HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2019/07/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2019ko EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak % 4,3 hazi ziren 2019ko ekainean

Euskal AEko hotelen eguneko batez besteko tarifa 101,6 eurokoa izan da 2019ko ekainean, pasa den urtean baino % 5,7 gehiago

2019ko ekainean, 298.247 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 12.394 sarrera gehiago. Hortaz, % 4,3ko igoera egon da, Eustaten datuen arabera. Gipuzkoan % 11,1 hazi da eta % 1,2 Bizkaian, baina Araban % 4,2 jaitsi da.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan erregistratutako gaualdiak, bestalde, 581.962 izan ziren 2019ko ekainean, aurreko urtean erregistratutakoak baino % 5,4 gehiago, hau da, 29.769 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan dute Gipuzkoan, % 11,6 hazi dira; Bizkaian % 2,4 hazi dira baina Araban % 3,7 jaitsi.

graf0016649_01_e.png

Estatuko bidaiarien sarrera kopurua % 0,2 hazi da Euskal AEn, pasa den urteko ekainarekin alderatuta, eta atzerriko bidaiarien sarrerak % 9,2 hazi dira. Arabaren kasuan, Estatuko bidaiarien sarrerek % 7,8ko bilakaera negatiboa izan dute eta atzerriko bidaiarien kasuan, aldiz, % 4,3ko jaitsiera. Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrera kopurua % 0,4 jaitsi da, eta atzerriko bidaiarien sarrera kopurua % 3,3 hazi da. Gipuzkoan areagotzea eman da bi kasuotan; Estatuko bidaiarien sarrera % 5,4 hazi da eta % 16,1 atzerrikoena.

Batez besteko egonaldia 1,95 egunekoa izan da ekainean, 2018ko ekaineko 1,93 egun baino altuagoa. Araban, 1,80 egunetik 1,81 egunera hazi da aurtengo ekainean; Bizkaian, 1,89 egunetik 1,191 egunera eta Gipuzkoan, 2019ko ekainean, 2,04 eguneko batez besteko egonaldia lortu da, 2018ko ekaineko 2,03 egunak baino altuagoa.

Plazakako betetze-mailari dagokionez, ehuneko 1,1 hazi da Euskal AE osoan; 2018ko ekaineko % 62,0tik 2019ko ekaineko % 63,1era igo da. Araban 1,7 puntuko jaitsiera eman da, eta aurtengo ekainean % 53,1eko betetze-maila lortu da. Bizkaian 0,7 puntuko jaitsiera emanda, % 60,2ko betetze-maila, pasa den ekainean. Gipuzkoan betetze-maila 4,1 puntu hazi da, eta 2019ko ekainaren % 70,0ko plazakako betetze-maila erdietsi da.

Gelakako betetze-maila ehuneko 1,1 puntu hazi da Euskal AE osoan, eta gelakako betetze-maila, guztira, % 75,4koa da. Araban ehuneko 1,5 puntu jaitsi da, % 65,6ra heldu da; Bizkaian, ehuneko 0,9 puntu, % 74,5era heldu da, eta Gipuzkoan ehuneko 4,3 puntu hazi da, % 80,1era heldu da.

Plazakako betetze-mailarik handiena, 2019ko ekainean, Donostian izan da (% 79,4), ondoren Gipuzkoako Kostaldean (% 72,6) eta ondoren Bilbon (% 64,9).

Asteko egunak kontuan hartuta, asteburuetan eman da betetze-maila handiena Euskal AE osoan 2019ko ekainean, % 71,7koa izan da. Gainerako egunetan, erregistratutako betetze-maila % 59,3koa izan da.

Azkenik, eta sektorearen errentagarritasun-adierazleei dagokienez, Euskal AEko hotelen eguneko batez besteko tarifa 101,6 eurokoa izan da 2019ko ekainean, pasa den urtean baino % 5,7 gehiago. Batez besteko tarifa 77,9 eurokoa da Araban (% 2,4 hazi da), 93,0 eurokoa Bizkaian (% 7,5 hazi da) eta 118,0 eurokoa Gipuzkoan (% 3,2 hazi da).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar) hotel-establezimenduen okupazioaren araberakoak dira eta 76,6 eurokoak izan dira Euskal AE osoan 2019ko ekainean, 2018ko ekainean baino % 7,3 gehiago. Araban, RevPar-a 51,1 eurokoa izan zen, 69,3 eurokoa Bizkaian eta 94,5 eurokoa Gipuzkoan.

Gelakako betetze-maila Azkena Rock jaialdian zehar % 92,0koa izan zen Gasteizko hotel-establezimenduetan

Azkena Rock jaialdian zehar (ekainaren 21etik 22ra bitarte, bi gau) bidaiari-sarrera 2.447 hazi zen Gasteizko hotel-establezimenduetan, pasa den urteko jaialdian baino % 6,3 gehiago. Aldi horretan bertan, 5.398 gaualdi lortu dira Gasteizen (pasa den urtean baino % 5,3 gehiago), eta gelakako betetze-maila % 92,0koa izan da, 2018ko betetze-maila baino 3,6 puntu gehiago. Araban, 3.721 sarrera eta 7.629 gaualdi erregistratzen dira eta gelakako betetze-maila % 89,2koa izan ohi da egun azpimarragarrietan.

Landa-ostatuetako sarrerak % 2,7 jaitsi dira eta gaualdiak % 5,0 hazi 2019ko ekainean

2019ko ekainean Euskal AEko landa-ostatuetan 16.035 bidaiari-sarrera erregistratu dira, pasa den urtean baino % 2,7 gutxiago. Lurraldearen arabera, Araban % 9,5 hazi dira bidaiari-sarrerak, Bizkaian % 10,3 jaitsi, eta Gipuzkoan % 2,8ko jaitsiera erregistratu da. Atzerriko bidaiari-sarrerak 3.913 izan dira, % 16,4 hazi dira pasa den urtekoekin alderatuta, eta sarrera guztien % 24,4 dira. Bestalde, Estatuko bidaiarien sarrerak % 7,6 jaitsi dira.

Euskal AEko landa-turismo eta -ostatuek 37.217 gaualdi izan dituzte ekainean, pasa den urteko hilabete berean baino % 5,0 gehiago. Lurraldearen arabera, Araban % 19,1 hazi dira eta Bizkaian % 10,4. Gipuzkoan, aldiz, % 2,2 jaitsi dira.

Plazakako betetze-maila % 28,9koa izan da, 2018ko ekaineko datuak baino 1,6 puntu gehiago. Arabak ehuneko 2,0 puntuko hazkundea izan du eta plazakako betetze-maila % 22,3koa izan da. Bizkaian betetze-maila % 30,8koa izan da, 2018ko datuekin alderatuta ehuneko 3,7 puntu hazi da, eta Gipuzkoan ehuneko 0,5 puntukoa izan da igoera, eta betetze-maila ekainean % 31,0koa izan da.

Azkenik, bidaiarien batez besteko egonaldiak gora egin du 2019ko ekainean, pasa den urteko ekainarekin alderatuta; 2,15 egunetik 2,32 egunera pasa da.

graf0016649_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Telf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak % 4,3 hazi ziren 2019ko ekainean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO 2019
Eguneratze data : 
2019/07/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016649_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali