KLIMATOLOGIA (DBH 4.)El documento está en formato pdf

DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240101
Deskripzioa:
Jarduera honetan, parametro estatistiko ohikoenak erabili behar dira: batezbestekoa
eta batez besteko desbideratzea, banaketa estatistiko bat aztertzeko. Parametro zentralaren bidez (batezbesteko aritmetikoa) konparazio orokorrak egin ditzakegu, aldagai batek batez beste aldi jakin batean zehar duen balioa handiagoa edo txikiagoa den jakiteko. Nolanahi ere, azterketa orokorra da hori eta komeni da batez besteko desbideratzearekin osatzea, bigarren parametro honek esango digulako banaketa homogeneoa edo hetereogeneoa den, hau da, balioak elkarren ondoan dauden batezbestekoari dagokionez, edo, aldiz, bereizita dauden. Klimatologian datu garrantzitsua da, batezbesteko aritmetiko berdinak dituzten klimak nahiko ezberdinak izan daitezkeelako: horietariko bat beste bat baino muturrekoagoa izan daiteke (batez besteko desbideratze handiagoa).
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240102
Deskripzioa:
Jarduera honetan, parametro estatistiko ohikoenak erabili behar dira: batezbestekoa
eta batez besteko desbideratzea, banaketa estatistiko bat aztertzeko. Parametro zentralaren bidez (batezbesteko aritmetikoa) konparazio orokorrak egin ditzakegu, aldagai batek batez beste aldi jakin batean zehar duen balioa handiagoa edo txikiagoa den jakiteko. Nolanahi ere, azterketa orokorra da hori eta komeni da batez besteko desbideratzearekin osatzea, bigarren parametro honek esango digulako banaketa homogeneoa edo hetereogeneoa den, hau da, balioak elkarren ondoan dauden batezbestekoari dagokionez, edo, aldiz, bereizita dauden. Klimatologian datu garrantzitsua da, batezbesteko aritmetiko berdinak dituzten klimak nahiko ezberdinak izan daitezkeelako: horietariko bat beste bat baino muturrekoagoa izan daiteke (batez besteko desbideratze handiagoa). Jarduera honen bigarren atalean elkarren artean lotu behar dira lurralde ezberdinetako batezbestekoak eta batez besteko desbideratzeak. Datu horiek interpretatu behar dira egoki alderatu ahal izateko bi lurraldeetako klimak.
Gaitasunak:
Desbiderapen parametroak kalkulatzea eta erabiltzea datu multzoak aztertzeko eta interpretatzeko.
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240103
Deskripzioa:
Jarduera berria eta interesgarria da hau; ikasturte hauetan ikasten den Estatistikak
lantzen dituen kontzeptu interesgarrienetako eta konplexuenetako bat ikasten hasiko gara. Jarduera honetan behatoki gipuzkoarren klimatologiari buruzko datuen taula bat ematen da. Taula horretan adierazitako datuak bakoitza kokatzen den altuera (m), jasotako ur kantitatea edo prezipitazioa (l/m2) eta urteko batez besteko tenperaturari buruzkoak dira. Gainera, bi grafiko ematen ditugu: lehenengoan altuera eta tenperatura lotzen dira eta bigarrenean altuera eta prezipitazioa. Altuera eta tenperatura lotzen dituen grafikoan ikus daitekeenez, datuak nahiko multzokatuta daude zeharka luzatzen den irudimenezko marra baten inguruan; altuera eta prezipitazioa lotu diren grafikoan puntuak sakabanatuago ikus daitezke eta gehiago du “hodei” baten itxura marra batena baino. Horrenbestez, marraren eta hodeiaren intuiziozko ideiak hartuko ditugu oinarritzat korrelazioaren kontzeptuarekin lotzeko. Puntuak zenbat eta lerrokatuago egon orduan eta handiagoa da banaketen balioen arteko korrelazioa; baina zenbat eta gutxiago egon lerrokatuta orduan eta txikiagoa da korrelazioa. Ideia horiek oinarritzat hartuta erraz esan daiteke korrelazioa handiagoa dela altueraren eta tenperaturaren artean, altueraren eta prezipitazioaren artean baino. Korrelazio altua negatiboa da, altuera gehitzean tenperatura murriztu egiten delako, grafikoetan ikus daitekeen moduan. Jarduera honen bigarren atalean galdera batzuk egiten dira, kontzeptu horren gaineko hausnarketa prozesua bideratzeko eta, horrela, ondorio zehatzak atera ahal izateko.
Gaitasunak:
Aztertu beharreko banaketen balioak lotzen dituen puntu hodeia interpretatu eta intuizioa erabiliz korrelazio kontzeptua hainbat aldagairen artean bereiztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240104
Deskripzioa:
Jarduera honetan korrelazioaren kontzeptuaren intuiziozko alderdiak landuko
ditugu; gainera, erregresioaren kontzepturako eta marrazkirako intuiziozko hurbilketa egingo dugu. Taula bat eta bi grafiko ematen dira. Taulan behatokietako datuak adierazi dira; bakoitzaren altuera eta batez besteko gehieneko eta gutxieneko tenperaturak adierazi dira horietan. Grafikoetan, aldiz, ondorengo alderdiei dagozkien balioak adierazi dira: a) batez besteko gehieneko altuera eta tenperatura, eta b) batez besteko gutxieneko altuera eta tenperatura. Bi kasu interesgarri dira; batean (batez besteko gehieneko altuera-tenperatura) korrelazioa altua da eta bestean (batez besteko gutxieneko altuera-tenperatura), orduan puntuak askoz sakabanatuago daude eta horrek kontzeptu honen esanahia ondo ikusten laguntzen digu. Horixe da ikasleek ondorioztatzen jakin behar dutena grafikoen izenburuak osatu ahal izateko. OY ardatzaren datuek ere lagungarri izan daitezke horretarako, baina edonola ere bi kasuetan dagoen korrelazioari buruz hausnarketa egin behar dute. Puntu horiek diagraman irudikatu ondoren, erregela jar daiteke gainean eta erregresio-zuzena marrazten saia daitezke ikasleak. Zuzenaren alde batera eta bestera geratzen den puntu kopurua antzekoa izatea lortu behar da eta puntuetatik zuzenera dagoen distantzia ahalik eta txikiena izatea. Arkatza erabiltzea gomendatzen dugu ondo ezabatu ahal izateko. Zuzenak erlazionatutako balioak neurtzen ditu, eta zenbat eta handiagoa izan aldagaien arteko korrelazioa orduan eta hobea izango da hurbilketa.
Gaitasunak:
Aztertu beharreko banaketen balioak lotzen dituen puntu hodeia interpretatu eta intuizioa erabiliz korrelazio kontzeptua hainbat aldagairen artean bereiztea.
Datu multzo baten erregresio zuzena marraztea gutxi gorabehera.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240105
Deskripzioa:
Ikerketa egiteko hainbat datu metereologiko duen taula bat ematen da. Izan daitezkeen
korrelazioak aztertzeko bat aukeratu dugu: behatokiaren altuera; eta balio horren eta aukeratutako beste hiru balioren arteko lotura aztertu nahi dugu. Izotza egin duen egun kopurua, eguneko batez besteko hezetasuna eta haizearen gehieneko abiadura.Horretarako kasu bakoitzean dagokion puntu-hodeia egingo dugu:a) behatokiaren altuera, izotza egin duen egun kopurua;b) behatokiaren altuera, eguneko batez besteko hezetasuna;c) behatokiaren altuera, haizearen gehieneko abiadura.Diagrama horiek egin eta gero puntu guztiak azter ditzakete eta horien inguruko ondorioak atera. Hiru kasu daude: lehenengoan korrelazioa ahula da; bigarrenean nahiko sendoa da; eta hirugarrenean tartean geratu da. Kasu interesgarriak dira egoera desberdinak alderatzeko balio dutelako eta intuizioa erabiliz ondorioak ateratzeko aukera ematen dutelako. Kasu guztietan korrelazioa positiboa da.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240106
Deskripzioa:
Ikerketa egiteko hainbat datu metereologiko duen taula bat ematen da. Izan daitezkeen
korrelazioak aztertzeko bat aukeratu dugu: behatokiaren altuera; eta balio horren eta aukeratutako beste hiru balioren arteko lotura aztertu nahi dugu. Izotza egin duen egun kopurua, eguneko batez besteko hezetasuna eta haizearen gehieneko abiadura.Horretarako kasu bakoitzean dagokion puntu-hodeia egingo dugu:a) behatokiaren altuera, izotza egin duen egun kopurua;b) behatokiaren altuera, eguneko batez besteko hezetasuna;c) behatokiaren altuera, haizearen gehieneko abiadura.Diagrama horiek egin eta gero puntu guztiak azter ditzakete eta horien inguruko ondorioak atera. Hiru kasu daude: lehenengoan korrelazioa ahula da; bigarrenean nahiko sendoa da; eta hirugarrenean tartean geratu da. Kasu interesgarriak dira egoera desberdinak alderatzeko balio dutelako eta intuizioa erabiliz ondorioak ateratzeko aukera ematen dutelako. Kasu guztietan korrelazioa positiboa da.
Gaitasunak:
Aldagaien arteko korrelazioaren kontzeptua erabiltzea eta korrelazio-koefizientea kalkulatzea datu-banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia + Ikerketa  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240107
Deskripzioa:
Jarduera honetan bi lotura aztertu nahi ditugu: alde batetik, ibai baten luzeraren
eta horren batez besteko emariaren arteko lotura, eta bestetik, luzera horren eta arroaren hedaduraren artekoa.Horretarako puntu-hodeiak marraztu ditugu taulako datuak erabiliz eta, ikusten denez, bi hodeiak ezberdinak dira. Lehenengo hodeia ez dago bigarrena bezain taldekatuta, eta horrela ondorio batzuk atera ditzakegu. Jarduera honen bigarren ataleko galderen bidez ondorioak atera daitezke, eta gero horiek justifikatzen ahalegindu. Erregresio-zuzenaren marrazkia ere izan daiteke lagungarri ondorio gehiago ateratzeko. Erregresio-zuzenaren ekuazioa erabiliz emaitzak atera daitezke.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240108
Deskripzioa:
Jarduera honetan balio estatistikoak eta zerbait gertatzeko probabilitatea lotzen
ahaleginduko gara. Azken batean, erakutsi nahi duguna da parametro baten balioa altuagoa denean probabilitateak gora egiten duela. Hau da, euria egiten duen egun kopurua batez beste altua bada, egun bat ausaz aukeratuta euritsua izateko probabilitatea altuagoa izango da. Batez besteko balioen bidez egin behar da aurreikuspena, toki ezberdinen arteko batezbestekoa ematen dutelako baina ez dutelako ematen horietako bakoitzaren egoera zehatza. Jardueraren bigarren atalean horiek lotzen dituen puntu-hodei bat ematen da. Bi aldagaien arteko korrelazioa landu behar da eta horren gaineko azterketa egin ostean ondorioak atera eta justifikatu behar dira. Aurreikuspena egiteko bi aldagaien arteko korrelazio maila hartu behar da kontuan.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Desbiderapen parametroak kalkulatzea eta erabiltzea datu multzoak aztertzeko eta interpretatzeko.
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240109
Deskripzioa:
Jarduera honetan ikerketa txiki bat egin behar da: aukeratutako aldagaien arteko
loturak aztertu behar dira. Puntu-hodeia interpretatuz gero intuiziozko lehenengo hurbilketa egin daiteke aldagaien arteko korrelaziora; korrelazio-koefizientea kalkulatuz gero hurbilketa zehatzagoa egin daiteke eta oinarri sendoagoak dituzten ondorioak atera daitezke. Beti esaten dugun bezala, jarduera hauei lotutako gaitasunak garatu ahal izateko funtsezkoa da ikasleek ahalik eta autonomia handiena izatea.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240110
Deskripzioa:
Jarduera honetan aldagaien arteko korrelazioaren esanahiari buruzko informazioa
ematen da, bai eta aldagaien artean kalkuluak egiteko balio duen erregresio-zuzenaren esanahiari buruzkoa ere. Jarduera honetan, laburpen jarduera guztietan bezala, “ikasi beharreko” testu bat emango diegu ikasleei. Testua ikasteko hainbat ikaskuntza-estrategia edo -teknika erabiliko dira informazioa aztertzeko.Ondorengo teknika jarrai daiteke jarduera honetan: a) Testua irakurri eta ulertzen ez diren hitzak edo kontzeptuak azaldu. b) Azaltzen eta definitzen diren kontzeptuak bereizi; kasu honetan, mediana eta kuartilak. c) Definizioak azpimarratu. d) Definizioak jasotzen dituen glosategi bat osatu. e) Glosategiko definizioak buruz ikasi. Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira jardueraren lehen atalean emandako informazioa ulertu den ikusteko. Hortaz, ikasitakoa praktikan jartzeko ariketak dira.
Gaitasunak:
Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Laburpena  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240111
Deskripzioa:
Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira unitate didaktikoan emandako informazioa
ulertu den ikusteko.
Gaitasunak:
Problemak bereiztea, aztertzea eta ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Testa  Denbora:40 min.