HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Helburu enpresarialetarako...

2019/07/10eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK. 2019 urtea.

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Helburu enpresarialetarako Sare Sozialak erabiltzea da nabarmentzen (% 51,6) funtsezko teknologia digitalen artean Euskal AEko enpresetan 2019an

10 langile edo gehiago dituzten enpresen erdiak baino gehiagok du software librea 2019an

Enpresen eraldaketa digitalari -Industria 4.0 deritzona- dagokionez aztertzen diren bederatzi adierazleetatik gehien nabarmentzen dena Sare Sozialak adierazlea da; Euskal AEko establezimenduen % 51,6k erabiltzen dituzte helburu enpresarialetarako 2019 urtean, Eustaten datuen arabera. Zifra hori % 66koa da 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduen kasuan.

Zerbitzu mugikorrak daude ondoren, % 26,1eko datuarekin, hau da, jarduerari eta produkzio-prozesuei lotutako aplikazio mugikorrak.

Hirugarren postuan, Lainoko Informatika Zerbitzuak (Cloud Computing) ageri dira, establezimenduen % 20,3k dute. Horiek, zerbitzu horiek ordaintzen dituzte, edonon kokatutako gailu mugikor edo finkotatik Interneteko konexioari esker enpresaren informazioa edo zerbitzua kontsultatu ahal izateko.

Jarraian, % 10 eta % 20 bitarteko portzentajeekin, Ziber-segurtasuneko Jarduerak ageri diran, % 18,5arekin, eta BigData Analisia, % 12,0rekin. Azkenik, eta % 10aren azpitik, Gauzen Internet (IoT) dugu % 9,8rekin, Adimen Artifiziala % 3,0rekin, 3D Inprimagailuak % 2,7rekin eta Robotika, % 2,6rekin.

10 langile edo gehiagoko establezimenduen kasuan, portzentaje horiek altuagoak dira baina, gainera, gehien erabilitako teknologoa digitalen ordena aldatu egiten da: Sare Sozialak adierazlea lehenengo postuan dago, eta tamaina horretako establezimenduen % 66,0era iristen da; bigarren postuan dago Ziber-segurtasuneko Jarduerak, % 42,8rekin. % 30etik gorako erabilera dute Lainoko Informatika Zerbitzuak atalak, % 36,4rekin, eta Zerbitzu Mugikorrak adierazleak, % 35,4rekin. BigData Analisia adierazlea ere establezimenduen % 22,1etan dago.

graf0016640_01_e.png

Euskal enpresak hobetzen doaz 2019 urtean, IKT -Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak- ekipamenduei dagokienez, baita teknologia horiek erabiltzen dituzten langile portzentajeari dagokionez ere. Gaur egun, establezimenduen % 92,9k du ordenagailu bat; azken urtean 0,5 puntu igo da portzentaje hori. Posta elektronikoa dute establezimenduak guztizkoaren % 89,9 dira (0,3 puntu hobetu da), eta % 91,6k du Internetera konexioa (1,6 puntu hazi da). Telefono mugikorrari dagokionez -zabalduen dagoen IKT ekipamendua da berriz ere-, euskal establezimenduen % 93,4k du; hala ere, ehuneko 0,8 puntu jaitsi da azken urtean.



Gainera, enpresen erdiak baino gehiagok (% 54,6k) webgunea du, pasa den urteko portzentajea baino 1,5 puntu gehiago. Zifra hori % 59,6ra ere igotzen da, Internet duten enpresak kontuan hartuz gero.

Ekipamendu-portzentaje hauek handiagoak dira 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan; oso zabalduta daudenez, hazkundea askoz mugatuagoa da establezimendu txikietan baino. % 99,5ek ordenagailua du, % 99,1ek posta elektronikoa, % 99,2k Internetera sarbidea, % 96,3k telefono mugikorra eta % 92,3k webgunea du.

Bestalde, enpresek erabiltzen dituzten segurtasun informatikoko neurrien artean azpimarratzekoa da softwarea eguneratua izatea (% 76,4k), pasahitz segurua izatea (% 74,3k) eta kanpoko backupak izatea (% 58,6k). 10 langile edo gehiagoko enpresen kasuan, portzentaje horiek altuagoak dira, eta % 90 inguruan daude.

Euskal enpresen % 38k software librea du 2019an, esaterako Internet nabigatzaileak, ofimatika programak, sistema eragile doakoak edo irekiak (Linux…), etab. Ehuneko hori % 53,1ekoa da 10 langile edo gehiago dituzten enpresetan.

Teknologia horiek erabiltzen dituzten langileen portzentajeari dagokionez, lortutako zifrak aurreko urtekoen antzerakoak dira. Hala, langileen % 71,2k ordenagailua erabiltzen du, % 66,9k posta elektronikoa eta % 66,7k Internetera sarbidea du.

Euskal enpresetako langileen % 11 IKT sistemetan espezializatua da, eta erabiltzaileen portzentajea % 73,1ekoa da.

Euskal enpresetako langileak aztertzen badira, langileen % 11 IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) sistemetan espezializatua da, eta teknologia horiek erabiltzen dituzten pertsonen portzentajea guztizkoaren % 73,1ekoa da. Halaber, langileen herenak (% 32,7k) urruneko konexioa du, lanerako erabiltzeko gailu mugikor baten bidez. Azkenik, batez beste, langileen % 3,9k enpresatik kanpo lan egiten du bere lanaldiaren heren batetan, gutxienez, eta eskuarki. Horretarako, sare telematikoen bidez konektatzen dira IKT sistemetara eta, beraz, telelangileak dira.

Ekipamenduekin ez bezala, establezimenduen tamainak ez du ezberdintasun nabarmenik eragiten IKT teknologiak erabiltzen dituzten langileen portzentajeari dagokionez.

graf0016640_02_e.png

Zuntz optiko bidezko konexioak goranzko joerari eusten dio, eta berriz gainditu du ADSL konexioa

Internet duten enpresak % 91,6 dira; aurreko urtearen aldean ehuneko 1,6 puntu hazi da.

Interneterako sarbidea duten enpresa horietan, telefono mugikor bidezko konexioak (% 88,6) eta Zuntz optikoa (kablea, FFTTH… % 71,0) dira sarera konektatzeko modu zabalduenak, eta azken urtean 0,1 eta 5,4 puntu igo dira, hurrenez hurren. Zuntz optikoak goranzko joerari eusten dio eta hazkunde handiena lortu du, ADSL konexioaren gainetik.

Konexio finkoei dagokienez, ADSL, kable edo bestelako konexioen bidezkoak, Internetera sarbidea duten enpresen % 94,5ean daude; konexio mugikorrak, aldiz, telefono mugikor bidez (smartphone, PDA...) edo ordenagailu mugikor bidez (tableta, netbooka, etab.) konektatutako enpresen % 89,6tan ematen dira.

10 langile edo gehiagoko enpresetan % 99,3k du Internetera sarbidea. Tamaina horretan, baita ere, telefono mugikor bidezko konexioak, % 88,0, eta Zuntz optikoa (kablea, FTTH…), % 78,9, dira konektatzeko modu ohikoenak; lehenengo kasuan datuei eutsi zaie eta, bigarrenean, 2,5 puntu hazi dira. Jarraian daude, konexio mugikorretan, ordenagailu mugikor bidezko sarbidea, % 71,4, eta, konexio finkoetan, ADSL lineak, % 67,1. Horien erabilera 2,5 eta 3,1 puntu jaitsi da, hurrenez hurren, azken urtean.



Euskal enpresen % 54,6k du webgunea Interneten; 10 langile edo gehiagoko enpresen kasuan, % 92,3k

Enpresak gero eta gehiago ohartzen dira garrantzitsua dela Interneten webgune bat edukitzea. Hala, azken urtean, sarean dauden enpresak % 54,6 dira (ehuneko hori 1,5 puntutan hazi da urtearekin alderatuta); 10 langile edo gehiagoko enpresen kasuan zifra hori % 92,3koa da, 0,3 puntu hazi da.

Webgune horietan enpresari buruzko informazio orokorra aurkitu dezakegu, baita eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuak, informazioaren pribatutasun-adierazpena, lanpostu-eskaintzak eta salmenta-ondoko zerbitzuak ere, besteak beste.

Webguneen hizkuntzari dagokionez, gaztelania da nagusi (% 98,9), ondoren euskara (% 42,0), ingelesa ondoren (% 30,8) eta beste hizkuntza batzuk azkenik (% 12,7).

10 langile edo gehiago dituzten euskal enpresetan, Interneterako sarbidea EB-28 Europako batez bestekoa baino altuagoa zen 2018an, eta askoz ere altuagoa webgunearen kasuan; % 91ekoa, EB-28ko % 77aren alboan.

Nazioarte mailan eta EB-28rekin alderaketarik zorrotzena egite aldera, 10 langile edo gehiagoko enpresen datuak eta Eurostatek barne hartzen dituen jarduerak dituzten enpresen datuak erabiltzeaz gain (Eurostatek ez ditu, besteak beste, finantza-sektorea eta administrazio publikoa barne hartzen), aurreko urteko informazioa erabili behar da, 2018koa. Horien arabera, euskal enpresak, Interneterako sarbideari dagokionez, Europar Batasuna 28ko batez bestekoaren gainetik zeuden (% 97). Webgunea duten enpresen portzentajeari dagokionez ere, Euskal AEn % 91ekoa da datua, eta EB-28ren batez bestekoa % 77koa.



Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Telf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Helburu enpresarialetarako Sare Sozialak erabiltzea da nabarmentzen (% 51,6) funtsezko teknologia digitalen artean Euskal AEko enpresetan 2019an

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Año 2019
Eguneratze data : 
2019/07/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016640_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali