HomeGaiakIkasketa-mailaPrentsa Oharrak Euskadiko biztanleriaren...

2019/09/19ko prentsa-oharra

HEZKUNTZAREN UDAL-ESTATISTIKA. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskadiko biztanleriaren % 25,8k unibertsitate-prestakuntza zuen, 2018an

Unibertsitate-titulazioa edo lanbide-heziketako titulazioa duten hamar pertsonatik bederatzi okupatuta daude

10 urteko edo gehiagoko lau pertsonatik batek erdi-goi mailako edo goi-mailako unibertsitate-ikasketak zituen, ikasketak amaiturik edo ez, 2018. urtean, Eustaten datuen arabera. Alegia, 509.907 pertsonak zituzten ikasketa horiek, eta, 2016aren aldean, 19.620 pertsona gehiagok. Era berean, 11.332 pertsona gehiago dira ikasketa profesionalak dituztenak, 2016an baino ehuneko puntu erdi gehiagok (biztanleriaren % 18,1). 10.142 pertsona gehiagok dituzte bigarren mailako ikasketak, eta duela bi urte baino 0,4 hamarren gehiagok (biztanleriaren % 21,9). Ordea, 27.534 pertsona gutxiagok dituzte lehen mailako ikasketak edo baxuagoak, alegia, 2018an ehuneko 1,7 puntu egin du kopuru horrek behera (% 34,2), 2016aren aldean.

Sexuaren aldagaia aintzat hartuta, unibertsitate-ikasketetan emakumeak nabarmentzen dira (% 28), gizonen aldean (% 23,4). Lehen mailako ikasketetan edo baxuagoetan ere nabarmentzen dira (% 36,6 emakumeak eta % 31,7 gizonak). Hala ere, alderik nabarmenenak edozein lanbide-heziketa mota egiten ari diren edo egin duten pertsonen artean daude; maila horretan gehiago dira gizonak (% 22,2) emakumeak baino (% 14,3). Azkenik, bigarren mailako ikasketetan ere gizon gehiago daude (% 22,7) emakumeak baino (% 21,1).

graf0016722_01_e.png

1986a dela eta, igoera antzeman da lanbide-ikasketak, bigarren mailakoak edo unibertsitate-mailakoak dituzten biztanleetan, eta behera egiten dute lehen mailako ikasketen edo gutxiagokoen prestakuntza duten kideena. Zehazki, lanbide-ikasketen prestakuntzak ehuneko 5,4 puntu egin du gora 1986tik. Bikoiztu egin da bigarren mailako ikasketak dituzten pertsonen ehunekoa (lehen % 10,4koa zen eta, orain, % 21,9koa). Eta hirukoiztu egin da goi-mailako unibertsitate-ikasketen prestakuntza duten pertsonen ehunekoa (% 6,5etik % 18,3ra, 1986tik). Aldi berean, behera egin du prestakuntzako kategoria baxuenen pisuak: eskolaurreko eta lehen hezkuntzakoek ehuneko 20,3 puntu egin dute behera; ikasketarik gabeko pertsonak % 12,8 ziren eta, orain, % 2,2, eta, azkenik, irakurtzen ez dakien pertsona-kopuruak behera egin du eta % 0,3 da.

2018an, 10 urteko eta gehiagoko biztanleen analfabetismoaren tasa % 0,3koa zen: % 0,2koa gizonetan eta % 0,4koa emakumeetan. Tasa hori bereziki adin nagusiagokoetan kontzentratzen zen; horrela, 65 urtera arte % 0,1ekoa zen eta, adin horretatik aurrera, % 0,8koa. 2016a dela eta, analfabetismo-tasak ehuneko hamarren bat egin du behera.

Lurralde historikoen arabera instrukzio-mailan dauden aldeak urriak dira. Arabak bigarren mailako ikasketa-maila duten pertsonen proportzio-handiagoa du (% 23) Euskadiko guztizkoaren aldean (% 21,9); Bizkaiak eta Gipuzkoak oso antzeko ehunekoak dituzte, % 21,8 eta % 21,6. Unibertsitate-ikasketetan, Bizkaia da nabarmendu beharreko lurraldea; 8 hamarrenetan gainditzen du Euskadiko batez bestekoa (biztanleriaren % 26,6); Gipuzkoak % 25,1 du eta, Arabak, % 24. Azkenik, Gipuzkoak (% 19,2) ehuneko 1,1 puntu gehiago du Euskadik baino lanbide-ikasketak egin dituzten pertsonen proportzioan; Arabak % 18,3 eta Bizkaiak % 17,4.

Eskualdeen arabera, instrukzio-mailaren banaketak desberdintasun handiagoak ditu. Unibertsitate-maila dela eta, nabarmentzekoak dira Plentzia-Mungia eskualdea (% 35,1), Donostia-San Sebastián (% 28,2), Gorbeia inguruko mendiak (% 27,5) eta Bilbo Handia (% 27,2). Lanbide-ikasketen mailan, nabarmentzekoak dira Arabako Haranak (% 22,2), Enkarterriak (% 22,1), Debagoiena (% 21,8), Kantauri Arabarra (% 21,4) eta Arratia-Nerbioi (% 21,3). Eta, bigarren mailako ikasketak dituen biztanleriaren ehunekoetan, Bidasoa Beherea (% 24), Arabako Errioxa (% 23,9) eta Arabako Lautada (% 23,5) dira nabarmentzekoak.

Biztanleen erdiak baino gehiagok, % 57,6k, titulua du bigarren mailako, lanbideko edo unibertsitateko ikasketetan, 2018an

Titulazio-maila aintzat hartuta, 2018an, 10 urteko eta gehiagoko biztanleriaren % 20,6k erdi-goi mailako edo goi-mailako unibertsitate-titulua zuen. Proportzio hori igo egin zen eta % 22,8koa zen emakumeetan eta % 18,2koa gizonetan. 2016a dela eta, erdi-goi mailako edo goi-mailako tituludunen kopuruak 0,8 hamarren egin du gora.

Halaber, gora egin du lanbide-ikasketako titulazioak dituen biztanle-kopuruak; 2016an % 16,4 zen eta, 2018an, % 16,7. Gizonak nagusitzen dira (% 19,9) emakumeen aldean (% 13,8). Erdi-goi mailako edo goi-mailako lanbide-heziketako titulazioen xehetasunean, goi-mailakoak nabarmen nagusitzen dira (% 65,5).

Beste alde batetik, 2018. urtean, 10 urteko eta gehiagoko biztanleen % 20,3k bigarren mailako ikasketa-titulua zuen. Proportzio hori handiagoa da, % 21,1ekoa, gizonen kasuan, eta txikiagoa emakumeetan, % 19,6koa. 2016arekin alderatuta, ikasketa-maila horretako tituludunen proportzioak ehuneko 4 hamarren egin du gora.

Unibertsitate-titulazioa duten pertsonek daukate okupazio-maila erlatibo handiena, 2018an

2018an, unibertsitate-titulazioa da okupazio-maila erlatibo handiena duena (% 93). Gero, erdi- eta goi-mailako lanbide-heziketak (% 90,4). Beste muturrean titulurik ez duten petsonak daude; haietan, okupazio-maila % 70,4koa da.

graf0016722_02_e.png

Biztanleriari dgaokionez, okupatuta dauden pertsonen % 47,6 emakumea da, eta proportzio hori handiagoa da, % 58,7koa, unibertsitate-mailaren kasuan; hori da emakume okupatuen proportzio handiagoa duen titulazio-maila bakarra. Baina gainerako titulazio-mailetan, gizon okupatuen ehunekoa bigarren mailako ikasketa-mailako % 54,5en eta titulaziorik gabeko pertsonen % 61,5en artean dago.

graf0016722_03_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskadiko biztanleriaren % 25,8k unibertsitate-prestakuntza zuen, 2018an

Eragiketa : 
Hezkuntzaren udal estatistika
Eragiketa kodea : 
040606
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018
Eguneratze data : 
2019/09/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016722_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali