HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioek...

2019/04/24ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2019ko otsaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioek % 3,1 egin dute gora eta inportazioak % 19,4 igo dira 2019ko otsailean

Motor-ibilgailuek (% -15,2) eta petrolio-fintzearen ondoriozko produktuek (% -38,1) euskal esportazioak galgatu dituzte beste behin

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko ondasun-esportazioek % 3,1eko hazkundea izan dute, 2019ko otsailean, urtetik urterako tasari dagokionez. 2.064,7 milioi eurokoa izan zen beren zenbatekoa, iazko hil berdinean izandako 2.002,2 milioien aurrean. Ondasun energetikoen esportazioek % 27,5 egin zuten behera eta ondasun ez-energetikoek portaera on bat agertu zuten, % 0,6ko hazkundearekin.

Gipuzkoa izan da beren esportazioak gehien handitu dituen lurralde historikoa, % 19arekin. Bizkaian, % 2,6 egin dute gora nahiz eta esportazio energetikoek atzera egin (% -29,7). Araban, ordea, % 10,9 egin dute behera, garraio-materialek izan duten beherapenak (% -17,4) bultzatuta beste behin.

graf0016430_01_e.png

Euskal EAko ondasun-inportazioek, beren aldetik, % 19,4 egin zuten gora, 1.792,8 milioi euroko zenbatekoarekin, inportazio energetikoek % 39,4 egin baitzuten gora eta ez-energetikoek, bestetik, % 13,5.

Inportazioak hiru lurraldetan handitu dira: % 5,5 Gipuzkoan, % 11,9 Araban eta % 28,8 Bizkaian. Azken honek Euskal AE osoaren joera markatzen du, erkidegoko inportazio guztien % 57,1 biltzen baitu (1.024,1 milioi guztira, non 479,6 milioi produktu energetikoak erosteko erabili diren).

Jarduera-adar nagusiak azterturik eta esportazioei begira, nabarmentzekoak dira, beren garrantzia dela eta, motor-ibilgailuen fabrikazioari loturiko produktuen beherapena (% -15,2): esportazio-bolumenik handiena duen adar honek (guztien % 23,2) 85,4 milioi euroko murrizketa izan du iazko hil berdinarekiko, 5 portzentaje-puntuko galera suposatu duena esportazio guztien artean duen pisuari dagokionez. Petrolio-fintzearen ondoriozko produktuek ere murrizketa garrantzitsua izan dute, % 38,1 egin baitute behera (57,9 milioi euro). Beherapen horiek ondokoen esportazioek izan duten gorakadarekin konpentsatu dira: Kautxuzko produktuak (% 84,5 eta 52,7 milioi gehiago) eta Beste garraio-materiala (% 102 eta 64,4 milioi gehiago). Arabak Motor-ibilgailuen esportazioa kontzentratzen du, Beste garraio-materialarena Gipuzkoak eta Bizkaiak, berriz, Petrolio-fintzearen ondoriozko produktuen eta Kautxuzko produktuen esportazioa.

Xeheki, ondokoak ageri dira muga-zergen partida esportatzaile nagusienen artean: 5-10 lagunentzako turismo-autoak, Motor-ibilgailuentzako osagaiak eta osagarriak, Merkantziak garraiatzeko motor-ibilgailuak, Kautxuzko pneumatiko berriak, Petrolioaren olioak eta Automotorrak eta trenbideetarako autopropultsatutako tranbiak; haun artean, esportazio guztien % 34 biltzen dute, 701,2 milioi euroko balioarekin.

Hil honetan lau herrialde (Frantzia, Alemania, Erresuma batua eta Estatu Batuak) izan dira, beste behin, gure bezerorik hoberenak, Euskal AEko esportazio guztien % 44,7 hartu baitute. EB28ko kideak dira horietako hiruk. EB28k esportazioen % 70 kontzentratzen du.

Inportazioak jarduera-adarren arabera aztertuz, Erauzketa-industriak eta petrolioarenak da indartsuena (guztien % 24,4), % 26,2ko hazkundea agertzen baitu. Horren atzetik, eta gorakadak agertuz ere, ondoko jarduera-adarrak ditugu: Siderurgiarekin loturiko produktuak (% 21,4), Motor-ibilgailuak (% 4) eta Erabilera orokorreko makineria (% 10,2).

Bost herrialde dira erosten ditugun ondasunen hornitzailerik handienak (Alemania, Frantzia, Errusia, Txina eta Mexiko, ordena horretan), Euskal AEko inportazio guztien % 42,5 kontzentratzen baitute. EB28ko kide dira horietako bi. EB28a inportazioen % 53,6aren jatorria da.

2018n TXINAKO HERRI ERREPUBLIKAREKIN IZANDAKO MEKATARITZA-SALDOA: TXINATIK IZANDAKO INPORTAZIOEK (1.148.8 MILIOI EURO) ESPORTAZIOAK AISE BIKOIZTU DITUZTE (469,7 MILIOI)

2018. urtean, esportazioen zerrendaren hamaikagarren zatian egonkortu zen Txina, herrialde horretara esportaturiko 469,7 milioi euroei esker. Inportazioen zerrendan baina, hirugarren postuan dago Txina, 1.148 milioirekin, Alemaniaren (2.919,4 milioi) eta Frantziaren (1.914,3 milioi) atzetik. 2003. urteaz geroztik, Euskal AEko esportazioen zatirik handiena biltzen duten hamabost herrialdeen artean egon da Txina eta bederatzigarren postuan egon da bost urtetan (2008, 2010, 2013, 2014 eta 2016). Inportazioen zerrendan, bestalde, joera hobea agertu du: 1993. urtean sartu zen lehen 15 herrialdeen artean eta gorakada nabarmena izan du 2001az geroztik, hamargarren postuan baitzen orduan eta hirugarren tokian ageri baita itxitako azken ekitaldian (2018n). Bere estaldura-tasa % 40,9koa da eta urruti dago, oraindik, Alemaniarekin (% 131,4) edo Frantziarekin (% 203,1) dugun tasarengandik, adibidez.

ESPORTAZIOAK

Bost produktuk kontzentratu dute 2018. urtean Txinara egin ditugun esportazioen % 35,9:

· Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak (47,3 mil.).

· Kanileriako gaiak, balbulak eta hodieria (36,5 mil.).

· Kobrezko zakarrak eta hondakinak (29 mil.).

· Mekanizatu zentroak, postu finkoko eta postu anitzeko makinak metalarekin lan egiteko (28,3 mil.).

· Makina-erremintarako osagai eta osagarriak (27,4 mil.).

2018. urtean, esportazio guztien osagai teknologikoa “Altua edo Ertain-altua” izan da kasuen % 70,3an (azken 20 urteotan izandako batezbestekoaren -% 69,8- zertxobait gora dagoen portzentajea); eta “Altua” kasuen % 8,9an (“Ertaina”, % 7an).

Asiara egindako esportazioen laurdena ia (% 22,5) Txinara joan zen (2.091 milioi euro suposatu ditu portzentaje horrek).

INPORTAZIOAK

Txinatik ekarritako bost produkturik nagusienak ondokoak izan ziren:

· Kanileriako gaiak, balbulak eta hodieria (57,2 mil.).

· Aleatutako beste altzairuetako barra eta profilak eta zulaketarako barra hutsak (56,1 mil.).

· Telefonoak eta ahotsa, irudia edo datuak transmititzeko eta jasotzeko beste gailu batzuk (38,2 mil.).

· Motor-ibilgailuentzako osagaiak eta osagarriak (33,2 mil.).

· Banda, hornigai, burdinki eta burdin arrunteko antzeko artikuluak (30,6 mil.).

2018. urtean zehar, Txinatik etorritako inportazioen osagai teknologikoa “Altua edo Ertain-altua” izan da kasuen % 49,3an, azken 20 urteotan izandako batezbestekoaren (% 45,2) gainetik dagoen portzentajea. Aipatu urte horretan ere, osagai teknologiko “Altua” izan duten inportazioak guztien % 9,9 izan dira, % 9,5eko batezbestekoarekin.

Iaz, inportazio guztien % 14,4ak Asia zuen jatorri; horien artean, % 40 eskasa (% 39,3) Txinatik etorri zen.

Ondorio gisa adierazi Txinako inportazioak zein herrialde horretara egindako esportazioak garrantzitsuak izan zirela Euskal AEko 2018ko kanpo-merkataritzaren baitan, lehenek bigarrenak aise bikoiztu bazituzten ere. Merkataritza-saldoa, ondorioz, negatiboa izan zen eta % 40,9 inguruko estaldura-tasa izan zuen, azken urteotan egondako batezbestekoaren (% 39,6) gertu dagoen portzentajea, alegia.

graf0016430_02_e.png



Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioek % 3,1 egin dute gora eta inportazioak % 19,4 igo dira 2019ko otsailean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Febrero 2019
Eguneratze data : 
2019/04/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016430_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali