2019/03/07ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA, 2019KO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %0,7 gehitu zen 2019ko urtarrilean

Industri produkzioaren indizeak tasa positiboak ematen ditu atzerapausoak eduki ondoan bi hilabetez

Eustaten arabera, 2019ko urtarrilean %0,7 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2018ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %3,1 igo zen Euskal AEko industri produkzioa 2018ko abenduarekin alderatuta.

Euskal AEko industri produkzioaren indizearen urte-arteko aldakuntza-tasa (%)
Jaiegunen eraginetatik zuzendua

Indize orokorra

Kontsumo-ondasunak

Ekipo-ondasunak

Bitarteko ondasunak

Energia

Urt, 2018
Mar, 2018
Mai, 2018
Uzt, 2018
Ira, 2018
Aza, 2018
Urt, 2019
-10.0
-5.0
0.0
5.0
10.0
15.0
20.0
-10.0
-5.0
0.0
5.0
10.0
15.0
20.0
Urt, 2006
Urt, 2008
Urt, 2010
Urt, 2012
Urt, 2014
Urt, 2016
Urt, 2018
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

2019ko urtarrileko indizearen bilakaerak 2018ko urtarrilaren aldean tasa positiboak ematen ditu Ekipoko ondasunentzat, %1,1eko igoerarekin, eta Bitarteko ondasunentzat, %1,0koarekin. Energia, aldiz, %0,8 jaitsi da, nola halaber Kontsumoko ondasunak, %0,1 jaitsi direnak, zeren Kontsumo iraunkorreko ondasunetan %5,0ko jaitsiera gertatu baita; Ez-iraunkorrak, aldiz, %2,0 igo dira.

2018ko abenduaren aldean, 2019ko urtarrileko hil artekoan zeinu ezberdinak daude industri sektore handietan. Ekipoko ondasunak %7,3 igo dira eta Bitarteko ondasunak %3,2. Energian ez da aldakuntzarik, %0,0. Bestalde, Kontsumoko ondasunak, oro har, %1,3 jaitsi dira, zeren Ez-iraunkorrak %2,0 jaitsi diren eta Iraunkorrak %0,9 hazi.

Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak urte artean 2019ko urtarrilean hauek izan dituzte: Material eta ekipo elektrikoa, %8,8rekin; Zurgintza, papera eta arte grafikoak, %5,9rekin; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %3,4rekin.

Kontrako norabidean jaitsierak urte artean hauek izan dituzte: Makineria eta ekipoa, %2,7ko jaitsierarekin; Kautxu eta plastikoak, %1,5eko jaitsierarekin; eta Garraio-materiala, %1,4koarekin.

graf0016343_01_e.png

Lurraldeka, urtarrileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da Araban, non %2,5 jaitsi den. Bizkaian %2,5 igo da; Gipuzkoan, %0,7.

graf0016343_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %0,7 gehitu zen 2019ko urtarrilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2024
Eguneratze data : 
2019/03/07
Hurrengo eguneratzea : 
2025/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0016343_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali