2019/06/21eko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (ECOMEX). 2019ko apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 11,5 gehitu ziren 2019ko apirilean

2019ko lehen lau hiletan, esportazioek guztira % 0,2 egin dute behera, baina ez-energetikoek % 0,6 egin dute gora.

EUSTATek helarazitako datuen arabera, eta urte arteko tasari erreparatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioak % 11,5 hazi ziren 2019ko apirilean. Esportazioen zenbatekoa 2.228 milioi eurokoa izan zen, eta joan den urteko hil berean 1.998 milioi eurokoa izan zen. Ondasun energetikoen esportazioak % 73,3 gehitu ziren eta ondasun ez-energetikoen esportazioak % 5,8.

Gipuzkoan erregistratu da esportazioen hazkunderik handiena % 28,1; Bizkaian esportazioek % 25,1 egin dute gora, eta Araban, aitzitik, % 19,2 egin dute behera.

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen inportazioak % 8,0 hazi dira, 1.735 milioi euroko zenbatekoarekin. Inportazio energetikoek % 18,7 egin dute gora eta ez-energetikoek % 4,0.

Bizkaiko inportazioak % 11,8 hazi dira eta Gipuzkoakoak % 7,8; aitzitik, Arabakoak % 2,4 murriztu dira.

graf0016528_01_e.png

Muga-zergen kapituluen araberako esportaziorik garrantzitsuenak aztertuz, ikus daiteke behera egin duela (-% 24,2) “Ibilgailu automobilen” esportazioak, zehatzago 10 pertsona baino gutxiagoko turismoen esportazioak (2018ko apirilean baino 94,6 milioi gutxiago) eta Salgaien garraiorako ibilgailu automobilen esportazioak (30,7 milioi gutxiago).

Bestalde, “Erregai mineralen” esportazioek % 73,3 egin dute gora (guztira esportatutakoaren % 13,2 dira) eta “Burdinbideetarako ibilgailuen eta materialen” esportazioek % 706,1 egin dute gora, batik bat Automotoreen eta tranbia autopropultsatuen esportazioek (159,7 milioi gehiago). Era berean, nabarmendu behar da “Kautxua eta manufakturak” kapituluari dagokion gehikuntza (% 57,5), batik bat Kautxuzko pneumatiko berriei dagokiena (36,5 milioi gehiago).

Hil horretan, bost herrialde (Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak eta Portugal) izan dira gure bezero nagusiak. Izatez, bost herrialde horiek Euskal Autonomia Erkidegoko esportazio guztien % 56,3 hartzen dituzte. Herrialde horietako lau 28ko Europar Batasuneko kideak dira, eta erakunde horretan metatzen dira gure esportazioen bi heren baino gehiago (% 69,8). Herrialde horiez gain, hil horretako esportazioetan nabarmentzekoak dira Norvegiara (37 milioi), Mexikora (40 milioi) eta Txinara (40,5 milioi) egindako esportazioen zenbatekoak.

Inportazioak muga-zergen kapituluen arabera aztertuz gero, ikus daiteke garrantzitsuenak, Erregai mineralen inportazioak (guztizkoaren % 29,8), % 18,7 egin duela gora, batez ere Petrolio-olio gordinen inportazioan izandako gehikuntzaren ondorioz —81 milioi euro gehiago—.

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen kanpo-merkataritzak 1.521,2 milioi euroko saldo positiboa izan du, 2019ko lehen lau hiletan

2019ko urtarriletik apirilera bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen kanpo-merkataritzak 1.512,2 milioi euroko saldo positiboa izan du, baina aurreko urteko lehen lau hiletan erregistratutakoa baino 392,6 milioi gutxiago izan da. Estaldura-tasak positiboa izaten jarraitzen du, eta % 121,9ean kokatzen da.

Saldo hori esportazioetan eta inportazioetan banakatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek % 0,2 egin dute behera, hau da, 13 milioi euro gutxiago izan dira. Produktu motaren arabera, produktu ez-energetikoen esportazioek % 0,6 egin dute gora, baina produktu energetikoen esportazioek % 7,6 egin dute behera. Aldi horretan esportazioen zenbatekoa 8.406 milioi eurokoa da.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Bizkaian egin da esportazio gehien, guztira 3.215,9 milioi euroko zenbatekoa; alabaina, urte arteko tasak behera egin du % 1,2. Gipuzkoan esportazioek % 15,6 egin dute gora (2.831,1 milioi) eta Araban % 13,1 egin dute behera (2.359,0 milioi).

2019ko lau hiletan gehien esportatu diren sei partidek guztira 3.000,7 milioi euroko zenbatekoa biltzen dute —guztizkoaren % 35,7—.Partida horietako lauk nabarmen egin dute behera aurreko urteko aldi berarekin alderatuz gero, eta gainerako biek gora egin dute. Behera egin dutenen artean, gehienak automobilaren sektorearekin lotzen dira; hartara, 10 pertsona baino gutxiagoko turismoen esportazioak % 28,0 egin du behera (273,8 milioi gutxiago), Salgaien garraiorako ibilgailu automobilen esportazioak % 19,3 egin du behera (117,5 milioi) eta Ibilgailu automobilen parteen eta osagarrien esportazioak % 11,1 (76,1 milioi). Era berean, nabarmen egin du behera Petrolio-olio finduen esportazioak, % 14,8 (85,3 milioi); aitzitik, Kautxuzko pneumatiko berrien esportazioak % 19,6 egin du gora (56,7 milioi) eta Burdinbideetarako automotoreen eta tranbia autopropultsatuen esportazioak % 703,5 egin du gora (315,5 milioi gehiago). Azken bi produktu horiek eusten diote aldi horretako gure esportazioen mailari, lehen hamabi produktuen artean gora egin duten bakarrak baitira. Hartara, esportazio-sailkapenean produktu horien atzetik datozen produktuek ere behera egin dute, baina lehen lauek baino gutxiago; izatez, Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilen esportazioak % 1,7 egin du behera, Kanilako gaien, balbulen eta hoditeriarako antzeko organoen esportazioak % 5,7, 0,2 mm-tik gorako lodiera duten aluminiozko xaflen eta zerrenden esportazioak % 5,1, Burdinazko edo altzairuzko soldadurarik gabeko hodi eta profil hutsen esportazioak % 28,6, Eskuzko erremintetarako eta makina-erremintetarako tresna trukagarrien esportazioak % 20,3 eta Burdinazko edo altzairuzko gainerako manufakturen esportazioak % 5,0.

2019ko lehen lau hiletan, Frantzia izan da herrialde hartzaileen sailkapenaren buru, esportatutakoaren % 17,0 hartu du. Frantziaren ondoren sailkatu dira Alemania (% 15,0), Erresuma Batua (% 8,9) eta Ameriketako Estatu Batuak (% 7,7); hartara, lau herrialde horiek aldi horretako Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioen ia % 50 hartzen dute.

Aztergai dugun aldian, Euskal Autonomia Erkidegoaren osotasunerako metatutako inportazioen zenbatekoa 6.893,8 milioi euro ingurukoa da. Zenbateko horren urte arteko konparazioa eginez gero, ikus dezakegu aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino 379,4 milioi handiagoa dela. Gora egin dute produktu ez-energetikoek (% 7,1) zein energetikoek (% 2,4).

28ko Europar Batasunarekiko kanpo-merkataritza 2018an: 6.200 milioi eurotik gorako superabita

Europar Batasunak hartzen du gure kanpo-merkataritzaren zatirik handiena. Hartara, 2018. urtean 28ko Europar Batasunera zuzendutako esportazioak esportazio guztien % 65,6 izan dira, 16.712,5 milioi euro. Zenbateko horrek 2013-2018 aldian finkatutako batez bestekoa (% 64,2) gainditzen du —aldi horretan egungo 28 kideek osatzen dute Europar Batasuna, Kroazia sartu ostean—.Aldi berean, 2018. urtean, 28ko Europar Batasuneko inportazioak (10.476,9 milioi) inportatutako guztiaren % 51,6 izan dira, aintzat hartutako aldi horretako batez bestekoa (% 55,1) baino ehuneko 3,5 puntu gutxiago.

2018. urtean, 28ko Europar Batasuneko esportazioei erreparatuta, ikus dezakegu esportazioak batez ere hamar partidatan metatzen direla eta hamar partida horiek esportazioen % 46,2 direla. Lehen hiruak “Ibilgailu automobilak” muga-zergen kapituluan sartzen dira; garrantzitsuenak dira 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak (1.653,1 milioi esportatu), Ibilgailu automobilen parteak eta osagarriak (1.610,9 milioi) eta Salgaien garraiorako ibilgailu automobilak (1.076,7 milioi). Hiru produktu horiek 28ko Europar Batasunera esportatutakoaren % 26 hartzen dute, eta esportazio guztien % 17.

Esportatutako laugarren produktua izan dira Petrolio-olio finduak (876,2 milioi), eta ondoren Kautxuzko pneumatiko berriak (840,3 milioi), 0,2 mm-tik gorako lodiera duten aluminiozko xaflak eta zerrendak (408 milioi), Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak (363,8 milioi), Eskuzko erremintetarako eta makina-erremintetarako tresna trukagarriak (326,4 milioi), Goi-tenperaturako harrikatz-mundrunen destilaziotiko olioak eta produktuak (301,3 milioi) eta Kanilako gaiak, balbulak eta hoditeriarako antzeko organoak (271,5 milioi).

Europar Batasunetik datozen inportazioei dagokienez, egiaztatu da inportazioak ez direla produktu gutxi batzuetan metatzen —esportazioen kasuan ez bezala—; izatez, lehen hamar produktuak inportazio guztien % 28,1 dira. Lehena da Ibilgailu automobilen parteak eta osagarriak (701,7 milioi), bigarrena Pistoi-motorrak, dieselak edo erdi-dieselak (497,3 milioi) eta hirugarrena Burdinurtu-, burdina- edo altzairu-txatarra (315,5 milioi). Hiru produktu horien atzetik daude Elikagaien eta edarien industrietan erabilitako gai usaintsuen nahasketak (312,6 milioi), Industria kimikoaren eta lotuen askotariko produktuak eta prestakinak (258,0 milioi), 599 mm-tik gorako zabalera duten aleatu gabeko altzairuzko edo burdinazko produktu ijeztu lauak (237,4 milioi), Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak (207,7 milioi), Arrain freskoa edo hoztua (151,7 milioi), Egurreko sosa-ore kimikoa edo sulfato-orea (129,6 milioi) eta Ferroaleazioak (127,6 milioi).

Euskaditik 28ko Europar Batasunera 2018. urtean egindako esportazioak zazpi herrialdetara zuzendu dira batik bat (% 82,8): Frantzia (3.887,3 milioi), Alemania (3.835,4 milioi), Erresuma Batua (1.731,8 milioi), Italia (1.252,2 milioi), Herbehereak (1.094,7 milioi), Portugal (1.054,3 milioi) eta Belgika (979,9 milioi). Urtero, serie historikoan herrialde horiek hartzen dituzte posizio horiek, ordenan aldaketa txiki batzuk gorabehera.

28ko Europar Batasunetik datozen inportazioak zazpi herrialdetik bideratu dira batik bat (% 79,6): Alemania (2.919,4 milioi), Frantzia (1.914,3 milioi), Italia (994,9 milioi), Erresuma Batua (755,6 milioi), Irlanda (645,1 milioi), Herbehereak (640,1 milioi) eta Portugal (473,8 milioi). Sailkapen horren denbora-konparazioan esportazioekin gertatzen zen gauza bera gertatzen da, herrialde berak errepikatzen dira urteak joan eta urteak etorri.

Egindako bi azken analisi horietatik, ondoriozta daiteke Euskal Autonomia Erkidegoak merkataritza-balantze positibo iraunkorra duela 28ko Europar Batasunari dagokionez, eta joan den urtean 6.235,6 milioi euroko merkataritza-superabita izan zela (2017. urtean baino 1.277,7 milioi gehiago), % 159,5 estaldura-tasa lortuz.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea Donostia kalea, 1. 01010 Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 11,5 gehitu ziren 2019ko apirilean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Abril 2019
Eguneratze data : 
2019/06/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/20
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016528_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali