2019/04/25eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTUAK. 2019KO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %10,3 gutxitu ziren 2019ko martxoan

Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera harturik, %3,1eko gehikuntza izan da sarrereran martxoan

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak 2019ko martxoan 20.613 izan ziren, 2018ko martxoaren aldean %10,3ko jaitsiera dena. Baloratzeko orduan 2019ko martxoko datu horiek guztiak, hartu behar da gogoan aurten Aste Santua apirilean izan dela eta iaz martxoan.

Gaualdiek behera egin dute Gipuzkoan %28 eta Araban %8,8, baina Bizkaian gora egin dute %5,9.

2019ko martxoan 6.085 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko apartamentu turistikoetan, %6,0ko gehikuntza. Bidaiari-sarrerak %29,9 gehitu dira Bizkaian, baina Gipuzkoan %2,7 jaitsi dira eta Araban %28,7.

graf0016437_01_e.png

Batez besteko egonaldia, martxoan, 3,39 egunekoa izan da, 2018ko martxoan 4,00 zelarik. Araban iazko 6,85 egunetik aurtengo martxoko 8,76ra luzatu da; Bizkaian 3,15etik 2,57ra laburtu da; Gipuzkoan 3,49tik 2,59ra laburtu da.

2019 martxoko turista-balantzea

Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera, 255.529 sarrera erregistratu dira 2019ko martxoan, %3,1eko gehikuntza dena aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian Euskal AEko sarrera guztien %47 kontzentratzen dira, eta sarreren batura %6,0 gehitu da. Gipuzkoan erkidegoko sarreren %40,1 daude, %3,4ko gehikuntzarekin. Arabak Euskal AEko sarreren %12,9 ditu, eta %6,6 jaitsi dira.

Gaualdiek, establezimendu turistiko hartzaileen orotarakoan, %1,5 egin dute behera. Gipuzkoan eta Araban %3,1 eta %2,2 egin dute behera gaualdiek, hurrenez hurren, baina Bizkaian %0,2 egin dute gora.

graf0016437_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %10,3 gutxitu ziren 2019ko martxoan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO 2019
Eguneratze data : 
2019/04/25
Hurrengo eguneratzea : 
2019/08/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016437_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali