2019/04/11ko prentsa-oharra

EZKONTZA-HAUSTEEN ESTATISTIKA 2016. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

3.591 ezkontza desegin ziren 2016n Euskal AEn, aurreko urtean baino %1,6 gehiago

3.436 dibortzio zuzen egon ziren (aurretiko legezko banantzerik gabe); eta 155 banantze

2016. urtean, 3.591 ezkontza desegin ziren Euskal AEn. Horrek, % 1,6ko igoera suposatu zuen aurreko urtearekiko, Eustaten arabera. Hausteen % 16,5 Araban izapidetu zen, % 54,3 Bizkaian eta beste % 29,3a Gipuzkoan. Ezkontza-haustetzat hartzen da deuseztasun, banantze edo dibortzio zuzenen ondoriozko ezkontza-aldiaren bukaera oro, hau da, aurretiko legezko banantzerik izan ez dutenak.

Dibortzio zuzen guztien artetik, 2.636 adostasunez izan ziren eta 800 adostasunik gabekoak. Horrek esan nahi du lehenek % 4,9 egin zutela gora, aurreko urtearekiko; eta adostasunik gabekoek % 7,4 egin zutela behera. Banantzeen kasuan, 117 adostasunez izan ziren; eta 38 adostasunik gabekoak.

graf0016400_01_e.png

Ezkontza-hausteen % 61,5ean bi ezkontideek aurkeztu zuten eskaria; % 24,5ean emazteak eta % 12,7an, azkenik, senarrak.

Hausteen % 38,2 ezkontzaren hamargarren urteurrena bete aurretik gertatu zen; % 26,1, 20 urte baino gehiago igaro ostean. Banantzeen kasuan, ezkontzen % 54,8k 15 urtetik gorako iraupena izan zuen. Dibortzio zuzenaren bitartez desegindako dibortzioen batezbesteko iraupena 15 urtekoa izan zen. Kopuru hori 18 urtekoa da aurretiko legezko banantzea eta gero desegindako ezkontzen kasuan.

Desegindako ezkontzen % 303k ez zuen adingabeko seme-alabarik, ezta menpeko adinekorik; % 60,9k adingabekoak zituen soilik; % 3,2k menpekotasun ekonomikoko adinekoak bakarrik; eta % 5,6k adingabeak eta menpeko adinekoak zituen.

Seme-alabak zituzten ezkontzen % 59,8an, mantenu-pentsioa aitari egokitu zitzaion; % 8an, amari; eta beste % 32,2an, bi ezkontideei.

graf0016400_02_e.png

Adingabekoen zaintzari dagokionez, % 57an amari egokitu zitzaion; % 8an aitari eta % 34,7an biek partekatu zuten zaintza.

3.895 dibortzio, guztira, 2016n

Dibortzioei dagokienez, 3.895 dibortzio egon ziren, guztira, 2016n. 459 kasutan, aurretiko legezko banantzea egon zen; beste 3.436 kasuetan, dibortzio zuzenak izan ziren.

3.844 bikote heterosexual dibortziatu ziren; eta 51 bikote homosexual: 37 gizonenak eta 14 emakumeenak.

Dibortzio heterosexualei dagokienez, kopururik handiena 40 eta 49 urte bitarteko adin-tartean izan zen, gizonen zein emakumeen kasuan, eta dibortziatutako pertsona guztien % 41 eta % 41,9 suposatu zuen, hurrenez hurren. Emakumeen batezbesteko adina, dibortziatzeko unean, 44 urtekoa izan zen; eta gizonena, 47 urtekoa.

Ezkontideen nazionalitateari erreparatuz gero, gizonen % 9,4 atzerrikoa zen; emakumeen kasuan, % 9,6 izan zen.

Desegindako ezkontza egiterakoan ezkontideek zuten egoera zibila aztertuz, ezkontideen % 85,7 ezkongabeak ziren; portzentaje hori % 90,4raino igotzen da emazteen kasuan.

Ezkontideen gehiengoa Euskal AEn bizi zen dibortziatzeko datan, nahiz eta gizonen % 3,1ek eta emakumeen % 5,7k erkidegotik kanpo izan bere bizitegia.

2016n, 155 banantze egon ziren; eta ez zen ezkontza-deuseztasunik egon

2016n egondako 155 banantzeen artean -aurreko urtean baino banantze bat gehiago soilik-, % 75,5 adostasunez izan ziren eta % 24,5 auzibidez erabaki zen.

154 bikote heterosexual banandu ziren; eta bikote homosexual bakarra.

Bikote heterosexualen banantzeetan, banandutako emakumeen batezbesteko adina 46 urtekoa izan zen; eta gizonena, aldiz, 49 urtekoa.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

3.591 ezkontza desegin ziren 2016n Euskal AEn, aurreko urtean baino %1,6 gehiago

Eragiketa : 
Ezkontza-hausteen estatistika
Eragiketa kodea : 
010314
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Año 2016
Eguneratze data : 
2019/04/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016400_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali