2019/08/21eko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2019ko ekaina

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioek % 4,4 egin zuten behera 2019ko ekainean, eta inportazioek % 4,0

2019ko lehenengo sei hilabeteetako metatuan, esportazioek % 0,8 egin dute gora, eta superabita ia 2.628 milioi eurokoa izan da

EUSTATek helarazitako datuen arabera, eta urte arteko tasari erreparatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioek % 4,4 egin zuten behera 2019ko ekainean. Esportazioen zenbatekoa 2.209 milioi eurokoa izan zen, eta joan den urteko hil berean 2.311 milioi eurokoa. Produktu ez-energetikoen esportazioek joera positiboarekin jarraitu zuten, eta % 0,4ko hazkundea izan zuten, eta Produktu energetikoen esportazioek, aldiz, % 40,1 egin zuten behera.

Bizkaiko lurralde historikoan erregistratu zen beheraldirik handiena, % 21,0koa, alegia, behera egin izanaren ondorioz bai produktu energetikoen esportazioek (-% 40,2) bai ez-energetikoenek (-%14,8). Araban esportazioek % 3,5 egin zuten behera eta Gipuzkoan, aldiz, igoera esanguratsua izan zuten, % 19,0koa, alegia.

graf0016679_01_e.png

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen inportazioek % 4,0ko beherakada izan zuten, eta zenbateko osoa 1.630 milioi eurokoa da. Inportazio energetikoek % 18,9 egin zuten behera eta ez-energetikoek % 1,1 gora.

Lurraldeen arabera, Gipuzkoan inportazioek % 2,5 egin zuten behera eta Bizkaian % 6,8; aitzitik, Araban % 2,1 hazi ziren.

Jarduera esportatzaile mota nagusiak aztertuz, hil honetan ere behera egin zuten Ibilgailu motordunen fabrikazioarekin zerikusia duten produktuek, % 11,0, hain zuzen ere, horixe izanik, bestalde, esportazio-bolumen handieneko adarra (guztizkoaren % 23,6). Bosgarren jarduera garrantzitsuenak ere (guztizkoaren % 6,9), Artikulu metalikoenak, alegia, nabarmen egin zuen behera (-% 18,5); bigarren garrantzitsuenak, Erabilera orokorreko makinariak, eta hirugarrenak, Siderurgiak, ez ziren ehuneko horietara iritsi, baina horiek ere % 2,0 eta % 2,4 egin zuten behera, hurrenez hurren. Bestelako garraiorako materialak (guztizkoaren % 8,2) ia hirukoiztu egin zituen esportazioak, eta nagusiki Gipuzkoako lurraldean.

Datuak xehatuta, ikus daiteke honakoak direla muga-zerga esportatzaile nagusiak: 10 pertsona baino gutxiagoko autoak (% 4,7 egin zuen gora), Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak (% 16,0 egin zuen behera), Salgaien garraiorako ibilgailu automobilak (% 32,5 egin zuen behera), Burdin-bide eta tranbia autopropultsatuetarako automotorrak (% 920,4), Petrolioaren olio finduak (% 45,9 egin zuen behera) eta Kautxuzko pneumatiko berriak, ia bikoiztu egin zen jarduera; sei jarduera horiek, ekainean, guztizkoaren % 35,1 izan ziren, eta balio bateratu osoa 775,4 milioi eurokoa da.

Hil honetan bost herrialde (Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak eta Belgika) izan ziren bezero nagusiak, eta Euskal AEko esportazio guztien % 51,7 bildu zituzten. Horietako lau 28ko Europar Batasuneko herrialdeak dira, eta bertan metatu ziren gure esportazioen % 69,6, 1.537,6 milioi eurorekin.

Inportazioak jarduera motaren arabera aztertuta, ikus daiteke jarduera garrantzitsuenak, Erauzketa eta petrolio industriak atalak (guztizkoaren % 18,4), % 25,6ko beherakada izan zuela. Honakoak dira beherakadak izan zituzten beste jarduerak, garrantziaren arabera sailkatuta: Motordun ibilgailuak (-% 1,4), Siderurgia (-% 24,3) eta Erabilera orokorreko makineria (-% 3,3).

2019. URTEKO LEHENENGO SEI HILABETEETAKO METATUTA

2019ko lehenengo seihilekoan gora egin du Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, bai esportazioek (+% 0,8), bai inportazioek (+% 4,9). Gipuzkoa da esportazioetan tasa positiboak izan dituen lurralde bakarra, eta Frantzia izan da gure erosle nagusia.

Lehenengo seihileko osoa kontuan hartuta, Euskal AEko esportazioek % 0,8 egin dute gora iazko aldi berarekin alderatuta, eta guztira 105,8 milioi gehiago izan dira. Produktu ez-energetikoetan % 2,7ko hazkundea izan da, eta produktu energetikoetan, berriz, % 17,1eko beheraldia.

Bizkaiko esportazioek 4.899,5 milioi euroko balioa metatu dute urteko lehenengo seihilekoan, eta aurreko urtearekin alderatuta beheraldia % 4,0koa izan da. Zenbatekoan hurbiletik jarraitzen diote Gipuzkoako esportazioek, eta metatua 4.425,8 milioikoa da eta hazkundea %18,8koa. Araban % 9,4ko beheraldia izan da, eta metatua 3.729,6 milioikoa.

Bolumen esportatzailearen arabera esanguratsuenak diren zazpi jarduera-adarrek (A86 sektorizazioa) portaera desberdinak izan dituzte iazko aldi berarekin alderatuta. Horrela, horietako lautan behera egin da, eta beheraldirik esanguratsuenak izan dituztenak dira Motordun ibilgailuak (-% 14,6), guztietan esanguratsuena dena (3.017,4 milioi eta guztizkoaren % 23,1) eta Petrolioa fintzea (-% 28,5); beste hirutan igoera izan da, eta esanguratsuena izan da Garraiorako bestelako materialena (% 136,8) eta Kautxuzko produktuena (% 27,4).

Muga-zerga esportatzaile nagusien datuak xehatuta, ikusten da % 20,2 egin duela behera 10 pertsona baino gutxiagoko autoenak (1.177,0 milioi eta guztizkoaren % 9,0). Behera egin duten beste jarduerak dira Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak (-% 11,3), Salgaien garraiorako ibilgailu automobilak (-% 14,9) eta Petrolioaren olio finduak (-% 28,4). Alderantzizko kasuan, hazkundea izan dutenak dira Kautxuzko pneumatiko berriak (% 41,4) eta Burdin-bide eta tranbia autopropultsatuetarako automotorrak (% 816,9).

2019ko lehenengo seihilekoko esportazioen rankinean Frantzia da hartzaile nagusia, esportatutako guztizkoaren % 16,1ekin. Frantziaren atzetik daude Alemania (% 15,4) eta Erresuma Batua (% 8,7), eta hiru herrialdeen artean, beraz, Euskadiko esportazioen % 40,2 bildu dituzte.

Euskal AEko 2019ko lehenengo seihilekoko inportazioen metaketa 10.427,1 milioi euro ingurukoa da. Zenbateko horren urte arteko konparazioa eginez gero, ikus dezakegu 2018ko aldi berean erregistratutakoa baino 487,0 milioi handiagoa dela. Bizkaia da inportazioen igoera horri ekarpen handiena egin diona, aipatutako 487 horietatik 323,9 milioirekin, eta, ondoren Gipuzkoa, 209,1 milioirekin. Araba da, 46,0 milioi gutxiagorekin, joera orokor hori hausten duena. Produktu energetikoen inportazioek % 1,9 egin dute gora eta Produktu ez-energetikoenek % 6,0.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 2.627,8 milioi euroko saldo positiboa izan du 2019ko lehenengo seihilekoan, iazko lehenengo sei hilabeteetan baino 381,2 milioi gutxiago, eta estaldura-tasa, beraz, % 125,2koa izan da. Tasa hori 100etik gorakoa da (inportatzen duguna baino gehiago esportatzen dugu) 28ko Europar Batasuneko ia herrialde guztien kasuan; salbuespenak Irlanda, Luxemburg, Suedia eta Finlandia dira.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioek % 4,4 egin zuten behera 2019ko ekainean, eta inportazioek % 4,0

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Junio 2019
Eguneratze data : 
2019/08/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016679_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali