HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2019/10/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2019KO IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %5,9 gehitu dira 2019ko irailean

Udako hiletan —uztailean, abuztuan eta irailean— turisten sarrerak %2,7 ugaritu dira eta gaualdiak %3,6

2019ko irailean 316.931 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 17.757 gehiago, %5,9ko gehikuntza dena, Eustaten datuen arabera. Lurraldeka, Gipuzkoan %7,6 igo dira, eta Bizkaian %7,2; Araban, berriz, %3 jaitsi dira.

Bestalde, 2019ko irailean Euskal AEko hotel-establezimenduetan 627.884 ostatu-gau erregistratu dira; hau da, aurreko urteko irailean baino %4,5 gehiago, 26.801 ostatu-gau gehiago alegia. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan dute Bizkaian eta Gipuzkoan, %4,9ko eta %6,6ko igoerekin, hurrenez hurren. Araban, aldiz, %3,9 jaitsi dira.

graf0016808_01_e.png

Euskal AE osoan, Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %0,4ko aldakuntza negatiboa izan dute 2019ko irailean, aurreko urteko irailarekin alderatuta. Jatorria atzerrian dutenak, aldiz, %12,8 igo dira. Arabaren kasuan, sarrerek bilakaera negatiboa izan dute bi jatorrietan, %0,1ekoa Estatutik etorritako pertsonen kasuan eta %8,5ekoa atzerritarren kasuan. Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrerak %0,5 igo dira, eta atzerrikoak, berriz, %14,2. Gipuzkoan, azkenik, Estatuko sarrerak %1,7 jaitsi dira, eta atzerriko sarrerak, berriz,%16,2 igo.

Batez besteko egonaldiaren iraupena 1,98 egunekoa izan da irail honetan, 2018ko iraileko batez besteko egonaldiaren 2,01 egunen azpitik. Araban, iazko iraileko 1,89 egunetatik aurtengo iraileko 1,87 egunetara jaitsi da, eta Bizkaian, berriz, 1,95 egunetatik 1,91 egunetara jaitsi da. Azkenik, Gipuzkoan ere batez besteko egonaldiak behera egin du: 2,12 egunekoa izan zen 2018ko irailean, eta 2,11 egunekoa 2019koan.

Plazakako betetze-mailari doakionez, ehuneko 0,7 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2018ko iraileko %66,6tik aurtengo iraileko %67,3ra iraganez. Araban ehuneko 1,7 puntuko jaitsiera izan da, %60,6tik %58,9ra. Bizkaian ehuneko 0,6 puntuko igoera erregistratu da, 2018ko irailean okupazioa %64,9koa izatetik joan den irailean %65,6koa izatera. Gipuzkoan betetze-maila ehuneko 1,5 puntuz igo da, aurreko urteko iraileko %70,9tik azken iraileko %72,4ra igo baita.

Gelakako betetze-maila ehuneko 0,9 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %81,1era iritsiz. Araban portzentajezko 0,2 puntu egin du behera, eta %73,9tan kokatu da; Bizkaian ehuneko 0,6 puntu egin du gora, %81,0ra iritsiz; eta Gipuzkoan, berriz, ehuneko 1,6 puntu egin du gora, logelen araberako betetze-maila %83,9tan kokatuz.

Hotel-okupaziorik handienak irail honetan Donostian (%78,7), Gipuzkoako kostaldean (%74,3) eta Bilbon (%69,9) izan dira.

Asteko eguna aintzat harturik, Euskal AE osoan 2019ko irailean okupaziorik handiena aste-bukaeretan izan da, betetako plazen %76,3rekin; lanegunetan %64,0koa izan da.

Sektorearen errentagarritasun-adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) Euskal AEko hoteletan 107,92 eurokoa izan da 2019ko irailean, aurreko urtean baino %6,0 gehiago. Batez besteko tarifa 73,97 eurokoa da Araban (%0,41eko igoera), 96,11 eurokoa Bizkaian (%7,42ko hazkundea) eta 132,10 eurokoa Gipuzkoan (%5,22ko igoera).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak hotel-establezimenduetako okupazioaren araberakoak diren, 87,57 eurokoak izan dira Euskal AEn 2019ko irailean, 2018koan baino %7,2 gehiago. Araban 54,63 eurokoak izan dira; Bizkaian 77,84 eurokoak; eta Gipuzkoan 110,79 eurokoak.

Donostiako Zinemaldian gelakako betetze-maila %92,7koa izan zen, eta Gasteizko FesTValen (Telebista Jaialdia) betetze-maila %73koa izan zen

Donostian, Zinemaldia egiten ari zela, 2019ko irailaren 19tik 28ra bitartean (10 gau) 21.850 sarrera eta 50.682 ostatu-gau erregistratu ziren, eta %92,7ko okupazio-maila izan zuten gelaka eta %77,1ekoa plazaka. 2018ari dagokionez, noiz Zinemaldia irailaren 20tik 29ra bitartean egin baitzen (10 gau), Donostiako sarrerak %6,0 igo dira eta ostatu-gauak %8,0.

Gasteizen 4.960 sarrera eta 10.332 gaualdi izan ziren 2019ko FesTValen, 2019ko irailaren 3tik 8ra (6 gau), eta plazen okupazio-maila %57,4koa izan zen eta logelena %73,0koa. 2018ko datuekin alderatuta, sarrerak %1,1 igo ziren, eta ostatu-gauak, berriz, %6,4 jaitsi.

2019ko uztaileko, abuztuko eta iraileko balantzea hotel-establezimenduetan: Sarrerak gehitu dira %2,7 eta gaualdiak %3,6 Euskal AEn

Uztailean, abuztuan eta irailean, guztira, turisten sarrerak %2,7 igo dira Euskal AEn, 2018ko hiru hilabete beretan baino 26.075 sarrera gehiago. Gipuzkoan sarrerak %4,4 igo dira aurreko urteko aldi berarekin alderatuta; Bizkaian ere igo dira,% 3,6, baina Araban %5,2 jaitsi dira.

Bestalde, ostatu-gauen kopuruak %3,6ko igoera izan du Euskal AE osoan 2019ko uztailean, abuztuan eta irailean, 2018ko uztailarekin, abuztuarekin eta irailarekin alderatuta. Gipuzkoan %5,9 igo dira, eta Bizkaian %3,2, baina Araban %1,9 jaitsi dira.

Euskal AE osoan, 2019ko uztailean, abuztuan eta irailean, plazen araberako okupazio-maila %72,8 izan da; hau da, ehuneko 0,2 puntu igo da 2018ko aldi berean lortutakoarekin alderatuta.

Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak %5,7 gehitu dira eta gaualdiak %0,9 jaitsi 2019ko irailean

Euskal AEko landa-ostatuetan 19.311 bidaiari-sarrera erregistratu dira irail honetan, %5,7 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Lurraldeka, Araban sarrerak %8,1 igo dira, Gipuzkoan %3,9ko jaitsiera gertatu da eta Bizkaian %20,2ko hazkundea. Izan dira 5.577 atzerritar-sarrera, zeina den %27,5eko hazkundea aurreko urtekoen aldean, eta sarrera guztien %28,9 da hori. Estatuko bidaiarien sarrerak %3,7 igo dira, beste alde.

Euskal AEko landa-turismoko establezimenduek eta landetxeek 46.000 ostatu-gau izan dituzte irailean; hau da, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, %0,9 jaitsi dira. Lurraldeka, Araban %17,2 igo dira, eta Bizkaian %16,1, baina Gipuzkoan %13,3 jaitsi dira.

Plazen araberako okupazio-maila %34,3koa izan da Euskal AEn, 2018ko irailean lortutako zifrak baino ehuneko 1,1 puntu txikiagoa. Arabak ehuneko 2,2 puntuko igoera izan du, eta plazen araberako okupazio-maila %23,4koa izan da. Bizkaian okupazio-maila %37,9koa izan da, eta ehuneko 4,8 puntuko igoera gertatu da 2018ko iraileko datuekin alderatuta. Gipuzkoan, berriz, ehuneko 6,1 puntuko jaitsiera izan da, eta irailean okupazio-maila %37,2koa izan da.

Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia 2,54 egunekoa izan zen 2018ko irailean, eta 2,38 egunekoa izatera iragan da azken hilabetean.

graf0016808_02_e.png

2019ko uztail, abuztu eta iraileko balantzea landa-ostatuetan: Sarrerak murriztu dira %0,2 eta gaualdiak %4,3

2019ko uztail, abuztu eta irailean, guztira, bidaiarien sarrerak %0,2 jaitsi dira Euskal AEn, 2018ko hiru hilabete beretan baino 147 sarrera gutxiago. Araban %7,2 igo dira sarrerak aurreko urteko aldi berarekin alderatuta; Bizkaian %4,4 igo dira; Gipuzkoan, berriz, %5,3 murriztu dira.

Ostatu-gauek %4,3ko beherakada izan dute Euskal AE osoan 2019ko uztailean, abuztuan eta irailean aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Araban %10 igo dira, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %4 eta %7,9 jaitsi dira, hurrenez hurren.

Euskal AE osoan, 2019ko uztailean, abuztuan eta irailean plazen arabera lortutako okupazio-maila %48,5ekoa izan da, 2018ko aldi berean lortutakoa baino ehuneko 2,4 puntu txikiagoa.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %5,9 gehitu dira 2019ko irailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SEPTIEMBRE 2019
Eguneratze data : 
2019/10/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016808_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali