HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak EAEko ondasunen esportazioek...

Prentsa-oharra 2019/05/21

KANPO-MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (ECOMEX). Martxoa 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

EAEko ondasunen esportazioek % 7,8 egin zuten behera 2019ko martxoan

2019ko lehenengo hiruhileko osoan % 3,8 egin dute atzera esportazioek

EAEko ondasunen esportazioek % 7,8ko urteko aldakuntza negatiboa izan zuten 2019ko martxoan, Eustatek landutako datuen arabera. Plastikoak eta kautxua eta Garraio-materialak industrietako esportazioak erabakigarriak izan ziren atzera egite horretan; lehenek % 38,3 egin dute behera (91,5 milioi gutxiago 2018ko martxoaren aldean) eta bigarrenek % 12,9 (89,6 milioi gutxiago). Esportazioak 2.171,5 milioi eurokoak izan ziren guztira, aurreko urteko hilabete bereko 2.354,9 milioiko esportazioen aldean.

Araba da beherapen horretan lehenengo lurralde historikoa (% -14,9), Garraio-materialak (% -23,9) eragindakoan; lurralde horrek esportatutako guztizkoaren % 56,5 hilabete horretan. Bizkaiak ere behera egin du % 13,0, batez ere Plastikoak eta kautxuak (% -55,0) eraginda. Aipatutako lurralde horien joera Gipuzkoak konpentsatzen du neurri batean, % 7,1eko hazkundea izan baitu, Garraio-materialak % 45,6ko igoera izan duelako.

graf0016468_01_e.png

EAEko ondasunen inportazioek, berriz, % 2,0ko hazkundea izan zuten (1.693,2 milioi euro). Inportazio energetikoek % 4,9 egin zuten behera eta ez energetikoek % 4,2 egin zuten gora.

Gipuzkoako inportazioak % 15,3 igo dira; Bizkaikoak eta Arabakoak, berriz, % 0,5 eta % 3,3 jaitsi dira, hurrenez hurren.

Esportazio garrantzitsuenak jarduera-adarren arabera (A86) aztertuta, hilabete horretan nabarmendu egiten da beherakada Kautxuzko produktuetan (% -42,9) eta Ibilgailu motordunen fabrikazioari lotutako produktuetan (% -22,0) baita gorakada ere Bestelako garraio-materialaren esportazioetan (% 66,4).

Xehakatuta, urtearteko beherakadak egon dira tradizioz garrantzitsuenak diren muga-zergapeko sei partidetatik lauren esportazioetan: 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak (% -26,6), Automobilentzako zati eta osagarriak (% -18,9), Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak (% -27,2) eta Kautxuzko pneumatiko berriak (% -47,7). Aitzitik, gora egin dute Petrolioaren olio finduek (% 8,5) eta Automotorrek, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako (% 382,2). Hala ere, partida horiek guztizkoaren % 36,6 izan dira martxoan (795,7 milioi euro guztira).

Bost herrialde (Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia) dira EAEko esportazioen helmuga nagusiak; izan ere, guztizkoaren % 54,1 metatzen dute. Horietatik lau UE28koak dira, esportazioaren % 66,7 metatzen duen entitatekoak.

Hilabete horretan inportatutako produktu nagusiak aztertuta ikus daitekeenez, garrantzitsuenak, Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak (guztizkoaren % 16,6) behera egin du % 14,8. Aitzitik, gorakada nabarmena izan du (% 89,9) gehien inportatutako bigarren produktuak (73,7 milioi), Petrolioaren olio finduak ?gehienbat (% 88,6) “Sufre gutxiko gasolioak”? eta rankingean laugarrenak (57,7 milioi), Produktuak beroan ijeztuak, burdinazkoak edo altzairu aleatu gabekoak eta forma laukoak 599 mm-tik gorako zabalerakoak, zeinak % 57,8ko igoera izan duen.

2019ko martxoan inportazioen % 57,7 UE28tik datoz eta bost herrialde ?Alemania, Frantzia, Txina, Italia eta Erresuma Batua? dira ondasunen hornitzaile nagusiak; EAEko guztizko inportazioen % 42,2 metatzen dute.

BALANTZEA 2019KO LEHENENGO HIRUHILEKOA

Lehenengo hiruhileko osorako eta EAEko esportazioetarako, % 3,8 beherakada egon da aurreko urteko aldi berarekiko; 243,6 milioi euro gutxiago, beraz. Hiruhileko horren esportazioen zenbatekoa 6.177,6 milioikoa da eta zifra horri ekarpen handiena egin dion lurraldea Bizkaia izan da (2.270,7 milioi), ondoren Gipuzkoa (2.073,7 milioi) eta azkenik Araba (1.833,2 milioi).

Bizkaiko esportazioak dira EAEko garrantzitsuenak, urtearteko % 9,2ko beherakada izan badu ere (230,0 milioi gutxiago). Araban % 11,2koa da beherakada (230,7 milioi); Gipuzkoan, berriz, % 11,7 egin du gora (217,1 milioi). Produktu esportatuaren mota kontuan hartuta, ziurtatu daitekeenez, “Produktu energetikoak” dira, 180,6 milioi gutxiagorekin, aurretik aipatutako beherakada metatzen dutenak, eta produktu “ez energetikoek” ere egin dute atzera (63,0 milioi) aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

2019ko lehenengo hiruhilekoan gehien esportatu diren sei produktuek guztizkoaren % 35,4 metatzen dute, 2.185 milioiko zenbatekoarekin. Produktu horietatik lauk nabarmen egin dute behera aurreko urteko hiruhileko beraren aldean eta gainerako biek gora egin dute. Aipatutakoen artean, gehienak automobilaren sektorearekin daude lotuta: 10 pertsona baino gutxiagoko turismoek % 24,3 egin dute behera (179,2 milioi gutxiago), Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilek % 18,2 egin dute behera (86,8 milioi) eta Automobilentzako zati eta osagarriek % 11,1 egin dute behera (58,2 milioi). Gainera, beherakada nabarmena izan dute Petrolioaren olio finduek, % 33,4koa alegia (151,3 milioi); aitzitik, Kautxuzko pneumatiko berriek % 8,0 egin dute gora (20,2 milioi) eta Automotorrek, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako % 400,3 (155,8 milioi gehiago).

2019ko lehenengo hiruhileko esportazioen rankingean Frantzia da herrialde hartzaile nagusia; guztizko esportazioen % 16,1 metatzen du. Frantziaren ondoren daude Alemania (% 15,6), Erresuma Batua (% 8,2) eta Estatu Batuak (% 7,5); hala, lau herrialdeen artean, hiruhilekoan izandako euskal esportazioen ia % 50 metatzen dute.

EAE osorako inportazioen metatua, aztergai den aldian, 5.159,2 milioi eurokoa da eta zifra hori 250,8 milioi gehiago da 2018ko aldi berean izandakoaren aldean. Gorakada hori (% 5,1), neurri handi batean, Gipuzkoak eragindakoa izan da, lurralde horretan (1.125,2 milioiko inportazio metatuekin) % 15,1eko igoera izan baita aldi horretan, hau da, 147,6 milioi gehiago aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gainera, igo egin dira Bizkaiko inportazioak (108,7 milioi); Araban, ordea, jaitsi egin dira (5,5 milioi gutxiago). Lurralde horietan inportatutakoaren balioa 2.922,2 eta 1.111,7 milioi eurokoa da, hurrenez hurren.

“Produktu energetikoak” industriaren inportazioa % 2,9 jaitsi da, baina “Produktu ez energetikoak” industriarena % 8,1 igo da.

EAEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2019ko lehenengo hiruhilekoan, 1.018,4 milioi euroko saldo positiboa izan du; dena den, nahiz eta 494,3 milioi gutxiago izan aurreko urteko lehenengo hiru hilabeteetan izandakoaren aldean, estaldura-tasa faboragarria mantentzea ahalbidetzen du, % 119,7koa, alegia.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EAEko ondasunen esportazioek % 7,8 egin zuten behera 2019ko martxoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Marzo 2019
Eguneratze data : 
2019/05/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016468_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali