HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak 2017an Euskal Autonomia...

Prentsa-oharra 2019-04-12

INDUSTRIAREN ESTATISTIKA 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2017an Euskal Autonomia Erkidegoan industriaren negozio-zifrak % 5,4 egin zuen gora eta enpleguak % 2,7

Irmotu egin da Euskadiko manufaktura-industriaren irekiera kanpoaldera: salmenten % 44,6 atzerrira zuzendu ziren

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Industriaren negozio-zifraren zenbateko garbiak % 5,4 egin zuen gora 2017an; landunen kopurua, berriz, % 2,7 gehitu zen, guztira 203.500 pertsonari enplegua ematean, Eustatek landutako datuen arabera. Hazkunde berri horrek irmotu egiten du industrian enplegua berreskuratzeko joera, duela bi ekitaldi hasitakoa, 2008an hasitako eboluzio negatiboaren aldi luze baten ondoren.

Industriaren sektoreko negozio-zifraren zenbateko garbiaren igoera hornikuntza-gastuen igoerak mugatu zuen (% 7,9), eta %2ra murriztu zuen balio erantsiaren hazkundea 2017an. Hazkundea txikiagoa bada ere 2016an izandakoaren aldean (% 4,5) 2017ko honekin lau dira dagoeneko erregistro positiboen saila, adierazleak balio negatiboen eta positiboen artean gorabeherak izan zituen urte bat baino gehiagoko aldi bat gaindituz. 2017an eboluzio negatiboa izan duen adierazle bat inbertsioa izan da; bi urtez positiboa izan ondoren % 7,1 egin du behera.

graf0016405_01_e.png

Industriaren barruan, manufaktura-industriak, zeinak landunen % 95,4, negozio-zifraren % 87,6 eta guztizko balio erantsiaren % 87,4 biltzen duen, eboluzio positiboa izan zuen 2017an: landunak (% 2,5), balio erantsia (% 3,1) eta, bereziki, negozio-zifra (% 7,7).

Euskal industrian pisu handiena izan duten sektoreek – Metalurgia eta Produktu Metalikoak, Makineria eta Ekipoa eta Garraio Materiala – eboluzio positiboa izan dute. Hiruen artean industriako langileen erdia baino gehiago enplegatzen dute (% 54,1) eta guztizko balio erantsiaren % 49,8 biltzen dute 2017an. Nabarmentzekoa da Metalurgia eta Produktu Metalikoak sektorearen eboluzioa positiboa: balio erantsia (% 4,7), negozio-zifra (% 9,1) eta landunak (% 2,6), aurreko urtearekiko. Antzeko eboluzio positiboa izan du Garraio Materiala sektoreak: enplegua (% 3,2), balio erantsia (% 3) eta salmentak (% 7,1). Bere aldetik, Makineria eta Ekipoa sektorearen hazkundea industriaren batez bestekoaren azpitik kokatzen da, positiboa izan bada ere: enplegua (% 1,7), balio erantsia (%1,1) eta negozio-zifra (% 1,5).

Euskal industriaren beste sektore garrantzitsu bat, bere balio erantsiagatik, Energia Elektrikoa, Gasa eta Lurruna da. Bere kasuan, enpleguaren eboluzioa positiboa da, % 7,3 landun gehiagorekin, baina eboluzioa negatiboa izan dute salmentek, % 11,5 gutxiago, eta balio erantsiak, % 10 gutxiago, azken urtean.

Negozio-zifrari dagokionez, beste adar batek bakarrik izan zuen beherakada bat: Altzarien fabrikazioa eta manufakturako beste industria batzuk, kontuan izanik bere salmentek behera egin zutela % 1,1, nahiz eta hazkundea izan zuen enpleguan (% 2,2) eta are gehiago balio erantsian (% 6,6).

Azkenik, Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak sektoreak bere negozio-zifra % 16,5 gehitu eta bere enplegua mantendu badu ere, % 0,2 gehiago, bere balio erantsia jaitsi egin da % 20,7 azken urtean.

Enpleguari dagokionez eta denbora-ikuspegi zabalago batetik, 2008 eta 2017 artean euskal industriak 45.733 enplegu galdu ditu; % 18,3 gutxiago, hasierako zifrekiko. Lagapen horren ia erdia Metalurgia ea Produktu Metalikoak adarrari dagokio, hamar urte hauetan bere enpleguak % 22,9 behera egitean; denbora-tarte berean, Ekipo Makineria eta Garraio Materiala sektoreek % 8,3ko eta % 2,1eko galerak izan dituzte, hurrenez hurren. Euskal industrian pisua duen beste sektore bat Kautxua eta plastikoak da eta bertan % 26 gutxitu da enplegua. Hiru adarrek bakarrik amaitu dute hamar urteko aldi hau balio positiboekin: Ur Hornidura eta Saneamendua, Produktu Informatikoak eta Elektronikoak eta Produktu Farmazeutikoak, % 18,5, % 4,8 eta % 10,5 hurrenez hurren.

graf0016405_02_e.png

Euskal manufaktura-industriako enpresek atzerriko merkatuetarantz irekitzeko beren estrategia mantentzen dute. Atzerrirako esportazioa manufaktura-industriaren salmenten % 44,6 izan zen 2017an, hamarren bat gehiago 2016an lortutakoaren aldean, eta 11,6 puntu gehiago 2018ko krisiaren hasieran baino. Salmenten guztizkotik, % 29,4 Europar Batasunean izan ziren, eta % 15,2 metatu zuten Munduko Gainerakoek.

graf0016405_03_e.png

Bere aldetik, Estatuko Gainerakoei egindako salmenten pisua, guztizko salmenten gainean, 2 puntu portzentual igo zen 2016koaren aldean, baina 2008az geroztik 5,5 puntu portzentual jaitsi da, guztizko salmenten % 31,1 2017an. Azkenik, barne-merkatuak (EAE) saldutako guztizkoaren % 24,3 bildu zuen, 2,1 puntu portzentual gutxiago 2016koaren aldean.

Garraio-materialak atzerrira zuzentzen du bere salmenten % 77,4, eta Makineria eta ekipoak jarraitzen dio % 58,3rekin 2017an

Sektoreen arabera, Garraio-materialak bi hamarren gehitu ditu puntu portzentualak atzerrirako salmentetan; 2017an % 77,4, 2008an esportatutakoa % 61,3 izan zen bitartean. Makineria eta ekipoa sektoreak % 58,3 zuzendu zuen esportaziora 2017an, eta puntu erdi portzentual gutxiago bada ere, aurreko urtean esportatutakoaren aldean, 13,7 puntu portzentual gehiago ditu 2008an esportatu zuenaren aldean. Adar esportatzaile handienen barruan, nabarmentzekoa da ondokoen eboluzioa: Kautxua eta Plastikoak, eta Material eta Ekipo Elektrikoa, kontuan izanik beren esportazioek % 28 eta % 23,6 adierazi zutela 2008an eta gora egin zutela % 45,5era eta % 45,9ra arte, hurrenez hurren, 2017an, 0,7 puntu gehiagorekin lehenaren kasuan eta 2,3 puntu portzentual gutxiagorekin bigarrenaren kasuan, aurreko urtearen aldean.

Lurraldeen arabera, hiru lurraldeek izan dituzte zifra positiboak aldagai nagusien bilakabidean. Landunen kasuan oso homogeneoa da eboluzioa: Araban % 2,5 igo da, Bizkaian % 2,6 eta Gipuzkoan % 2,9. Diferentziak Gipuzkoak adierazten ditu bai negozio-zifran, bere kasuan % 2,6, Bizkaiko % 7,3ren eta Arabako % 5,7ren aldean, bai balio erantsian, % 1,2 egin duena gora, Arabaren eta Bizkaiaren aldean (% 2,6 eta % 2,5 hurrenez hurren), hori guztia 2016. urtearekiko.

graf0016405_04_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2017an Euskal Autonomia Erkidegoan industriaren negozio-zifrak % 5,4 egin zuen gora eta enpleguak % 2,7

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2017
Eguneratze data : 
2019/04/12
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016405_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali