HomeGaiakDenboraren erabileraPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2019/06/26ko prentsa-oharra

DENBORA AURREKONTUEN INKESTA (DAI) 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek denbora gehiago eskaini diete lanari eta prestakuntzari eta norberaren zainketari, eta gutxiago etxeko lanei eta aisia pasiboari 2018an

Euskal herritarren % 1ek baino gutxiagok egiten ditu erlijio-arloan edo arlo zibilean parte hartzeko eta erakundeetan laguntzeko jarduerak

2018. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko 16 urteko eta hortik gorako herritarrek denbora gehiago eskaini diete lanari eta prestakuntzari, premia fisiologikoei eta norberaren zainketari, etxeko pertsonen zaintzari eta aisia aktiboari, eta gutxiago aisia pasiboari, joan-etorriei, etxeko lanei eta bizitza sozialari, Eustatek landutako Denbora Aurrekontuen Inkestaren arabera. Inkesta horri esker, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek eguneroko jardueretan zenbat denbora eman duten jakin daiteke zehazki.

graf0016532_01_e.png

2013. urtearekin alderatuta, herritarrek denbora gehiago eskaini diote lanari eta prestakuntzari (urte horretan behera egin zuen horri eskainitako denborak), eta nabarmen gutxiago (25 minutu inguru egunean) aisia pasiboari (2008-2013 aldian egonkor iraun zuen horri eskainitako denborak).

Lurraldeen arteko alde esanguratsurik gabe, herritar batek honako jarduera hauetan eman du denbora egun batean, batez beste: 12 ordu eta 17 minutu premia fisiologikoetan eta norberaren zainketan (2013an baino 21 minutu gehiago), 4 ordu eta 9 minutu aisia pasiboan (17 minutu gutxiago), 3 ordu eta 11 minutu ordaindutako lanean eta/edo prestakuntzan (23 minutu gehiago), 2 ordu eta 5 minutu etxeko lanetan (19 minutu gutxiago), ordu 1 eta minutu 1 joan-etorrietan (12 minutu gutxiago), 42 minutu bizitza sozialean (2 minutu gutxiago), eta 36 minutu etxeko beste pertsona batzuen zaintzan (2013an baino 7 minutu gehiago).

Euskal herritarrek gero eta denbora gehiago eskaintzen diote lo egiteari (duela 5 urte baino 14 minutu gehiago)

Premia fisiologikoei eta norberaren zainketari lotutako jarduerei dagokienez, duela 25 urte baino 52 minutu gehiago ematen dira jarduera horietan: egunean lo egiten emandako batez besteko denbora 9 ordu eta 6 minutu izan da 2018an, hau da, duela 25 urte baino 29 minutu gehiago eta duela 5 urte baino 14 minutu gehiago; otorduetan, berriz, 2 ordu eta 4 minutu eman dira (2013an baino 7 minutu gehiago), norberaren zainketan 48 minutu, beste bizileku batzuetako harreretan 5 minutu, eta zainketa medikoetan 4 minutu (ez da aldaketarik egon kasu horietan).

Jaten emandako batez besteko denborak gora egin du, bai bizilekuan bertan jaten emandako denborari (2013an baino 4 minutu gehiago), bai etxetik kanpo jaten emandako denborari (duela 25 urteko denboraren bikoitza, eta 2013an baino 3 minutu gehiago) dagokionez.

Etxean jaten duten pertsonek emandako denboraren (ordu 1 eta 33 minutu) eta etxetik kanpo jaten dutenek emandako denboraren (ordu 1 eta 28 minutu) arteko aldeak 2013an baino txikiagoak dira. Izan ere, etxean jaten dutenek 5 minutu gehiago eman dituzte, eta etxetik kanpo jaten dutenek, berriz, 10 minutu gehiago. Etxean jaten duten pertsonen parte-hartzearen tasa (% 95,2) eta etxetik kanpo jaten dutenena (% 50,8) portzentajezko 1,9 eta 2,7 puntutan murriztu dira, hurrenez hurren.

2018an, zainketa medikoei lotutako parte-hartzearen tasa % 6,5 izan da (2013an baino portzentajezko 2 puntu gehiago).

Lan egiten duten herritarren parte-hartzeak gora egin du nabarmen, eta 7 ordu eta 18 minututan jarraitu du lan ordainduari eskainitako denborak

2018an, herritarrek 2 ordu eta 38 minutu eman dituzte lan profesionalean edo nagusian. Parte-hartzearen tasa % 36,2ra iritsi da, eta, beraz, aurreko aldian baino portzentajezko 5,7 puntu handiagoa izan da. Gainera, 8 puntuko aldea izan da gizonen eta emakumeen artean (% 40,3 eta % 32,3, hurrenez hurren).

Azken bost urteetan, lan profesionalean emandako denborari lotutako genero-arraila 57 minututan murriztu da euskal herritarren kasuan. Zehazki, ordu 1 eta minutu 1 izan da aldea (gizonen aldekoa) 2018an.

Denbora gutxiago etxeko lanetan, eta gehiago pertsonen zaintzan

16 urtetik gorako pertsonen % 19,5ek ez diete denborarik eskaintzen etxeko lanei, eta gainerakoek 2 ordu eta 35 minutu eskaintzen diete egunean.

2018an, herritarren % 80,5ek egin dituzte etxeko lanak, hala nola janaria prestatzea, garbitzea edo erosketak egitea (2013an baino portzentajezko 6,6 puntu gutxiago), eta duela bost urte baino 10 minutu gutxiago eman dituzte jarduera horietan, batez beste.

Bestalde, gizonen eta emakumeen arteko aldea murriztu egin da: 2018an, emakumeek gizonek baino ordu 1 eta 11 minutu gehiago eman dituzte etxeko lanetan, eta 2013an, berriz, ordu 1 eta 24 minutu gehiago ziren.

Zaintza-lanak egin dituzten 16 urteko eta hortik gorako pertsonak guztien % 24,4 izan dira, eta, batez beste, 2,25 ordu eman dituzte egunean etxeko pertsonak zaintzen (adingabeak zein helduak). Jarduera hori egin duten gizonek 2 ordu eta 3 minutu eman dituzte egunean, eta jarduera hori egin duten emakumeek, berriz, 2 ordu eta 41 minutu.

Herritarren % 62,5ek ez diete denborarik eskaintzen bizitza sozialari lotutako jarduerei

16 urteko eta hortik gorako herritarren % 37,5ek ordu 1 eta 51 minutu eman dituzte egunean bizitza sozialari lotutako jardueretan (lagunei bisita egitea, hizketan aritzea, alderdi politikoetan edo elkarteetan parte hartzea, erlijio-jarduerak egitea eta abar). Azken bosturtekoan, behera egin du jarduera horiek egiten dituzten pertsonen proportzioak (portzentajezko 9,5 puntu gutxiago), eta 17 minututan igo da jarduera horiek egiten dituzten pertsonek emandako denbora.

10 pertsonatik bik (herritarren % 20,5ek, zehazki) adierazi dute denbora ematen dutela lagunengana joaten edo lagunak hartzen, poteatzen edo kopak hartzen edota berbena edo dantzetara joaten, eta zifra hori 2013an erregistratutakoa baino nabarmen handiagoa da (% 9,1 izan zen urte horretan). Talde horrek jarduera horietan emandako batez besteko denbora 2 ordu eta minutu 1 izan da, hau da, duela bost urte baino 4 minutu gehiago.

2018an, pertsonek hizketan aritzeari eskaini dioten denbora ordu 1 eta 9 minutu izan da, hau da, 2013an baino minutu 1 gehiago. Larunbatetan, batez besteko hori ordu 1 eta 19 minutura igo da, eta igandeetan, berriz, ordu 1 eta 22 minutura. Dena dela, hitz egiteari denbora eskaini diotela adierazi duten pertsonen kopurua erdira murriztu da azken 5 urteetan (% 38,7 duela 5 urte, eta % 19 2018an).

Erlijio-arloan edo arlo zibilean parte hartzeko eta erakundeetan laguntzeko jarduerek ia ez dute garrantzirik euskal herritarren denbora sozialean. Jarduera horietan parte hartzen duten pertsonek egunean batez beste 1-3 ordu ematen badituzte ere, jarduera horien garrantzi soziala oso txikia da (herritarren % 1ek baino gutxiagok egiten dute). Jarduera horien artean, igandeetako erlijio-arloko parte-hartzea nabarmentzen da (herritarren % 5,6 2018an, eta % 10,2 2013an).

10 pertsonatik 9k dute aisiarako denbora

Herritarren % 68k du aisia pasiborako denbora (prentsa, telebista, ikuskizunak, jokoak eta abar). Ehuneko horrek 7 puntutan egin du gora 2013. urtearekin alderatuta, baina horretan emandako denbora 2 ordu eta 35 minutura murriztu da. Bestalde, herritarren % 5ek adierazi dute batez beste ordu 1 eta 16 minutu ematen dutela erlaxatzen, pentsatzen edota ezer ez egiten (duela bost urte baino 10 minutu gutxiago).

Hedabideei eta informazio-baliabideei (prentsari eta ikus-entzunezkoei) lotutako jarduerak soilik kontuan hartuta ikus daitekeenez, erabiltzaileen proportzioak portzentajezko 5,8 puntutan egin du behera, eta % 84,1eko tasara iritsi da 2018an. Horrelako jarduerak egiten dituzten pertsonek 2 ordu eta 45 minutu ematen dute batez beste, hau da, 2013an baino 6 minutu gutxiago. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonen % 83,4k 2 ordu eta 22 minutu ematen dute telebista ikusten, batez beste.

Aisiari (hots, kirola egiteari, paseatzeari, ibilaldiak egiteari, Interneten nabigatzeari eta abar) eskainitako denbora 2013an baino 6 minutu luzeagoa izan da. Herritarren % 63,1ek egin ditu horrelako jarduerak, hau da, portzentajezko 1,5 puntuko beherakada izan da azken bosturtekoarekin alderatuta.

Aisia aktiboari dagokionez, euskal herritarrek gehien egin duten jarduera paseatzea eta ibilaldiak egitea izan da. Jarduera horrek nabarmen egin du gora asteburuetan eta, bereziki, igandeetan. Izan ere, herritarren % 56,3k egin dute jarduera hori, eta 2 ordu eta 34 minutu eman dute batez beste.

Herritarrek 12 minutu eman dituzte egunean Interneti eta informatikako beste produktu batzuei lotutako jardueretan, hau da, 2013an baino 5 minutu gehiago. Astialdian jarduera hori egiten duten pertsonek 19 minutu eman dituzte egunean ordenagailua eta Internet erabiltzen, hau da, duela bost urte baino 6 minutu gehiago.

graf0016532_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek denbora gehiago eskaini diete lanari eta prestakuntzari eta norberaren zainketari, eta gutxiago etxeko lanei eta aisia pasiboari 2018an

Eragiketa : 
Denbora-aurrekontuen inkesta
Eragiketa kodea : 
010902
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
2018
Eguneratze data : 
2019/06/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016532_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali