HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2019/09/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2019ko ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak % 0,8 hazi ziren 2019ko abuztuan

Uztailean eta abuztuan bidaiari-sarrerek % 1,2 egin zuten gora eta gaualdiek % 3,3.

2019ko abuztuan, 357.035 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 2.889 sarrera gehiago. Hortaz, % 0,8ko igoera egon da, Eustaten datuen arabera. Lurraldeen arabera, Bizkaian % 3,1 igo da, baina Araban % 4,2 eta Gipuzkoan % 0,1 jaitsi da.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan erregistratutako gaualdiak, bestalde, 780.269 izan ziren 2019ko abuztuan, aurreko urtean garai berean erregistratutakoak baino % 1,9 gehiago, hau da, 14.808 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan dute Bizkaian, % 1,8 igo dira; Gipuzkoan % 3,5 igo dira baina Araban % 2,5 jaitsi dira.

graf0016728_01_e.png

Pasa den urteko abuztuarekin alderatuta, 2019ko abuztuan Estatuko bidaiari-sarrera kopurua % 0,3 hazi da Euskal AEn, oro har. Halaber, atzerriko bidaiari-sarrerak % 1,4 igo dira. Arabaren kasuan, Estatutik zein atzerritik bertaratutako bidaiari-sarrerek behera egin dute, Estatuko bidaiari-sarrerek % 1,7ko bilakaera negatiboa izan dute eta atzerriko bidaiarien kasuan, berriz, % 8,0ko jaitsiera. Bizkaian, Estatuko bidaiari-sarrera % 3,1 hazi da eta atzerriko bidaiariena % 3,0. Gipuzkoan, Estatuko bidaiari-sarrera % 2,6 jaitsi da eta atzerriko bidaiari-sarrera % 2,4 igo da.

Batez besteko egonaldia 2,19 egunekoa izan da aurtengo abuztuan, 2018ko abuztuan eman zen 2,16 eguneko batez bestekoa baino altuagoa. Araban, iazko abuztuan eman zen 1,94 egunetik 1,98 egunera igo da aurtengo abuztuan; Bizkaian, 2,14 egunetik 2,11 egunera jaitsi da; eta Gipuzkoan, 2019ko abuztuan, 2,36 eguneko batez besteko egonaldia lortu da, 2018ko abuztuko 2,27 eguneko egonaldiak baino batez besteko altuagoa.

Plazakako betetze-mailari dagokionez, ehuneko 0,8 murriztu da Euskal AE osoan; 2018ko abuztuko % 80,5etik aurtengo abuztuko % 79,6ra jaitsi da. Araban 1,6 puntuko jaitsiera eman da, iazko % 73,6tik aurtengo % 72,0ra pasatuz. Bizkaian ehuneko 1,1 puntuko jaitsiera eman da, 2018ko abuztuko % 80,2ko betetze-mailatik aurtengo abuztuko % 79,2ra pasatuz. Gipuzkoan betetze-maila 0,4 puntu murriztu da, 2018ko abuztuko % 83,2tik aurtengo abuztuko % 82,9ra pasatuz.

Gelakako okupazio-mailaren ehunekoak behera egin du Euskal AE osoan; hala, gelen okupazio-maila % 84,9koa da. Araban ehuneko 0,2 puntu jaitsi da, % 79,3ra helduz; Bizkaian, ehuneko 1,6 puntu jaitsi da, % 83,6ra helduz; eta Gipuzkoan ehuneko 0,5 puntu jaitsi da, gelakako okupazio-maila % 88,3ra helduz.

Plazakako betetze-mailarik handiena, 2019ko abuztuan, Donostian izan da (% 89,3), ondoren Gipuzkoako Kostaldean (% 86,4) eta ondoren Bilbon (% 82,6).

Asteko egunak kontuan hartuta, 2019ko abuztuan asteburuetan eman da betetze-maila handiena Euskal AE osoan, % 79,9koa izatera helduz. Gainerako egunetan, erregistratutako betetze-maila % 79,5ekoa izan da.

Azkenik, sektorearen errentagarritasun-adierazleei dagokienez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 117,6 eurokoa izan da Euskal AEko hoteletan 2019ko abuztuan, aurreko urtean baino % 6,9 gehiago. Batez besteko tarifa 79,9 eurokoa izan da Araban, % 2,3 jaitsiz; 97,7 eurokoa Bizkaian, % 6,7 igoz; eta 152,3 eurokoa Gipuzkoan, % 7,3 igoz.

Hotel-establezimenduen okupazio-mailaren mende dauden gela eskuragarriko sarrerak (RevPar) 99,8 eurokoak izan dira 2019ko abuztuan Euskal AEn, 2018ko abuztuan baino % 5,7 gehiago. Araban RevPar 63,4 eurokoa izan zen, Bizkaian 81,7 eurokoa eta Gipuzkoan 134,4 eurokoa.

Hiru euskal hiriburuetako festetan gelakako betetze-maila hauxe izan zen: Donostian % 95,0, Gasteizen % 90,7 eta Bilbon % 86,8.

Donostian, 2019ko abuztuaren 10etik 17ra (8 gau) egin zen Aste Nagusian, 19.653 bidaiari-sarrera eta 49.164 gaualdi erregistratu ziren, gelakako okupazio-maila % 91,8ra helduz eta plazako okupazio-maila % 95,0ra. 2018ko datuekin alderatuz —festak abuzturen 11tik 18ra (8 gau) ospatu ziren—, Donostian bidaiari-sarrerak % 2,1 igo ziren eta gaualdiak % 4,6.

Gasteizen, 2019ko Andra Mari Zuriaren festetan —2019ko abuztuaren 4tik 9ra (6 gau) egin ziren— 6.822 bidaiari-sarrera eta 15.335 gaualdi erregistratu ziren, plazako % 80,0ko okupazio-mailarekin eta logelako % 90,7rekin. 2018ko datuekin alderatuz, bidaiari-sarrerak % 8,6 jaitsi ziren eta gaualdiak % 4,5 igo.

2019ko Bilboko Aste Nagusiko festek iraun zuten denboran, Bizkaiko hiriburuko hoteletan 31.600 bidaiari erregistratu ziren. Sarrera horiek 2019ko abuztuaren 17tik 25era (9 gau) eman ziren. Denbora-tarte horretan bertan 65.378 gaualdi erregistratu ziren, plazen okupazio-maila % 83,4ra eta logelena % 86,8ra helduz. 2018ko datuekin alderatuz —Aste Nagusiko festak abuztuaren 18tik 26ra (9 gau) egin ziren—, bidaiari-sarrerak % 7,6 handitu dira eta gaualdiak % 5,2.

Uztaileko eta abuztuko balantzea: Euskal AEn sarrerek % 1,2 eta gaualdiek % 3,3 egin dute gora.

Uztaila eta abuztua oro har hartuta, hotel-establezimendutan turisten sarrerak % 1,2 egin du gora Euskal AEn; 2018ko garai berean baino 8.318 sarrera gehiago izan dira. Gipuzkoan, aurreko urteko garai bereko datuekin alderatuta, sarrerek % 3,0 egin dute gora, Bizkaian % 2,1; Araban, berriz, % 6,1 jaitsi dira.

Bestalde, 2018ko uztaileko eta abuztuko datuekin alderatuz, 2019ko uztailean eta abuztuan gaualdiek % 3,3 egin dute gora Euskal AE osoan. Gipuzkoan % 5,6 egin dute gora eta Bizkaian % 2,5; Araban, berriz, % 1,0 jaitsi dira.

Euskal AE osorako 2019ko uztailean eta abuztuan plazako lortutako okupazio-maila % 75,4 izan da, 2018ko garai berean lortutako maila berdinduz.

2019ko abuztuan landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak % 0,3 jaitsi dira eta gaualdiak % 4,4

Aurtengo abuztuan Euskal AEko landa-ostatuetan 23.536 bidaiari-sarrera erregistratu dira, pasa den urtean garai berean baino % 0,3 gutxiago. Lurraldearen arabera, Araban bidaiari-sarrerak ez dira aldatu. Gipuzkoan, berriz, % 0,1 igo dira eta Bizkaian % 1,0 jaitsi dira. Atzerritik etorritako pertsonen 5.155 bidaiari-sarrera eman dira; beraz, duela urtebete etorritakoen kopuruarekin alderatuta % 1,7 murriztu da, eta bidaiari-sarrera guztien % 21,9 dira. Bestalde, Estatutik etorritakoen bidaiari-sarrerak % 0,1 handitu dira.

Euskal AEko landa-turismo eta -ostatuek 90.486 gaualdi erregistratu dituzte abuztuan, pasa den urteko hilabete berean baino % 4,4 gutxiago.  Lurraldearen arabera, Araban % 3,3 igo dira, baina Bizkaian % 9,5 eta Gipuzkoan % 3,3 jaitsi dira.

Plazakako betetze-maila % 64,0ra iritsi da, ehuneko 3,7 puntu jaitsiz 2018ko abuztuan lortutako zifren aldean.  Araban ehuneko 3,0 puntu jaitsi da, plazako okupazio-maila % 44,6n kokatuz. Bizkaian okupazio-maila % 65,7koa da —2018ko abuztuko datuekin alderatuz, ehuneko 5,4 puntu jaitsi dira—. Gipuzkoako okupazio-maila, berriz, 2,0 jaitsi da; aurtengo abuztuan % 72,3ko okupazio-mailan kokatuz.

Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldiari dagokionez, 2018ko abuztuan 4,01 egunekoa izan zen eta aurtengo abuztuan 3,84koa.

graf0016728_02_e.png

Landa-ostatuen 2019ko uztaileko eta abuztuko balantzea: bidaiari-sarrerak % 2,6 eta gaualdiak % 5,3 jaitsi dira

2019ko uztailean eta abuztuan, batera hartuta, Euskal AEn bidaiari-sarrera % 2,6 murriztu da; 2018ko hilabete horietan baino 1.191 sarrera gutxiago izan dira. Aurreko urteko garai berarekin alderatuta, Araban % 6,9 igo dira bidaiari-sarrerak, Bizkaian % 1,8 jaitsi dira, eta Gipuzkoan % 5,9ko jaitsiera erregistratu da.

2018ko uztaileko eta abuztuko datuekin alderatuz, 2019ko uztailean eta abuztuan Euskal AE osoan gaualdiak % 5,3 jaitsi dira. Araban % 7,9 igo dira, Bizkaian % 9,0 jaitsi dira eta Gipuzkoan % 6,2.

Euskal AE osorako 2019ko uztailean eta abuztuan plazako lortutako okupazio-maila % 55,3 da, 2018ko garai berean lortutako maila baino 2,8 puntu azpitik.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak % 0,8 hazi ziren 2019ko abuztuan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO 2019
Eguneratze data : 
2019/09/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016728_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali