Hasiera > Eskola web-a hasi > Testa > Galderak eta erantzunak

ESTATISTIKA-KONTZEPTUAK

1) Batez bestekoa, moda eta mediana ... dira

 a: Aldakortasun-neurriak
 b: Lehenbizi kalkulatu beharrekoak
 c: Erdigunerako joeraren neurriak
 d: Populazioaren hiru parametroak

2) Datu-multzo baten batez bestekoa bere medianarekin alderatuz gero jakin daiteke gutxi gorabehera datu horien balioak zenbateraino dauden sakabanatuta.

 a: Batez bestekoa eta mediana bat etorri behar dira hori jakiteko
 b: Batez bestekoa mediana baino handiagoa bada datuak gaizki daude
 c: Batez bestekoa mediana baino txikiagoa bada datuak gaizki daude
 d: Batez bestekoa eta mediana bata bestearengandik urrun badaude datuak oso sakabanatuta daude

3) Moda kalkulatzeko

 a: Lehenbizi batez bestekoa kalkulatu behar da
 b: Datu guztiak eduki behar ditugu
 c: Sarrien dagoen balioa zenbat aldiz agertzen den zenbatu behar da
 d: Aurreko hiruretako bat ere ez

4) Batzuetan batez besteko haztatuaz hitz egiten da

 a: Aurretik ditugun batez bestekoak batu eta gero kopuru hori zati batura egin behar da
 b: Batez bestekoak batu eta gero batutako batez besteko kopuruaz zatitu behar da
 c: Batez bestekoak batu behar dira, bakoitzaren guztirako maiztasunarekin biderkatu ostean, eta ateratzen den kopurua batutako guztirako maiztasun guztiez zatitu behar dira.
 d: Aurreko guztia gezurra da

5) Lagina zenbat eta handiagoa izan laginketa-akatsa ere handiagoa izango da.

 a: Bai, akats gehiago izango direlako
 b: Ez, akats gutxiago egongo da
 c: Ez dago bien arteko erlaziorik
 d: Aurreko hiruretako bat ere ez

6) Akats tipikoa

 a: Edozein inkestatan dagoen akatsa da
 b: Laginaren akats tipikoa da
 c: Sarritan banaketa baten desbiderapen tipikoa izendatzeko erabiltzen da
 d: Aurreko hiruretako bat ere ez

7) Banaketa normal batean

 a: Modak, batez bestekoak eta medianak balio bera dute
 b: Batez bestekoa mediana baino handiagoa da
 c: Mediana moda baino handiagoa da
 d: Aurreko aukerak gezurra dira

8) Desbiderapen tipikoa

 a: Datuen aldakortasunaren neurri bat da
 b: Erdigunerako joeraren neurri bat da
 c: Parametroaren zenbatespen gordina kalkulatzen du
 d: Aurreko hiruretako bat ere ez

9) Estatistikan sarri aipatzen dira laginak. Lagina:

 a: Interesatzen zaidan datu-multzoa da
 b: Datuak gainbegiratzeko erabiltzen da
 c: Aztertu beharreko populazio osoaren gaineko datuen hautespena da
 d: Behar ditudan datuen hautespena da

10) Ehunekoen aldaketek gaiaren alderdi bat bakarrik ematen digute, talde edo erkidego ezberdinetarako balioak alderatu nahi ditugunean. Talde bakoitzerako beste estatistika garrantzitsu bat "biztanleko balioa" da. Biztanleko balioak...:

 a: Tamaina ezberdineko taldeen arteko balioak alderatzen laguntzen du
 b: Estatistika ekonomikoetarako soilik balio du
 c: Nazioarteko alderaketak egiteko beharrezkoa da
 d: Aurreko hiruretako bat ere ez

11) Lagina biztanleriaren azpimultzo bat da eta

 a: Estatistikak egiteko beharrezkoa da
 b: Biztanleria hoberen ordezkatzen duena da
 c: Biztanleriaren ausazko azpimultzoa da
 d: Biztanleriaren azpimultzo bat da, biztanleen gaineko datua zenbatesteko hautatzen dena

12) Laginaren tamaina

 a: Biztanleriaren tamainarekiko proportzionala da
 b: Beti da %5
 c: Estratifikazioaren oinarriaren arabera kalkulatzen da
 d: Era ezberdinetan kalkula daiteke

13) Ausazko laginketa

 a: Ausaz biltzen dena da
 b: Edozein gizabanako hautatzen da laginerako
 c: Edozein biztanlek du hautatua izateko probabilitate bera
 d: Aurreko hiruretako bat ere ez

14) Laginketan...

 a: Ez du akatsik egon behar
 b: Garrantzitsua da lagina zabala izatea
 c: Akats-maila jakin baterako tamaina egokia kalkulatzen da
 d: Akatsa ezin da izan %3tik gorakoa

15) Korrelazio-koefizientea...

 a: Gertaera biren arteko erlazio-neurria da
 b: Aldagai jarraitu biren arteko erlazioa neurtzen du
 c: Alde garrantzitsurik dagoen jakiteko da
 d: Beti da positiboa

16) Korrelazio-koefizientea...

 a: Edozein balio izan dezake
 b: Beti da 0tik gorakoa
 c: 1 eta -1 artekoa da
 d: 0 eta 1 artekoa da

17) Hauetatik zein da aldagai kuantitatibo jarraitua

 a: Famili-tamaina
 b: Enplegu egoera
 c: Arrautzak kartoi baten
 d: Adina