Eustat

Eustat Euskadi.eus

Aribideko inkestak

Ongi etorri!

Atal honetan gure inkestak bete behar dituztenei zuzendutako informazio baliagarri guztia biltzen da.

Eustaten izenean idatzitako gutun bat jaso baduzu gure  inkesta baten laginaren ] barruan zaudela esanez, eta derrigorrezkoa al da?, nire datuak seguru al daude?, ez dut galdera hau ulertzen… bezalako zalantzak badituzu, hemen dauzkazu zalantza horiek guztiak argitzen lagunduko dizkizuten erantzunak edota horiek konpontzen laguntzeko harremanak

Datuak biltzea ezinbestekoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta gizartearentzat erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horrez gain, datuak biltzeko prozesu horretan herritarren laguntza beharrezkoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, zeregin hori ahalik eta eramangarriena egiten saiatzen gara Eustaten. Ondorioz, galdesorten diseinua sinplifikatu egin dugu eta inkestari erantzuteko modalitate ezberdinak eskaintzen ditugu. Atal honetan ezinbesteko informazioa bateratu egin da.

Egun martxan dauden inkestak

Jarraian agertzen den taulak gaur egun martxan dauden inkesten zerrenda emateaz gain, horien inguruko informazio garrantzitsua eskaintzen du, bai harremanei buruz, bai metodologiari dagokion informazioari buruz. Era berean, galdesortei erantzuteko modu ezberdinak eskaintzen dira:

Inkestaren izena Amaiera-data Harremana Telefonoa Biltzeko moduak Informazio metodologikoa Bestelako informazioa
Telefonoa Bisita pertsonala PDF On-line Faxa
NUE. Nekazaritza ustiategien egitura inkesta. 20162017/03/31eea@eustat.eusÁlava 900-840500 Biz. 900-840040 Gip. 900-440000Álava 900-840500 Biz. 900-840040 Gip. 900-440000Álava 900-840500 Biz. 900-840040 Gip. 900-440000EstekaEstekaÁlava 945-017555 Biz. 944-031664 Gip. 943-428151Esteka 
IGI. Familiak. Informazioaren gizarteari buruzko inkesta. 2017/04/30esif@eustat.eus900-840040  EstekaEsteka Esteka 
IGI. Informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea. 20162017/03/31eea@eustat.eus900 840 500900 840 500 EstekaEsteka Esteka 
ETH. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. Hotel establezimenduak. 2017ko otsaila2017/03/17koiuntura@eustat.eus900-840530900-840530 EstekaEsteka945017501EstekaEsteka
ETH. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. Landetxeak. 2017ko otsaila2017/03/15koiuntura@eustat.eus900-840530900-840530 EstekaEsteka945017501EstekaEsteka
ETH. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. Apartamentu turistikoak. 2017ko otsaila2017/03/17koiuntura@eustat.eus900-840530900-840530 EstekaEsteka945017501 Esteka
EKBI. Eraikuntzaren Koiunturari buruzko Indizea. 2016ko 4. hiruh.2017/03/10koiuntura@eustat.eus900-840530900-840530 EstekaEsteka945017501Esteka 
IPI. Industri produkzioaren indizea. 2017ko Urtarrila2017/03/01ipi@eustat.eus900-840530900-840530 EstekaEsteka945017501EstekaEsteka
IPRI. Industri prezioen indizea. 2017ko Otsaila2017/03/20ipri@eustat.eus900-840530900-840530 EstekaEsteka945017501EstekaEsteka
BJA. Biztanleriaren Jardueraren arabera Sailkatzeko. 2017/12/31pra@eustat.eus900-525843900-525843  Esteka945017501Esteka 
EGB. Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideak. 20162017/04/30rsh@eustat.eus900 840500900 840500900-840500EstekaEsteka945 017501Esteka 
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA          
Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika. 2017ko 1. hiruhilekoa2017/05/15estadistica-eps@euskadi.eus900 101 619 900 101 619 900 101 619 EstekaEsteka945 019 856EstekaEsteka

Bisita pertsonala: hitzordua jarri nahi izanez gero, dagokion telefonora deitu

PDF: galdetegiaren beste kopia bat behar izanez gero, erantzuteko, PDK dokumentua inprimatu dezakezu eta fax edo postaz bidali ondoko helbidera: postakutxa 31 FD-01080-Gasteiz

Inkestei erantzuteko betebeharra

Eustatek egindako ikerketak ofizialak dira eta Legeari jarraiki egiten dira. Beraz, derrigorrezkoa da haiei erantzutea.

Hala ezartzen duen lege aipamenaapirilaren 23ko Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikako 4/1986 Legeko 9tik 16rako artikuluetanaurki daiteke.

Isilpekotasuna eta segurtasuna

Eustatek ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste ekintza batzuk egiteko.

Identifikagarria ez den edo fitxategi-direktorioei erreferentzia egiten dien informazioa baino ez da zabalduko edota eskainiko; hau da, establezimenduen, enpresen, ustiapenen edo bestelako erakundeen zerrendatzeen inguruko informazioa emango da soilik.

Bestalde, interesdunak emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko edota hirugarrenetara igaroko baldin eta kaltetuak horretarako baimena eman ez badu, edo Legeak egoera zehatz horretan hala xedatu ez badu.

Indarrean dagoen legean xedaturikoa betetzen ez bada, datu-lagatzaileak edozein unetan izango du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkarazteko, betiere araututako prozedurari jarraituz.

Ondokoak ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak:Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikaren 4/1986 Legea, apirilaren 23koa, zehazki 19. eta 23. artikulu bitartean;abenduaren 13ko Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa, eta datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Araudia,994/1999 Errege Dekretuak onartua, ekainaren 11n.

Eustatek erabiltzen dituen inkesta-orrialde guztiak zerbitzari seguru batean daude. Horrela, inkesta internet bidez egiten bada, datuen segurtasuna eta isilpekotasuna bermatua egongo da. Ondorioz, inkestatuaren ordenagailuaren eta Eustateko zerbitzariaren artean elkartrukatzen den informazioaren isilpekotasuna ziurtatuko da. Gure kasuan, euskal administrazio guztietan bezala, IZENPE da zerbitzari segurua erabiltzen dugula ziurtatzeaz arduratzen den erakundea. Horregatik guztiagatik, fida zaitez aipatutako ziurtagiri-entitatearekin.

Edozein zalantza argitzeko

Edozein zalantza argitzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke; horretarako:

Doako telefonoak

  • Bilbao: 900 840 040
  • Donostia-San Sebastián: 900 440 000
  • Vitoria-Gasteiz: 900 840 500
  • Koiuntura ekonomikoa: 900 840 530

Fax: 945 01 75 01

Helbide elektronikoa:eustat@eustat.eus

Zure feedback-a. Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut