EUSKAL AEKO BIZTANLEAK (DBH 1.)El documento está en formato pdf

DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210101
Deskripzioa:
Lehenengo jarduera honen xedea da ikasleek tauletan adierazitako datuak irakurtzen
eta horiek zuzen interpretatzen ikastea. Hain zuzen, ikasleei taula bat ematen zaie hurrengo informazioarekin: Euskal AEko biztanleria eta gizonezkoen eta emakumezkoen araberako banaketa. Ikasleei galderak kontu handiz irakurtzeko eskatu behar zaie; baina, bestela, ez da oso zaila jarduera burutzea, gehienetan galderen erantzuna taulatik zuzenean irakur baitaiteke.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Esperientzia  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210102
Deskripzioa:
Jarduera honen xedea da ikasleak diagrama batean jasotako informazioa irakurtzen
ikastea; kasu honetan barra-diagrama bat da. Jarduera erraza da; garrantzitsuena diagrama interpretatzea da gero datuak zuzen irakurri ahal izateko. Oro har, adin hauetako ikasleek ezagutzen dute jada informazioa antolatzeko modu hau eta, ondorioz, ez da arazorik egoten aipatu informazio mota irakurtzeko eta interpretatzeko.Ikasleei informazioa arretaz irakurtzeko eta erantzun bat eman aurretik ondo pentsatzeko eskatzea komeni da.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210103
Deskripzioa:
Jarduera honen xedea da ikasleek ondo irakurtzea tauletan jasotako informazioa.
Bi ariketa proposatzen dira: lehenengoan, informazioa arretaz eta ulertzeko moduan irakurtzen bada galderak berehala erantzun ahal izango dira. Bigarrenean, kalkulu aritmetikoa egin behar da, azaldutako gehitzeak edo gutxitzeak kalkulagailua edo kalkulu-orri bat erabiliz egin daitezkeen kenketei lotuta daudelako. Nolanahi ere, jarduera honetan garrantzitsuena datuak ondo bilatzen ikastea da.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210104
Deskripzioa:
Jarduera honen xedea da ikasleak diagrama batean jasotako informazioa irakurtzen
ikastea; kasu honetan lerro-diagrama bat da. Jarduera erraza da; garrantzitsuena datuak zuzen irakurtzea da. Oro har, adin hauetako ikasleek ezagutzen dute jada informazioa antolatzeko modu hau eta, ondorioz, ez da arazorik egoten aipatu informazio mota irakurtzeko eta interpretatzeko.Ikasleei informazioa arretaz irakurtzeko eta erantzun bat eman aurretik ondo pentsatzeko eskatzea komeni da.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210105
Deskripzioa:
Jarduera honetan, datu absolutuak erlatibo bihurtuko ditugu edo horien ehunekoak
aterako ditugu. Horretarako, taula batean eta horren sektore-diagraman jasotako datuak erabiliko ditugu; azken horren bidez, datu horien balio erlatiboa ikusten da. Balio absolutu baten ehunekoa nola kalkulatu azaltzen da: ehunekoa = (balio absolutua/balio guztiak)*100.Jardueraren lehenengo atalean kontzeptua intuizioz ulertzeko eskatzen da. Logikoa denez, beste bat baino handiagoa den balio absolutuari barra-diagramaren atal edo zati bat egokituko zaio. Gipuzkoari dagokion balioa kalkulatzeko formula hori erabil daiteke; bestela, 100i Arabaren eta Bizkaiaren balio erlatiboak kendu ahal zaizkio. Bi moduetara egin daiteke, eta emaitza bera dela egiaztatu.
Gaitasunak:
Balio absolutu batek duen ehunekoa edo balio erlatiboa zehatz eta azkar kalkulatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210106
Deskripzioa:
Jarduera honetan informazio estatistikoa bi modutan ematen da: taula batean
eta histograma batean. Ikasleek informazioa ulertzeko moduan irakurtzea eta, gero, informazio horren ondorioak ateratzea lortu nahi da. Histograma biztanleriaren piramide bat da, baina ez dago ohiko moduan jarrita; beraz, pixka bat zailagoa da datuak irakurri eta interpretatzea.Galderetako batean kalkulu bat egin behar dute, adin-talde jakin batek biztanle guztien aldean zein ehuneko duen jakiteko. Hori egitea pixka bat zailagoa da.Garrantzitsutzat jotzen duten daturen bat bilatzeko ere eskatzen zaie, eta gero azaltzeko. Horren bidez, ikasleen ekimena eta autonomia bultzatu nahi da.Jardueraren bigarren atalean, taula bateko datuak horiek irudikatzen dituzten sektore-diagramekin alderatzeko eskatzen zaie. Gerta daiteke kalkuluren bat egin behar izatea, baina ahal den neurrian halakorik ez egitea iradoki behar zaie.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210107
Deskripzioa:
Jarduera honetan irakurri eta interpretatu beharreko informazioa testuan eta
horren grafikoan dago. Informazioa arretaz irakurri behar da eta gero interpretatu, emandako datuetan ondorioren bat aterata. Oinarrizko kalkuluak egin behar dira, eta beste edozer baino garrantzitsuagoa da irakurritakoa ulertzea.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210108
Deskripzioa:
Aurrekoetan bezala, jarduera honetan funtsean ikasi beharrekoa arretaz irakurtzea
eta datuak interpretatzea dira. Batzuetan kalkulu errazak egin behar dira kopuru batzuek guztirakoaren aldean dituzten ehunekoak zehazteko. Horrelakoetan, emaitza horiek lortzeko jarraitu den bidea arrazoitzea komeni da.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210109
Deskripzioa:
Jarduera honetan ikasleek txosten labur bat idatzi behar dute, grafiko batean
jasotzen diren datuak orokorrean interpretatuta. Horretarako prozedura bat emango zaie; aurkibide modura erabili ahal izango dutena eman beharreko informazioa antolatzeko. Txostenetako testua azalpen itxurakoa izan behar da; hau da, datuak ezin dira labur eman. Idaztean, aurrean dituzten datuak oinarri moduan erabiltzen saiatu behar dira.
Gaitasunak:
Grafiko batean jasotzen diren datuak orokorrean interpretatzeko txosten laburra idaztea bere kabuz.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210110
Deskripzioa:
Jarduera honen bidez, Unitate Didaktiko honetan erabilitako informazio matematikoa
(kontzeptuak eta prozedurak) jaso eta laburbildu behar dira. Informazioaren hasieran estatistikaren kontzeptuaren jatorri historikoari buruz hitz egingo da. Gure ustez garrantzitsua da ikasleak jakintzaren jatorri historikoaz eta kulturalaz ohartzea; kasu honetan, jakintza matematikoa. Ondoren, datuak antolatzeko taulak erabili behar direla azaltzen da eta taularen kontzeptua definitu da: tauletan datuak antolatzen dira, errenkadetan eta zutabetan. Definizio hori azpimarratu behar dute, buruz ikastea komeni delako. + Taula bat erakutsiko dugu aurreko definizioaren adibide moduan. Ondoren datu absolutuen eta erlatiboen arteko ezberdintasunak azaltzen ditugu. Hurrengoa ere azpimarratu behar da: balio absolutuek balio hutsak adierazten dituzte; balio erlatiboek zati baten eta guztizkoaren arteko ehunekoa adierazten dute. Ikasleek bi definizio horiek buruz ikastea komeni da. Lehen atal hau amaitzeko bi galdera egingo zaizkie ikasleei: lehenengo galdera “zer da taula bat?” da: definizioa jada eman da eta kopiatu besterik ez dute egin behar; bigarrena pixka bat zailagoa da eta balio erlatiboak zatikiekin erlazionatu dituzten jakiteko balioko du, kontuan hartu behar baita datu erlatibo bat zatiki bat dela eta ehunekoak egokiak direla mota horretako kopuruak adierazteko. Bigarren orrialdean diagrama mota ezberdinak izendatu dira; diagrama kartesiarrak eta sektore-diagramak bereizteko eskatuko zaie ikasleei. Diagrama kartesiarrak koordenatuen ardatzen diagramekin erlazionatu behar dituzte eta sektore-diagrama osotasun baten zatien irudikapen zirkularrarekin. Garrantzitsua da diagrama kartesiar mota desberdinen izenak ikastea. Era berean, garrantzitsua da diagramaren definizioa azpimarratzea. Amaitzeko galdera pare bat egingo zaizkie. Lehenengoan diagramaren definizioa emateko eskatuko da. Goialdean dago. Bigarren galderaren erantzuna lehenengoarenaren antzekoa da. Sektore-diagrama erabiliko dugu osotasun baten zatiak irudikatzen dituelako eta horrek erakusten dituelako balio erlatiboak.
Gaitasunak:
Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Laburpena  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210111
Deskripzioa:
Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira unitate didaktikoan emandako informazioa
ulertu den ikusteko.
Gaitasunak:
Problemak bereiztea, aztertzea eta ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Testa  Denbora:40 min.