2019/07/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2019KO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioek % 0,5 egin dute behera 2019ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearen aldean (2019ko ekainean 2018ko ekainaren aldean), % 1,2 egin dute gora

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 0,5 egin dute gora 2019ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean, EUSTATen datuen arabera. Datu horietan oinarrituta, ekaineko urte arteko tasa –azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 1,2koa da.

Analisi sektorial xehatuenak agerian uzten du 2019ko ekainean aurreko hilabetearen aldean adarrik inflazionistenak honako hauek izan direla: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (% 2,7 egin dute gora), Informatika eta elektronika produktuak (% 1,8 egin dute gora) eta Erauzketa-industriak (% 1,4 egin dute gora). Ordea, prezioetan beherakadarik handienak honako sektore hauek izan dituzte: Kokeriak eta petrolio fintzea (% 7,3ko beherakada prezioetan), Urak % 1,3 behera eta Produktu farmazeutikoak (% 1,1eko jaitsiera prezioetan).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, aurreko hilabetearen aldean, Tarteko ondasunek % 0,1 egin dute gora, Energiaren prezioek % 2,7 egin dute behera, Ekipoko ondasunek, oro har, % 0,2 egin dute behera, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 0,3 behera egin dutelako eta Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 0,5 gora egin dutelako.

Urte arteko aldian, 2019ko ekainean 2018ko ekainaren aldean, prezioen gorakada handienak honako adar hauetan izan dira: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (% 9,8 egin dute gora), Industria kimikoa (% 2,8 egin du gora) eta Material eta ekipo elektrikoa (% 2,5 egin du gora). Kontrara, beherakada handienak honako sektore hauetako prezioek izan dituzte: Ehungintza, larrugintza eta oinetakogintza (% 4,4ko beherakada izan dute), Kokeriak eta petrolio fintzea (% 2,3ko jaitsiera) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 1,5eko jaitsiera).

Ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian desberdina izan da horien artean: Energiak % 4,2 egin du gora eta Ekipo-ondasunei dagozkien prezioek % 1,8, baina Tarteko Ondasunek % 0,2 egin dute behera eta Kontsumo-ondasunek % 0,8 behera. Azken horien artean, % 2,3 egin dute gora Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 1,3 egin dute behera.

graf0016650_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioek % 0,5 egin dute behera 2019ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO 2019
Eguneratze data : 
2019/07/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016650_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali