ERREPIDE, TRENBIDE ETA AIRE BIDEZKO GARRAIOA (DBH 1.)El documento está en formato pdf

DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210301
Deskripzioa:
Jarduera honetan bi atal daude. Lehenengo atalean garrantzitsuena da taulan
jasotako datuak ondo irakurtzea; informazio hori erabilita egin ditzakegun inferentziak ere badira garrantzitsuak. Adibidez, lehenengo galdera erantzuteko taulako datuak irakurri besterik ez da egin behar: taulan jartzen du EAEko errepideen luzera osoa 4.229 km dela. Bigarren galdera erantzuteko, aldiz, datuak arretaz irakurri behar dira eta gero konparazioa egin, eskatutako informazioa lortu ahal izateko. Falta diren datuak osatzea, bestalde, jarduera interesgarria da; horretarako taulako datuak arretaz irakurri beharko dira eta horren propietateetako batzuk erabili. Jarduera honen bigarren atalean antzeko lana egin behar da. Oraingoan, horizontalean dauden barren diagrama bateko datuak irakurri behar dira. Bitxia da baina Arabak, biztanle gutxiago izan arren, batzuetan errepideen luzera handiagoa du (km gehiago). Kontuan hartu beharreko hipotesi bat da lurralde horretan dagoela sakabanatutako herri kopuru handiena, eta horrek errepide gehiago behar izatea eragiten duela. Hipotesi hori onargarria da? Besteren bat eman daiteke?
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210302
Deskripzioa:
Jarduera honetan egin beharreko lan guztiek, pixkanaka, azterketa estatistikoaren
eremua zabaltzen dute. Hasteko, taula bat osatu behar dugu; balio absolutu batzuei dagozkien balio erlatiboak edo ehunekoak kalkulatu behar dira.Hainbat kalkulu egin behar denez, kalkulagailua erabiltzea komeni da, baina kalkulu-orria erabiltzea izango litzateke aukerarik onena.Ondoren, datu horiek taula batean sartu behar dira; horrela, informazioa irudikatzeko modu hori erabiltzearen interesa ulertu behar dute ikasleek. Jarduera honen bigarren atalean berriz osatu behar dugu taula bat, ibilgailu motei buruzko balioak erabilita. Lan hau aurrekoaren antzekoa da. Alabaina, oraingoan datu horiek ez dira taula batean sartu behar, eginda dagoen sektore-diagrama batean sartu behar dira. Sektore-diagrama horretan soilik jaso behar dira sektore bakoitzari dagozkion balioak. Horrela ikasleek ikusiko dute lortutako datuak erakusteko modu bat baino gehiago dagoela, egokienetzat jotako modua aukeratzen dela kasu bakoitzean.
Gaitasunak:
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210303
Deskripzioa:
Jarduera honetan, bi kopururen artean izan den ehunekoen aldaketa kalkulatzeko
jarraitu behar den prozedura azaltzen da. Ehuneko guztietan bezalaxe, kopuru bat partziala da eta bestea osoa. Oraingoan, kopuru partziala kalkulatzeko, azken kopuruari (hurrengo urtekoa) hasierako kopurua (aurreko urtekoa) kendu behar zaio. Kenketa horren aldea bi motakoa izan daiteke: positiboa, gehitzen bada, edo negatiboa, gutxitzen bada. Hasierako kopurua beti da osoa; zehaztapen hori garrantzitsua da.Kalkulu asko egin behar direnez, kalkulagailua erabiltzea komeni da eta, ahal bada, kalkulu-orria. Jarduera honen bigarren atalean sektore-diagrametan jasotako datuak arretaz irakurri behar dira eta balio absolutuak eta ehunekoak ateratzeko kalkuluak egin behar dira, horrela eskatutako datuak lortuko direlako eta informazioa behar bezala interpretatu ahal izango delako.
Gaitasunak:
Balio absolutu batek duen ehunekoa edo balio erlatiboa zehatz eta azkar kalkulatzea.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210304
Deskripzioa:
Jarduera honetan, taula bateko datuak beste bi modutara erakutsiko dira: histogrametan
edo barra-diagrametan eta sektore-diagrametan (tarta moduan ezagutzen direnetan). Horretarako, taula arreta handiz aztertu behar da, diagrametan jasotako datuak bilatu behar dira bertan eta, horrela, kasu bakoitzak zein informazio ematen duen jakingo da.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210305
Deskripzioa:
Jarduera honetan, datu-multzo baten batezbesteko aritmetikoa kalkulatzeko jarraitu
behar den prozedura azaltzen da; hau da, datuak batu egin behar dira eta gero datu-kopuruaz zatitu. Kasu honetan, trena ibilbide bat baino gehiagotan erabiltzeari aplikatuko zaio batezbestekoa. Datu garrantzitsua da garraiobide horiek aldi ertain edo luzeetan zenbat erabiltzen diren jakin nahi bada. Lan honetan, gainera, batezbesteko aritmetikoaren propietate oso garrantzitsu batekin ere lan egingo da: batezbestekoari dagokion balioa beti dago kalkulatzeko erabiltzen diren balioen tartean, beraz, beti da txikiena baino handiagoa eta handiena baino txikiagoa. Propietate horren adierazpen grafikoa jardueran bertan marraztuta dago.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210306
Deskripzioa:
Jarduera honetan 210305 jardueran ikasitakoa aplikatu behar da, balio multzo
baten batezbesteko aritmetikoa kalkulatu behar da, alegia. Egoki diren batezbestekoak kalkulatzeaz gainera, datu horiek interpretatzen jakin behar da. Hain zuzen, xede horrekin, banaketa ezberdinen batezbestekoak kalkulatzeko eta lortutako balioak azaltzeko eskatzen zaie ikasleei. Batezbesteko aritmetikoa parametro estatistiko oso erabilia da, eta oso garrantzitsua da datuen banaketen ezaugarriak aztertzeko.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210307
Deskripzioa:
Jarduera honetan 210305 jardueran ikasitakoa aplikatu behar da, balio multzo
baten batezbesteko aritmetikoa kalkulatu behar da, alegia. Egoki diren batezbestekoak kalkulatzeaz gainera, datu horiek interpretatzen jakin behar da. Hain zuzen, xede horrekin, banaketa ezberdinen batezbestekoak kalkulatzeko eta lortutako balioak azaltzeko eskatzen zaie ikasleei. Batezbesteko aritmetikoa parametro estatistiko oso erabilia da, eta oso garrantzitsua da datuen banaketen ezaugarriak aztertzeko. Jarduera honetan berriz aipatzen da parametro honen propietatea egiaztatu behar dela, banaketaren balio txikiena eta handiena dituen jakiteko.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210308
Deskripzioa:
Jarduera honetan, ikasitakoa aplikatuta lan egitea proposatzen dugu. Ordura
arte ikasi diren baliabide estatistikoak erabili beharko dira datu-serie baten propietateak deskribatzeko. Hain zuzen ere, Gasteizko eta Bilboko aireportuetako bidaiariak eta salgaiak erabili beharko dira kasu honetan. Jardueran aditzera eman bezala, txostena idazten hasi baino lehen erabaki beharko da bi aireportuak konparatzen dituen deskribapen on bat egiteko moduko zein diagrama eta parametro mota erabiliko den. Ikasleen ekimena eta autonomia sustatzea komeni da; denek ez dute gauza bera egin behar, aitzitik, euretako bakoitzak edo jarduera egiteko osatzen den talde bakoitzak eskatutako informazioa deskribatzeko modu sortzaileak eta ezberdinak bilatu beharko ditu.
Gaitasunak:
Taulak, grafikoak eta parametro estatistikoak bere kabuz eta modu sortzailean erabiltzea, datu-banaketa baten ezaugarriak deskribatzeko.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210309
Deskripzioa:
Ariketa erraza da. Goiko irudien laukitxo bakoitzean dauden balioen batezbesteko
aritmetikoa kalkulatu behar da lehenbizi, eta gero pieza hori dagokionaren gainean jarri behar da, goialdean, balio bera dutelako. Pieza guztiak erabilita lana amaitzen denean, goiko mosaikoa osatuta geratuko da lerro etenaren itxurarekin. Ariketa honetan interesgarriena da batezbesteko aritmetikoak kalkulatu behar direla. Ariketa hau hobe da kalkulagailurik gabe egitea, eta ahal bada buruz egitea.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ariketa  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210310
Deskripzioa:
Jarduera honen bidez, Unitate Didaktiko honetan erabilitako informazio matematikoa
(kontzeptuak eta prozedurak) jaso eta laburbildu behar dira. Oraingoan, laburbildu eta buruz ikasi beharreko informazioa batezbesteko estatistikoari buruzkoa da, hori kalkulatzeko moduari eta bere propietateetako batzuei buruzkoa. Informazioa modu aktiboan ulertu behar da, hori garrantzitsua da; halaber, modu adierazgarrian laburbildu eta buruz ikasi behar da. Ikasleek ezinbestean jakin behar dute balio multzo baten batezbesteko aritmetikoa zer den deskribatzen eta nola kalkulatzen den. Azalpena zuzena izan behar da eta estatistikako termino egokiak erabiliz egingo da.
Gaitasunak:
Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Laburpena  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210311
Deskripzioa:
Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira unitate didaktikoan emandako informazioa
ulertu den ikusteko.
Gaitasunak:
Problemak bereiztea, aztertzea eta ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Testa  Denbora:40 min.