HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2019/04/17ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2019KO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetako sarrerek % 3,7 egin dute gora 2019ko martxoan

Logelako okupazio-maila % 60,4koa da; ehuneko 1,5 puntu egin du gora

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan 2019ko martxoan 238.822 bidaiari sartu dira, aurreko urteko hilabete berean baino 8.549 gehiago; horrek esan nahi du, Eustatek emandako datuen arabera, % 3,7ko igoera egon dela. Sarrerek behera egin dute Araban, % 5,3, eta gora Bizkaian, % 5,3, eta Gipuzkoan, % 5,0. Baina kontuan izan behar da, datu horiek balioesteko orduan, aurten Aste Santua apirilean dela eta iaz martxoan izan zela.

Bestalde, EAEko hotel-establezimenduetan 2019ko martxoan 442.383 ostatu-gau erregistratu dira; alegia, % 0,3ko igoera egon da aurreko urteko martxoko datuen aldean, 1.465 ostatu-gau gehiago. Ostatu-gauek urte artean bilakaera positiboa izan dute Araban eta Bizkaian, % 1,6ko eta % 0,6ko igoerekin, hurrenez hurren; baina, Gipuzkoan, beherakada izan dute, % 0,5ekoa.

graf0016422_01_e.png

Estatutik etorri den bidaiarien kopuruak % 1,6 egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urteko martxoaren aldean, eta atzerritik etorri diren bidaiarien kopuruak igoera nabarmena izan du, % 8,5ekoa. Araban Estatutik etorri den bidaiarien kopuruan % 4,6ko beherakada egon da, eta atzerritik etorri diren bidaiarien kopuruan % 8,5eko beherakada. Bizkaian, Estatuko bidaiarien kopuruak % 3,6 egin du gora eta atzerritik etorri diren bidaiarien kopuruak % 9,0. Gipuzkoan, Estatuko bidaiarien kopuruak % 1,8 egin du gora eta atzerritik etorri diren bidaiarien kopuruak % 11,4.

Batez besteko egonaldia 1,85 egunekoa izan da azken martxoan, eta 2018ko apirilean 1,91 egunekoa. Araban igo egin da, iaz 1,78 egunekoa izan zen eta, aurtengo martxoan, 1,91 egunekoa; Bizkaian behera egin du, iaz 1,95 egun izan ziren eta aurten 1,86, eta Gipuzkoan ere behera egin du batez besteko egonaldiak, 1,92 egun ziren 2018ko martxoan eta aurtengoan, 1,82.

Plazen araberako okupazio-maila dela eta, ehuneko 0,3 puntu egin du behera EAE osorako; 2018ko martxoan % 48,7 izan zen eta aurtengo martxoan % 48,4. Araban ehuneko 1,9 puntu egin du gora, eta okupazio-maila % 45,5 plazakoa izan da. Bizkaian ehuneko 0,1 puntu egin du behera, eta aurtengo martxoan okupazio-maila % 49,1ekoa izan da. Gipuzkoan okupazio-mailak ehuneko 1,4 puntu egin du behera; 2018ko martxoan % 49,8koa izan zen eta azken martxoan % 48,4koa.

graf0016422_02_e.png

Logelako okupazio-mailak ehuneko 1,5 puntuko bariazio positiboa izan du EAE osorako; logelako % 60,4ko okupazio-maila izan du. Araban ehuneko 2,2 puntu egin du behera, eta % 57,0koa izan da; Bizkaian 2,3 puntu egin du gora eta % 63,2koa da, eta Gipuzkoan ez du bariaziorik izan eta errepikatu egin da iazko martxoko balioa, logelako % 58,3ko okupazioa.

Plazen arabera hotel-okupazio handiena, aurtengo martxoan, Bilbon izan da (% 56,1), gero Donostia-San Sebastiánen (% 54,4) eta, ondoren, Gipuzkoako kostaldean (% 48,8).

Asteko eguna kontuan izanik, asteburuetan izan da okupazio-maila altuena EAEn 2019ko martxoan, % 62,8koa izan da plaza okupatuen ehunekoa, eta, lanegunetan, erregistratutako okupazioa % 41,4koa izan da.

Azkenik, eta sektoreko errentagarritasun-adierazleak direla eta, eguneko batez besteko tarifa EAEko hoteletan 73,5 euro izan dira 2019ko martxoan, urtebete lehenago baino % 4,1 baxuagoa. Batez besteko tarifa 61,5 euro da Araban (% 11,9 egin du behera), 73,9 euro Bizkaian (% 1,3 egin du behera) eta 77,0 euro Gipuzkoan (% 5,1 egin du behera).

Eskuragarri dagoen logelako diru-sarrerak (RevPar), hotel-establezimenduen okupazio-mailaren araberakoak, 44,4 eurokoak izan dira 2019ko martxoan EAEn, 2018ko martxoan baino % 1,6 txikiagoak. Araban, RevPar 35,1 eurokoa izan zen, 46,7 eurokoa Bizkaian eta 44,9 eurokoa Gipuzkoan.

Landetxeetan % 9,8 egin dute behera bidaiarien sarrerek eta % 23,4 ostatu-gauek 2019ko martxoan

10.622 bidaiari erregistratu dira EAEko landetxeetan, aurreko urteko hil berean baino % 9,8 gutxiago; orduan Aste Santua martxoan izan zen. Lurraldeen arabera, Araban sarrera-kopuruak % 14,2 egin du behera eta Gipuzkoan % 16,2; baina, Bizkaian, % 10,2 egin du gora.

Atzerriko bidaiarien 959 sarrerak kontuan hartuta, % 29,9ko beherakada egon da, iazko bisita-kopuruaren aldean, eta sarrera guztien % 9,0 izan dira. Bestalde, Estatuko bidaiarien sarrerek % 7,2 egin dute behera.

Nekazaritza-turismoko establezimenduek eta landetxeek EAEn, guztira, 20.894 ostatu-gau erregistratu dituzte 2019ko martxoan, eta % 23,4ko beherakada izan dute, aurreko urteko hil beraren aldean. Lurralde-mailan, Araban % 33,7 egin dute behera, Gipuzkoan % 21,1 eta Bizkaian % 20,5.

Plazako okupazio-maila % 17,3koa da; ehuneko 4,1 puntuko beherakada egon da 2018ko martxoko zifren aldean. Arabak ehuneko 6,1 puntuko beherakada izan du, eta okupazio-maila plazako % 12,3koa izan du. Bizkaian, okupazio-maila % 15,3koa da, eta ehuneko 3,2 puntuko beherakada egon da, 2018ko martxoaren aldean, eta Gipuzkoak ehuneko 3,5eko puntuko beherakada izan du, eta martxoan % 21,4ko okupazio-maila izan du.

Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldiak, azken martxo honetan, behera egin du; iaz 2,32 egunekoa izan zen eta, azken hil honetan, 1,97koa.

graf0016422_03_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetako sarrerek % 3,7 egin dute gora 2019ko martxoan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO 2019
Eguneratze data : 
2019/04/17
Hurrengo eguneratzea : 
2019/07/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016422_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali