2019/05/15eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN ESTATISTIKA. 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Enplegua %0,5 hazi da eraikuntzaren sektorearen enpresetan Euskal AEn 2017an

Instalazio elektrikoek, iturgintzak eta bestek hartu zuten enpleguaren %31,4 eta sektorearen balio erantsi gordinaren %25,7

Enplegua %0,5 hazi da eraikuntzaren sektorearen enpresetan Euskal AEn 2017an, Eustatek landuriko datuen arabera. Zifra absolutuetan hori izan da aurreko urtearen aldean 300 enplegu garbi baino apur bat gehiago irabaztea, 58.856 enpleguetara iritsita eraikuntzaren sektorean Euskal AEn 2017an.

Lurraldekako jokamoldea oso antzekoa izan da Araban eta Gipuzkoan, lurralde batzuk non enplegua %1,4 eta %1,2 hazi den, hurrenez hurren, baina Bizkaian urte arteko saldoan kasik ez da aldakuntzarik izan, %0,1 gutxiago.

Hazkunde mantso hori zor izan zaio establezimenduen tamainaren araberako bilakaera ezberdinari. Halatan, irabazirik handiena gertatu da 50-99 enplegatuko geruzan bai zifra absolutuetan, 664 enplegu gehiago, bai erlatiboetan, %23,4ko hazkundea. Saldo positiboak ere dituzte, apalagoak hala ere, 1-19 enpleguko geruzak (%1,8) eta 20-49koak (%0,6). Aldiz, enplegu handieneko establezimenduetan, 100 eta gehiagokoetan, 1.188 enplegu galdu dira 2016 eta 2017 artean, zeina zifra erlatiboetan den %28,9 gutxiago langiletan geruza horretan.

graf0016453_01_e.png

2017ko enpleguaren ibilera positiboak sektorea egonkortzea ekarri du, berrogeita hemeretzi mila enplegu inguruan, eta egonkortze hori azken hiru urteotan mantendu egin da, bukatuta horrela aldi bat, 2009an hasi zena eta sei urtez iraun zuena, zeinetan ohikoak izan baitziren urte arteko tasa negatiboak. Guztiaz ere, urrun gaude oraindik 2008an iritsitako puntu gorenetik, ia 104 mila enplegukoa.

2017an %0,4 murriztu zen eraikuntzaren sektorearen enpresetako negozio-zifraren zenbateko garbia Euskal AEn oro har. Beste jaitsiera bat izanagatik ere hori serie batean zeinek daramatzan jada bederatzi urte negatibo, azken hiru urtean bistakoa izan da moteltze argi bat salmenten jaitsieran.

Lurraldeka, Araban kokatuak diren establezimenduetako salmenten igoera, %0,8koa, eta Gipuzkoan kokaturikoetakoa, %1,8koa, ez dira aski izan orekatzeko Bizkaiko establezimenduetako %2ko murrizketa.

Enpleguarekin gertatu bezala, galera handienak tamaina handieneko geruzetan daude, 100 eta gehiagokoan. Aurreko urtearen aldean, salmentak %31,4 gutxitu ziren geruza horretan. Orobat, hogei eta berrogeita bederatzi enplegatu arteko enpresetako fakturazioa %3,9 murriztu da, baina berrogeita hamar eta laurogeita hemeretzi arteko enpresetan %20,6 igo zen, eta %2,1 hogei enplegu baino gutxiagokoetan.

Analisi bateratua eginik eraikuntzaren sektorearen establezimenduen tamainarena eta negozio-zifrarena, ikus dezakegu langile 1etik 19ra bitarteko enpresak zirela eraikuntzako langile okupatuen %76,4 eta sortzen zutela fakturazio osoaren %70,6. 20-49 langile okupatuko enpresak enpleguaren %12,7 ziren eta sektorearen fakturazioaren %14,5. Hurrengo geruzan, 50-99 enplegatukoan, langile okupatuen %5,9 eta negozio-zifraren %8,9. Azkenik, 100 langile edo gehiagoko enpresetan, guztiaren fakturazioaren %6 eta sektorearen enpleguaren %5.

Bestela ere, langile-kostuak lehen aldiz igo ziren 2009tik, %1,1, Euskal AEn: %3,4 Gipuzkoan eta %2,4 Araban, baina Bizkaian %0,6 gutxitu ziren.

graf0016453_02_e.png

Bukatzeko, eraikuntza barruko jarduera-taldeek faktoreen kostuan erantsitako balioari eta langile okupatuen banaketari begiratuz gero, aipatu beharra dago ezen Instalazio elektrikoak, iturgintza eta beste instalazioak izenekoan dugula enpleguaren %31,4 eta balio erantsi osoaren %25,8. Eraikinen eraikuntzako jardueren enplegua (guztiaren %18,9) eta sorturiko balio erantsia (%22,5) gehituz gero, ailegatzen da balio erantsiaren ia erdira faktoreen kostuan eta enplegu guztian eraikuntzaren sektorean.

Enpleguan pisu handieneko gainerako jarduera-taldeen artean nabarmendu behar da Eraikinen akabera, enpleguaren %25ekin eta sektore osoaren balio erantsiaren %16rekin, eta, beregainki, Higiezinen sustapena. Jarduera hori enpleguaren guztizkoaren %4,2 da bakarrik, baina sortzen du eraikuntzaren sektorearen balio erantsi gordin osoaren %14,7. Horrela, horixe da pertsonako produktibitate handieneko jarduera-taldea, batez beste ia 173 mila eurorekin; eraikinen eraikuntzan, aldiz, 60 milakoa da pertsonako, 41 milakoa instalazio elektrikoen, iturgintzaren eta beste instazioen kasuan eta 32 milakoa eraikinen akaberan.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Enplegua %0,5 hazi da eraikuntzaren sektorearen enpresetan Euskal AEn 2017an

Eragiketa : 
Eraikuntzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
122401
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2017
Eguneratze data : 
2019/05/15
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016453_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali