Hasiera > Eskola web-a hasi > Testa > Galderak eta erantzunak

KORRELAZIOAK

1) Korrelazioa positiboa izateko:

 a: zenbakiak -1 eta 1 artean egon behar du.
 b: puntu hodeiak gorantz egin behar du.
 c: aukera guztiak zuzenak dira.
 d: aldagai batek gorantz egiten duenean, besteak ere bai.

2) 1995 urteko ordenagailu baten adinaren eta 1998 urteko prezioaren arteko korrelazioa hurrengoa da:

 a: -1 eta 1 artean
 b: -5 eta 5 artean
 c: -10 eta 10 artean
 d: aurreko bat ere ez

3) Zein da hurrengo bi zenbaki sorten arteko korrelazio koefizientea: 1,3,4,5,7 eta 5,9,7,1,13?

 a: 0,4
 b: 0,6
 c: 0,5
 d: 0,54

4) Kalkula ezazu korrelazio koefizientea hurrengo datuetarako: X (1, 3, 5, 7, 9) e Y (0, 1, 4, 7, 8)

 a: 0,70
 b: -0,59
 c: -0,82
 d: 0,95

5) Sakabanatze grafiko batean (Scatter plot), korrelazioa -.95-ekoa da, eta puntu gehienen kokapena:

 a: ausazkoa da
 b: multzokatua da, nahiz eta kanpoaldean puntu batzuk ere badauden.
 c: ez da inolako loturaren arabera egiten.
 d: multzokatua da, lerro berdin baten inguruan.

6) Sakabanatze grafiko batean: (i) 1etik gertu den korrelazioak multzokatze trinkoa esan nahi du. (ii) 0tik gertu den korrelazioak multzokatze soltea esan nahi du. (iii) Multzokatzeak ez du zerikusirik korrelazioa 1 edo 0tik gertu egotearekin edo ez.

 a: i bakarrik da egia
 b: ii bakarrik da egia
 c: i eta iii bakarrik dira egia
 d: i eta ii bakarrik dira egia

7) Bila ezazu hurrengo zenbakietarako korrelazio koefizientea: x, y - - (2, 4) (3, 6) (4, 8) (5, 10) (6, 12)

 a: -1
 b: 0,39
 c: -0,39
 d: 1

8) Hurrengo laginetatik, zeinek du korrelazio koefiziente altuena? Hau da, zein gerturatzen zaio gehien +1 kopuruari?

 a: ezkerretik eskuinera gorantz doan lerro ia zuzen eta makurra duen lagin bat
 b: ezkerretik eskuinera beherantz doan lerro ia zuzena duen lagin bat
 c: erdigunearen inguruan berdinki banatutako lagin bat
 d: puntu asko ezkerraldean, goian, eta eskuinaldean, behean, dituen lagin bat

9) Oso sakabanaturiko korrelazio grafiko baten korrelazio koefizientea zein aukeratik gertu kokatzen da hurrengoetatik?

 a: 0,47
 b: 0
 c: 0,99
 d: 1