HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak %4,3 gutxitu...

2019/09/24ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2019/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotzak %4,3 gutxitu ziren 2019ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn

Gora egin du 3,5 puntu atzerriko amen ehunekoak, %27,3ra iritsita

2019ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn 3.710 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %4,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Jaiotzak hiru lurraldeetan gutxitu dira: Araban %6,5; Bizkaian %4,5; Gipuzkoan %2,9. Araban 635 haur jaio ziren, Bizkaian 1.815, Gipuzkoan 1.260.

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, 30-34 urteko amen taldea nagusi da, erditzeen %34,4rekin. Ondoren 35-39 urteko amena da, %33,7rekin, eta 25-29 urtekoena, %13,6rekin bakarrik.

2018ko hiruhileko beraren aldean, gora egin du 40 urte edo gehiagorekin amak direnen taldeak; 2018an 396 ziren eta 2019an 421. Jaiotza horiek guztirakoaren %11,3 izan dira (%10,2 2018an); horien ondoan, %6,9 dira 25 urte baino gutxiago dutenen amengandiko jaiotzak.

Ezkontzaz kanpo jaioak guztien %44,7 izan dira, ehuneko 0,4 puntu gehiago 2018ko lehen hiruhilekoan baino. Bizkaia da (%46,6) Euskal AEko orokorraren gainetik ibilitako lurralde bakarra; Gipuzkoan %43,7; Araban %41,1. Talde horren erditze-adina haurrak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa da, 25 urtetik beherakoak baitziren ama ezkongabeen %11,3.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2019ko lehen hiruhilekoan erdiak, 1.861 haur, lehenengo haurrak izan ziren; 1.396 (%37,6) aurretik beste bat bazen familietara etorri ziren; hirugarren eta ondorengoak, %12,2.

Amen %27,3, atzerritarrak

Euskal AEn 2019ko lehen hiruhilekoko jaiotzen %27,3tan ama atzerritarra zen. Ehuneko horren gainetik Araba dago, %39,4rekin; Bizkaian, %24,6; Gipuzkoan, %25. Nabarmentzekoa da ezen iragan urtearen aldean 3,5 puntutan egin duela gora atzerriko amen ehunekoak.

graf0016762_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak %4,3 gutxitu ziren 2019ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
I/2019
Eguneratze data : 
2019/09/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016762_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali