HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2019/05/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2019KO APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %8,1 gehitu dira 2019ko apirilean

Astu Santuko lau egun nagusietan (ostegunetik igandera) gelakako betetze-maila aurreko urtekoa baino handiagoa izan da ehuneko zortzi puntu pasa

2019ko apirilean, 276.415 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 20.825 gehiago, %8,1eko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Araban %2,3 gehitu dira bidaiari-sarrerak %9,5 Bizkaian eta %8,6 Gipuzkoan. Baloratzeko orduan, aurten Aste Santua apirilean izan dela hartu behar da gogoan eta iaz martxoan. Bi hilak batera kontuan hartuta, martxoa eta apirila, sarrerak %5,7 gehitu dira aurreko urtearen aldean.

Gaualdiak Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2019ko apirilean, 538.485, aurreko urtekoan baino 51.067, %10,5, gehiago. Gaualdiek ere urte arteko bilakaera positiboa eduki dute hiru lurraldeetan: Araban %5,7 hazi dira, Bizkaian %9,6, Gipuzkoan %13,1. Martxoko eta apirileko gaualdi metatuek ere emaitza positiboa dute ematen, %4,5eko hazkundearekin.

graf0016470_01_e.png

Estatuko bidaiariak %8,2 gehitu dira Euskal AEn aurreko urteko apirilaren aldean; atzerrikoak, %8,1. Araban Estatukoak %4,6 gehitu dira eta atzerritarrak %3,9 gutxitu. Bizkaian Estatukoak %8,2 gehitu dira; atzerritarrak, %11,4. Gipuzkoan Estatukoak %9,8 gehitu dira; atzerritarrak, %7,1.

Batez besteko egonaldia, apirilean, 1,95 egunekoa izan da, 2018koan 1,91 zelarik. Araban lehengo urteko 1,79 egunetik aurtengo 1,85era luzatu da; Bizkaian 2018ko apirileko datuak mantendu dira, 1,94 egun; gainerakoaz, Gipuzkoan 1,91tik 1,99ra luzatu da.

Plazakako betetze-maila ehuneko 3,7 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2019ko apirilean %58,5era iritsita. Araban ehuneko 3,1 puntuz gehitu da, %49,4tik %52,5era. Bizkaian ere ehuneko 3,1 puntuz gehitu da, %58,3ko betetze-mailara iritsita iragan apirilean. Gipuzkoan ehuneko 4,5 puntuz gehitu da, 2018ko apirileko %56,4tik aurtengo apirileko %60,9ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 2,3 puntuz gehitu Euskal AE osoan, %68,5era. Araban ehuneko 3,7 puntuz gehitu da, %63,5era; Bizkaian 0,3z jaitsi da, %68,5era; Gipuzkoan 4,7z gehitu da, %70,1era.

Hotel-okupaziorik handienak apirilean Donostian gertatu dira (%68,9), ondoren Bilbon (%66,7) eta Gipuzkoako kostaldean (%59,2).

Asteko eguna aintzat hartuta, 2019ko apirilean okupaziorik handiena (%69,3) aste-bukaeretan izan da Euskal AEn; %54,6 lanegunetan.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 88,1 eurotan kokatu da 2019ko apirilean Euskal AEko hoteletan, aurreko urtean baino %6,8 gehiago. 70,2 eurokoa izan da Araban batez beste, %1,5eko gehikuntza; 86,5 eurokoa Bizkaian, %9,6ko igoera; 95,7 eurokoa Gipuzkoan, %4,7ko gehikuntza.

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 60,3 eurokoak izan dira Euskal AEn 2019ko apirilean, 2018koan baino %10,5 gehiago. Araban 44,6 eurokoa; Bizkaian, 59,3koa; Gipuzkoan, 67,1ekoa.

Landa-ostatuetan bidaiari-sarreretan %3,0ko gehikuntza izan da eta gaualdietan %18,3koa 2019ko apirilean

15.088 sarrera erregistratu dira Euskal AEko landa-ostatuetan, %3,0 gehiago aurreko urteko hilabete berean baino. Lurraldeka, Araban %22,0ko gehikuntza izan da sarreretan, Bizkaian %14,4koa, Gipuzkoan %7,8ko jaitsiera.

2.655 atzerritar sarrera izan dira, aurreko urtekoen aldean %2,3ko jaitsiera; sarrera guztien %17,6 da hori sarrera guztiekiko. Bestalde, Estatutik etorririko bidaiarien sarrerak %4,2 gehitu dira.

Euskal AEko landa-establezimenduetan 2019ko apirilean 37.927 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko hil beraren aldean %18,3ko gehikuntza. Lurraldeka, Araban %40,1 igo dira; Bizkaian, %39,1; Gipuzkoan, %1,7.

Plazakako betetze-maila, %29,7, ehuneko 5,1 puntu gehiago 2018ko apirilean baino. Araban ehuneko 5,6 puntu gehiago, betetze-maila %24,8ra iritsirik. Bizkaian betetze-maila %31,3koa izan da, ehuneko 9,1 puntuko igoera 2018ko apirilaren aldean, eta Gipuzkoan ehuneko 2,7 puntu gehiago izan dira, %31,2koa betetze-maila.

Azkenik, batez besteko egonaldia luzatu da iragan apirilean, iraganez duela urtebeteko 2,19 egunekotik aurtengo apirileko 2,51kora.

graf0016470_02_e.png

Aste Santuko ostegunetik iganderako balantzea: turisten sarrerak gehitu dira %12,3 eta gaualdiak %15,1

2019ko Aste Santuan, ostegunetik igandera, apirilaren 18tik 21era (4 gau), 46.969 bidaiari-sarrera izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2018ko Aste Santuan —martxoaren 29tik apirilaren 1era— baino %12,3 gehiago. Sarrera guztietatik 17.184, %36,6, atzerritarrenak izan dira eta 29.785 Estatuko pertsonenak. Estatukoak %1,5 hazi dira aurreko urtekoen aldean eta atzerritarrenak %37,8.

Araban 6.096 sarrera izan dira, aurreko urtearen aldean %9,6 gehiago; Bizkaian 22.385, %19,3 gehiago; Gipuzkoan 18.488 sarrera, %5,8ko igoera.

Aldi berean 101.980 gaualdi izan dira Euskal AE osorako, zeina den %15,1eko igoera 2018aren aldean. Gaualdiak %14,0 igo dira Araban, 13.083 guztira; %14,5 Bizkaian, 47.262 gaualdirekin; eta %16,2 Gipuzkoan, 41.635 gaualdirekin.

2019ko Aste Santuan %83,9koa izan da gelakako betetze-maila, ehuneko 8,1 puntu gehiago 2018ko Aste Santuan baino. Lurraldeka, %77,7koa izan da Araban, %82,7koa Bizkaian eta %87,6koa Gipuzkoan, zeina den igoera bat ehuneko 10,1 puntukoa Araban, 6,7koa Bizkaian eta 9,0koa Gipuzkoan. Den-dena konparatua 2018ko Aste Santuko betetze-mailaren aldean.

Gelakako betetze-maila handienak: Donostian, %92,1, aurreko urteko Aste Santuaren aldean ehuneko 4,9 puntu gehiago; Arabako Errioxan, %90,4, 2018koan baino ehuneko 0,7 puntu gehiagorekin; eta Arabako gainerakoan, %87,9, ehuneko 37,2 puntu gehiagorekin.

Euskal AEn gelakako betetze-maila Aste Santuan nekazaritza-establezimenduetan, %71,1

Euskal AEko nekazaritza-establezimenduetan bidaiari-sarrerak Aste Santuan 3.618 izan dira. Araban 724 sarrera, 2018koen aldean %6,3 gehiago; Bizkaian 1.222, %4,5 gutxiago; Gipuzkoan 1.672, %16,9 gutxiago.

Aldi berean gaualdiak %6,7 igo dira, 12.425 gaualdietara iritsita, Euskal AE osoan. Igoerak izan dira Araban eta Bizkaian, %11,3 eta %38,8 hurrenez hurren, baina %13,0ko jaitsiera gertatu da Gipuzkoan.

Euskal AE osoan gelakako betetze-maila, %71,1: Araban, %75,0; Bizkaian ere, %75,0; eta Gipuzkoan, %66,4.

graf0016470_03_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %8,1 gehitu dira 2019ko apirilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL 2019
Eguneratze data : 
2019/05/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016470_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali