IKASLEAK, IRAKASLEAK ETA IKASTETXEAK (DBH 3.)El documento está en formato pdf

DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230401
Deskripzioa:
Ikasleek arretaz irakurri behar dituzte ematen diren bi diagrametako datuak.
Ezkerrean histograma bat dago eta eskuinean puntu-diagrama. Oro har, datuak arretaz irakurri behar dira galderak erantzun ahal izateko; baina, hala ere, halako batean zenbakizko zenbatespen bat egiteko eskatzen da eta orduan ahalik eta zehatzena izan behar da.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230402
Deskripzioa:
Jarduera honetan bi testu eta horietako bakoitzerako hiru problema ematen dira.
Problema horietan zailtasun hauek baino ez daude: batetik, testuetako datuak irakurri behar dira eta, bestetik, ehunekoak kalkulatu behar dira. Ehunekoak eragile modura (biderkatu, zatitu) erabiltzen ohitu behar dira, eta kalkulu hori egiteko hirukotearen erregela erabiltzeari utzi behar diote. Problema errazak dira eta eurek bakarrik ebatzi beharko lituzkete.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Problemak  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230403
Deskripzioa:
Jarduera honetan sektore-diagrama bi osatu behar dira, taula bateko datuak erabilita.
Zailtasun bakarra da datu horiek bilatzea, eta beste taula batean sartzea diagrama errazago osatu ahal izateko. Ahal bada, diagramak eratzeko kalkulu-orria erabili behar da. Bi diagramak osatuta daudenean bata bestearekin alderatu behar dira eta ondorio batzuk atera. Testu laburra idatzi behar den arren, bertan erabiliko diren terminoak eta adierazpenak kontu handiz aukeratu behar dira; halaber, iruzkina egiten hasi aurretik zer idatziko den pentsatzea komeni da.
Gaitasunak:
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230404
Deskripzioa:
Jarduera honetako taulan datu batzuk ematen dira eta gero 5 problema aurkezten
dira. Lehenik eta behin, taulan erabiliko diren datuak atera behar dira problema horietatik. Baina berez problemak ez dira oso zailak; ehunekoa da horietan gehien erabiltzen den matematikako kontzeptua. Ehunekoak eragile modura (biderkatu, zatitu) erabiltzen ohitu behar dira, eta kalkulu hori egiteko hirukotearen erregela erabiltzeari utzi behar diote. Problema errazak dira eta eurek bakarrik ebatzi beharko lituzkete.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Problemak  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230405
Deskripzioa:
Proposatutako ikerketa baten bidez erakusten da, jarduera honetan, parametro
zentralak nola erabili behar diren; zehazki, datuen banaketa bat aztertzeko mediana eta kuartilak nola erabili azaltzen da. Medianak banaketa bitan zatitzen du, banaketaren erdian dagoelako. Lehenengo kuartila datuen beheko mediana da eta hirugarrena banaketaren goiko mediana. Kalkulu horien bitartez herrialdeak 4 multzotan ordena daitezke. Kalkuluak egiteko kalkulu-orria erabili beharko litzakete; hain zuzen, orri hori eskuratzeko helbidea ere ematen da.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Kalkulu orri bat erabiliz datu banaketen korrelazio koefizientea kalkulatzea.
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230406
Deskripzioa:
Ikerketa honetan batezbesteko aritmetikoa, mediana eta kuartilak erabili behar
dira datu-serieak aztertu eta alderatzeko. Parametro zentralek datuen banaketa bi orokorrean alderatzeko balio dute; baina medianak eta kuartilek datuak banaketa baten barruan ordenatzeko balio behar dute. Eskatutako azterketa konparatuan laguntzera bideratu behar dira galderak. Lana arretaz egin behar da, presarik gabe, eskatutako informazioa atera nahi bada. Jarduera honen bigarren atalean txosten labur bat idatzi behar da; horretarako, dena den, aurkibide bat idatzi behar da. Jarduera honetan azaltzeko alderdi batzuk ematen dira, baina txostena idazten hasi baino lehen hobe da aurkibidea osatzea; horrela ez gara idazten hasiko zer azalduko den gutxi gorabehera argi izan arte. Bestalde, estatistikako terminoak eta adierazpenak kontu handiz erabili behar dira.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Taula edota grafiko batean jasotako datuekin txosten labur bat idaztea bere kabuz, ondorioak modu arrazoituan frogatuta.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230407
Deskripzioa:
Ikerketa honetan batezbesteko aritmetikoa, mediana eta kuartilak erabili behar
dira datu-serieak aztertu eta alderatzeko. Parametro zentralek datuen banaketa bi orokorrean alderatzeko balio dute; baina medianak eta kuartilek datuak banaketa baten barruan ordenatzeko balio behar dute. Eskatutako azterketa konparatuan laguntzera bideratu behar dira galderak. Lana arretaz egin behar da, presarik gabe, eskatutako informazioa atera nahi bada.Jarduera honen bigarren atalean datu-serie horien azterketa berria egiten da, eta aurrekoarekin konparatzeko eskatzen da. Jarduera hauetan guztietan azpimarratu behar da kalkulu estatistikoak funtzionalak izan behar direla datu-serieak aztertu eta horietatik ondorioak atera nahi badira. Horixe da, hain zuzen, lan mota hauen benetako funtzionalitatea.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230408
Deskripzioa:
Tasaren kontzeptua ehunekoa besterik ez da, eta horretan erreferentzia ez da
beti 100 izaten; hau da, tasa bat proportzio moduan eman daiteke 1.000rekin; 10.000rekin eta abarrekin. Oraingoan ehunekoa besterik ez da. Jarduera honetan garrantzitsuena egin beharreko iruzkina da. Berdin da iruzkinak ez badu txosten batek izan beharko lukeen zailtasuna egiturari dagokionez; aurkibidea egin behar da eta ezin da idazten hasi zer azalduko den argi eduki arte. Berriz azpimarratu behar da terminoak eta adierazpenak behar bezala erabiltzea garrantzitsua dela.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230409
Deskripzioa:
Jarduera honetan, aurreko guztietan bezala, kalkulu estatistikoak erabili behar
dira datu-serie bat aztertzeko; horrez gain, ondorioren bat ere atera behar da horietatik. Herrialde batzuk adierazle jakin batean duten kokalekuaren arabera sailkatu behar dira, denborazko serie batean horien egoera hobetu edo okertu den jakiteko.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230410
Deskripzioa:
Jarduera honetan, datu multzo baten batezbesteko haztatua nola kalkulatu azaltzen
da. Batezbesteko haztatua da batezbestekoa kalkulatu behar zaien balioak “garrantzi” bera ez dutenean, hau da,maiztasun edo garrantzi erlatibo bera ez dutenean. Dena den, prozedura erraza jarraitu behar da. Azalpena eta adibideak ematen dira. Mota honetako jarduerak egiten ditugunetan bezala, informazioa laburtu eta buruz ikastea komeni da.
Gaitasunak:
Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Laburpena  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230411
Deskripzioa:
Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira unitate didaktikoan emandako informazioa
ulertu den ikusteko.
Gaitasunak:
Problemak bereiztea, aztertzea eta ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Testa  Denbora:40 min.