditzen ehunekoak.

graf0016352_04_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioek %6,8 egin zuten gora 2018an, errekor historiko berria hautsiz

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
AÑO 2018
Eguneratze data : 
2019/03/13
Hurrengo eguneratzea : 
2019/04/24
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016352_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali