2019/04/17ko prentsa-oharra

INKESTA: BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA. I/2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia tasa % 10,2koa da, eta biztanleria landuna % 0,2 jaitsi da 2019ko lehen hiruhilekoan

Langabezia tasa % 11,3tik % 10,2ra jaitsi da azken urtean, eta 16.200 pertsona landun gehiago daude

Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuko 2019ko lehen hiruhilekoko datuek 935.100 pertsona landun daudela argitzen; horrek esan nahi du 2.300 jaitsi dela aurreko hiruhilekoaren aldean (–% 0,2), Eustatek landutako datuen arabera. Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia tasa % 10,2n kokatzen da, 2018ko laugarren hiruhilekoan baino ehuneko hamarren bat gutxiago. Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren emaitza gisa, jarduera tasa % 56,5ekoa da 2019ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko hamarren bat gutxiago.

Azken urtean, langabezia tasa 2018an % 11,3 izatetik 2019ko lehen hiruhileko honetan % 10,2 izatera pasa da. Pertsona landunak 16.200 igo dira aldi horretan: 9.000 gizon eta 7.200 emakume.

Lurraldeka eta aurreko hiruhilekoaren aldean, Araban jaitsi da gehien okupazioa, 2.300 pertsona landun gutxiago baitaude; Gipuzkoa du atzetik, 400 gutxiago; aldiz, Bizkaian, 400 pertsona gehiago dabiltza lanean. Hiriburuei dagokienez, Vitoria-Gasteiz da okupazioa gehien gutxitzen den hiriburua: 1.900 pertsonal landun gutxiago; aldiz, Bilbon, 900 pertsona gehiago dabiltza lanean, eta Donostian, 1.300 gehiago.

Generoari dagokionez, okupazioaren jaitsiera emakumeen artean gertatzen da: 6.400 landun gutxiago daude aurreko hiruhilekoan baino; aldiz, 4.100 gizon gehiago dabiltza lanean.

Lehen sektorean eta eraikuntzan igo da gehien okupazioa, eta industrian zein zerbitzu-arloan gutxitu egin da

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria landuna 1.400 pertsonatan handitu da, eta 400 lehen sektorean; aldiz, industrian, 2.100 pertsona gutxiago daude, eta 2.000 zerbitzu-arloan.

Okupazio tasa, 16tik 64 urte arteko adineko pertsona landunen ehunekotan kalkulatuta (adin horietako guztizkoen aldean), 0,4 ehuneko-puntu jaitsi da aurreko hiruhilekoaren aldean, % 67,6an geratuz. Tasa hori % 72ra heltzen da gizonen artean; aldiz, % 63,2koa da emakumeen artean.

Lurralde Historikoen arabera, okupazio tasa altuena Gipuzkoakoa da, % 69,1az, eta jaitsiera bat izan du aurreko hiruhilekoaren aldean, 0,3 ehuneko puntukoa; bigarrenik, Araba dago, % 67,5az, eta 1,7 puntuko jaitsieraz; Bizkaian, okupazioa 0,1 ehuneko puntu jaitsi da, eta % 66,7n kokatzen da.

2.200koa da pertsona guztiak langabezian dituzten etxeen kopurua

2019ko lehen hiruhilekoan, estimatu da 892.100 etxe inguru daudela Euskal Autonomia Erkidegoan eta, horietatik, heren batek ez du pertsona aktiborik; etxeen erdian baino gehiagotan, pertsona aktibo guztiak landunak dira, aurreko hiruhilekoan baino 1.200 familia gehiago; gainera, pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxeak 30.800 dira, aurreko hiruhilekoan baino 2.200 etxe gutxiago.

2019ko lehen hiruhilekoan langabezia tasa % 10,2koa da, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat beherago.

Estimatu da Euskal Autonomia Erkidegoan langabe dauden pertsonen kopurua, alegia, enplegua bilatzen ari diren, bilaketa-kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta, gainera lanerako eskueran dauden pertsonak, 106.200ekoa direla urteko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 1.100 gutxiago. Gizon langabeen taldean, 49.200 pertsona daude, 5.800 gutxiago; aldiz, emakume langabeen kopurua 4.800 hazi da, hiruhilekoan 57.000ra heltzeraino.

2019ko lehen hiruhilekoan langabezia tasa % 10,2koa da, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago. Gizonezkoen langabezia tasa % 9an kokatzen da (1,1 ehuneko puntu gutxiago), eta emakumezkoena, berriz, ehuneko puntu bat igo da, % 11,5eraino. Gazte langabezia tasa jarraitzen du altuena izaten, % 19,7koa, eta 0,6 ehuneko puntu igo da aurreko hiruhilekoaren aldean.

Lurralde historikoaren arabera, pertsona langabeen kopuruaren jaitsiera handiena Gipuzkoan gertatu da (-1.200). Bertan, langabezia tasa % 7,9koa da; beraz, 0,3 puntu gutxiago aurreko hiruhilekoan baino. Bizkaian, 61.800 pertsona langabe daude, eta 300 langabe gutxiago daude, baita langabezia tasa ere 0,1 ehuneko puntu, % 11,3raino. Araban, 500 pertsona langabe gehiago daude aurreko hiruhilekoan baino, eta langabezia tasa 0,4 ehuneko puntu igo da, % 11,3raino.

Hiriburuei dagokienez, Donostian jaitsi da langabezia gehien, 1.800 pertsona langabe gutxiago baititu, atzetik Bilbo (–1.200) eta Vitoria-Gasteiz (–200) dituela.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2019ko otsailean, langabezia tasa Europar Batasuna-28 osoan % 6,5ean kokatzen zen, eta Espainiakoa, berriz, % 13,9an.

Azken urtean, pertsona landunen kopurua 16.200 pertsonatan igo da, eta langabezia tasa, berriz, % 11,3tik % 10,2ra jaitsi da.

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria landuna 16.200 pertsonatan hazi da 2018ko lehen hiruhilekoaren aldean: % 1,8. Okupazioa jarduera-sektore guztietan hazi da, salbu eta industrian, eta zerbitzu-arloa nabarmentzen da, 15.900 pertsonatan igo baita okupazio garbia.

Langabezia tasa 1,1 ehuneko puntu jaitsi da (% 11,3tik % 10,2ra) eta, era horretan, 11.000 pertsonak utzi diote Euskal Autonomia Erkidegoan langabe egoteari, 2018ko lehen hiruhilekoko datuen aldean.

LANEren irizpidearen arabera, hiruhileko batez besteko Gizarte Segurantzako bazkidetuen % 98,8 lanean dabil.

Estimatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan hiruhilekoan 869.900 pertsona daudela bazkidetuta batez beste, alegia, inkesta egiteko orduan, Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliarrak direnak, eta Gizarte Segurantzara bazkidetuta. Haietatik, % 98,8 lanean dabil, BJAk (biztanleria jardueraren arabera) baliatzen dituen Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANEren) irizpideen arabera; beraz, 859.400 pertsona.

BJAko LANE pertsona landunen artean, % 7,5 ez dago bazkidetuta Gizarte Segurantzara, ez baita agertzen Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako enpresen artean, edo funtzionarioen mutualitate publikoetako kide direlako, edo beste egoera batzuetan daudelako.

Pertsona langabeen % 32,4 ez da Lanbiden izena emanda agertzen

Estimatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan 106.300 pertsona langabe daudela Lanbiden izena emanda hiruhileko batez bestekoan, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliarrak dira eta, inkesta egiteko unean, Lanbiden zuten izena emanda erregistratutako langabezia deitutako kategoriaren batean. Horietatik % 67 langabea da LANEren definizioaren arabera: 71.300 pertsona langabe. BJAko LANE langabeen artean, % 32,4 ez dago izena emanda Lanbiden langabe gisa (34.400 pertsona), nahiz eta beste kategoria batzuetan egon daitekeen.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia tasa % 10,2koa da, eta biztanleria landuna % 0,2 jaitsi da 2019ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
I/2019
Eguneratze data : 
2019/04/17
Hurrengo eguneratzea : 
2019/07/19
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016418_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali