HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2018ko 4. hiruhilekoan...

2019/05/13ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. IV/2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2018ko 4. hiruhilekoan 1.629 ezkontza izan genituen Euskal AEn, aurreko urtean baino %1,9 gehiago

Aldiz, 2018ko balantzean Euskal AEko ezkontzen zifrak behera egin du %4,3 2018an

2018ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn 1.629 ezkontza izan genituen, 2017ko aldi berean baino %1,9 gehiago, Eustaten datuen arabera. 52 ezkontza homosexual izan ziren; 29 gizon artean, 23 emakume artean. Gainerako 1.577 ezkontzak heterosexualak izan ziren.

Ezkontza zibilen ehunekoa %85,1 izan zen, 0,9 puntu gehiagokoa 2017ko aldi beraren aldean eta 7,7 puntu gehiagokoa 2018ko hirugarren hiruhilekoarekiko. Ehuneko hori ezkontza heterosexualei dagokie bakarrik; beraz, 3,2 puntu gehiago behar lirateke gehitu, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzenak, zeinak denak diren zibilak.

Bizilekua Euskal AEn duten 1.550 gizonezko eta 1.530 emakumezko ezkondu ziren. 1.283 senarrentzat (%82,8) horixe izan zen lehen ezkontza; 21 alargun eta 246 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea gizonena baino apur bat txikiagoa izan zen, guztien %81,8, 1.251 emakume; alargunak, 11, eta dibortziatuak 268.

Ia ehuneko 2 puntuz hazi da atzerriko emazteen portzentajea

2018ko 4. hiruhilekoan senarren %12,3 eta emazteen %18,1 atzerritarrak izan ziren. Atzerriko emazteen portzentajea ehuneko 1,7 puntuz handiagoa izan zen aurreko urteko hiruhileko berean izandakoaren aldean (%16,4), baina apur bat murriztu zen senarren artean (ehuneko -0,3 puntu).

Lurraldea kontuan izanik, 227 bikote Araban biziko dira, Gipuzkoan 527 eta Bizkaian 779. 96 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.

2018ko laugarren hiruhilekoan senarren arteko %90,2k 30 urte edo gehiago zituzten; emazteen %82,6k. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, berdin da hori gizonen artean eta 1,4 puntu gutxiagokoa (%84,0 zen) emakumeen artean.

2018KO BALANTZEA

2018. urteko behin-behinekoan, Euskal AEn bizi zirenen ezkontza-kopurua aurreko urtekoa baino %4,3 txikiagoa izan zen. Ezkontza zibilen proportzioak (guztien %85,6) ehuneko 2,2 puntuz gainditu zuen 2017koa; zifra horrek ezkontza homosexualak ere hartzen ditu.

2018ko orotarakoan senarren %89,8 eta emazteen %81,2 30 urte edo gehiagorekin ezkondu ziren, zeina portzentaje apur bat txikiagoa baita 2017koa baino senarrentzat eta antzekoa emazteentzat (%90,3 eta %81,1, hurrenez hurren).

graf0016450_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2018ko 4. hiruhilekoan 1.629 ezkontza izan genituen Euskal AEn, aurreko urtean baino %1,9 gehiago

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
IV/2018
Eguneratze data : 
2019/05/13
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016450_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali