2019/05/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA 2019KO APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2019ko apirilean Euskal AEko industria-prezioek %0,6 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2019ko apirila 2018koaren aldean) %2,6 gehitu ziren

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,6 igo ziren 2019ko apirilean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, apirileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %2,6 gehitu da.

Sektorekako analisi zehatzagoa eginez gero, 2019ko apirilean prezio hazkunderik handienak aurreko hilaren aldean hauek eduki dituzte: Kokeriak eta petrolioa fintzea, %2,8rekin; Erauzketa-industriak, %1,6rekin; eta Ura, %1,0rekin. Jaitsierarik handienak, aldiz, hauek: Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza, %2,4; eta Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua zein Produktu farmazeutikoen fabrikazioa, %0,4 biek.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioek %1,4 egin dute gora, Bitarteko ondasunenek %0,7 eta Ekipoko ondasunenek %0,5. Kontsumoko ondasunak, guztira, %0,1 igo dira, zeren hala Kontsumo iraunkorreko ondasunak nola Ez-iraunkorrekoak %0,1 igo diren.

2019ko apirilean, 2018koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak urte artean: Kokeriak eta petrolioa fintzea, %10,6ko gehikuntzarekin; Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua, %8,0ko hazkundearekin; eta Erauzketa-industriak, %5,4ko igoerarekin. Alderantziz, prezio-jaitsierak izan dira Elikagaien, edarien eta tabakoaren industrian, %2,1, eta Metalurgia eta produktu metalikoak izeneko sektorean, %0,3.

Ondasun-talde handietako prezioen aldakuntza positiboa izan da urte artean Energian, zeinean %10,7 hazi diren, Ekipoko ondasunetan, %1,6ko igoerarekin, eta Bitarteko ondasunetan, %0,6ko igoerarekin; aldiz, Kontsumoko ondasunetan %1,6ko jaitsiera gertatu da, zeren %2,1 jaitsi baitira prezioak Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunetan eta %1,7 igo baitira Kontsumo iraunkorrekoetan.

graf0016475_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2019ko apirilean Euskal AEko industria-prezioek %0,6 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
April 2019
Eguneratze data : 
2019/05/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016475_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali