HomeGaiak0Prentsa Oharrak “2019ko Euskal Estatistika...

2017907/18ko prentsa-oharra

EUSKAL ESTATISTIKA URTEKARIA. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

“2019ko Euskal Estatistika Urtekariak” Euskal AEko datu estatistiko nagusiak jasotzen ditu

“Euskal estatistika urtekaria 2019” izeneko lana Eustatek argitaratu du eta haren helburua da 2019. urtean zehar Euskal AEko ekonomia-, gizarte-, kultura- eta politika-arloan izandako datu estatistiko garrantzitsuenak zabaltzea. Lurralde historiko bakoitzeko, bertako eskualdeetako eta udalerrietako datuak ere jasotzen dira.

Urtekaria 5 arlo handitan dago egituratuta: Biztanleak, Ekonomia, Gizartea, Lurraldea eta ingurumena, Informazioaren gizartea eta I+G+b.

graf0016647_01_e.png

Argitalpenaren arabera, Euskal AEko biztanleria, guztira, 2.180.449 pertsonakoa da 2018. urtean: 1.057.944 gizon eta 1.122.505 emakume.

Ekonomiari buruzko kapituluei dagokienez, enpresa eta establezimenduen kapituluan adierazten da 2018an 173.849 establezimendu zeudela eta horietan, guztira, 889.853 enplegatu: 497.810 gizon eta 392.043 emakume. Gainera, aldi horretan, Euskal AEko BPGd-ren % 68,8 zerbitzuen sektoreak sortu zuen, % 24,3 industriak, % 6,0 eraikuntzak eta % 0,9 lehen sektoreak, 2018. urtean. Lurraldeei dagokienez, BPGd-aren % 50,6 Bizkaian sortu zen, % 33,2 Gipuzkoan eta gainerako % 16,2a Araban.<0}

Kanpo-merkataritzari buruzko kapituluan adierazten da 2018an 24.780.586 mila eurokoa izan zela industria-produktuen esportazio balioa, eduki teknologikoaren arabera; % 49,8 teknologia maila ertain altua, % 39,6 ertain baxua, % 7,9 baxua eta % 2,7 altua.

Lan-merkatuaren gaian, Gizartearen arloan, datuak eskaintzen dira, besteak beste, okupazio- eta langabezia-tasenak. Euskal AEko okupazio-tasa % 67,8koa izan zen 2018an, ehuneko 1,5 puntu handiagoa aurreko urtean baino. Langabezia-tasak atzera egin zuen 2018an, batez beste % 10,3ra arte, 2017an baino ehuneko puntu bat gutxiago.

Hezkuntzari buruzko kapituluan adierazi denez, 2018-2019 ikasturtean unibertsitatetik kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzetan matrikulatutako 386.290 ikasleen artean 253.877k D ereduan ikasi zuten, 69.559k B ereduan, 60.586k A ereduan eta, azkenik, 2.268k X(e)n. 200.695 ikasle zentro publikoetan matrikulatu ziren eta 185.595 pribatuetan

Gainera, gizarte-ohiturei eta errentari buruzko kapituluan adierazten denez, 2018an Euskal AEko emakume landunek, batez beste, 2,1 ordu eskaintzen dizkiete etxeko lanei eta 4,7 ordu adin txikiko seme-alabak zaintzeari; gizon landunen kasuan, batez bestekoa 1,4 ordukoa eta 3,3 ordukoa da, hurrenez hurren.

Lurralde eta ingurumenari buruz bildutako datuei dagokienez, Euskal AEko lurzoru-okupazioaren berri eman da. 2018. urtean bizitegi-lurzorua azalera osoaren % 2,6 izan zen, jarduera ekonomikoetarako % 1,9, sistema orokorretarako % 3,9 eta lurzoru urbanizaezinetarako % 91,5.

Aurreko kapituluan kontsumo-uraren kalitatea ere bildu da: % 98,1 egokia da, % 1,6 onargarria eta % 0,3 eskasa.

2019ko euskal estatistika urtekariaren argitalpenaren edizio elektronikoa, osorik, honako esteka honetan kontsulta daiteke: 2019ko euskal estatistika urtekaria.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

“2019ko Euskal Estatistika Urtekariak” Euskal AEko datu estatistiko nagusiak jasotzen ditu

Eragiketa : 
Euskal urtekari estatistikoa
Eragiketa kodea : 
990101
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2019
Eguneratze data : 
2019/07/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016647_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali