OSASUN LAGUNTZA ETA OSASUNA (DBH 4.)El documento está en formato pdf

DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240201
Deskripzioa:
Jarduera honek lan handia egitea eskatzen du, hortaz, bi saiotan garatzea komeni
da. Ariketarekin hasteko testu bat irakurriko dugu. Ikasleei testua arretaz irakurtzeko eskatuko zaie, eta gero, proposatutako gaiak ebazteko behar duten informazioa irakurtzeko. 1/ Testu honen arabera, 2002. urtean ohe kopuruak % 1,5 gainditzen zuen 2003ko ohe kopurua. 2003an 7.985 ohe zeudela kontuan hartuta, 2002an: 7.985 x 1,015 = 8.104 2/ Indizeek izandako bilakaeraren esanahiari buruz iritzi desberdinak eman daitezke, baina testuan positibotzat jotzen dira hirurek osasun baliabideen erabilera eraginkorrena adierazten dutelako. Zentzu horretan, zerbitzuaren kalitatea murrizten ote den jakin beharko litzateke, testuan ez baita ezer adierazten. Ahal den guztietan informazioaren irakurketa kritikoa egin behar da. 3/ Dirudienez 2003an jaiotako haur kopuruak 2002koa gainditzen du. Erditze gehiago dago eta ume bat baino gehiagoko erditze gehiago ere badago. 4/ Bai, badirudi egia dela gero eta gehiago erabiltzen direla larrialdietako zerbitzuak, baina ospitalizazioen ehunekoak behera egin du osasun arazoak arinagoak izan direlako. Horrenbestez, badirudi arrazoizkoa dela egindako baieztapena. 5/ Kanpoko kontsultak 2,1 milioira iritsi ziren eta % 4,1eko gorakada izan zuten 2002ko kopuruarekiko. Azken urte honetan, beraz, % 4,1 gutxiago izan ziren. 2002. urteko kanpoko kontsulten kopurua hauxe izan da: 2.100.000 x 0,959 = 2.013.900 kontsulta. 6/ Datu horiek ikusita, ebakuntza egiteko beharra areagotu egin dela esan daiteke, baina ospitalizazioa saihesteko moduak bilatzen dira anbulatorioetan kirurgia txikia eginez. Horrenbestez, jarraitzen den politikaren bidez ospitalizazioak murriztu nahi dira. 7/ 2003ko osasun gastua 1.138 milioi eurokoa izan zen, % 7,4ko hazkundea izan zuen; hortaz, 2002an % 7,4 txikiagoa izan zen gastu hori. 2002ko gastua = 1.138 x 0,926 = 1.053 milioi euro. 8/ Osasun sektorean 19.887 pertsonak lan egin zuten; beste modu batera esanda, biztanleriaren % 2,2k egin zuen sektore horretan lan. Hortaz, guztira lan egin zuten biztanleak honakoak dira: 19.887 / 0,022 = 903.954 pertsona. 9/ Orrialde honetako grafikoan ardatzek ez dute eskalarik, baina datuak testuarekin alderatzen badira argi geratu beharko litzateke milaka direla. Adibidez, 2,1 milioi kontsulten datua 2.100k islatzen du eskalan. Hau da, balio errealak ikusteko, eskalan irakur daitezkeenak 1.000 zenbakiaz biderkatu behar dira. 10/ Hasteko 95, 96, 97 eta 98 urteetako balioak kalkulatu behar dira. 1995. urtea: 1.690.000; 1996. urtea: 1997. urtea; 1.750.000. Orain, bigarrenak lehenengoaren aldean izan duen ehunekoen gehikuntza kalkulatu behar da. Gauza bera egingo da gainerako kasuetan: 95-96ko ehunekoen gehikuntza = 100 x (1.750.000- 1.690.000)/1.690.000 = % 3,55. 11/ Lehenik eta behin grafikoan eskatzen zaizkigun datuak irakurri behar dira. 1998. urtean: 510.000 sarrera; 380.000 esku-hartze. Ondorioz, (380.000/510.000) x 100 = % 74,5. 2002. urtean: 550.000 sarrera; 400.000 esku-hartze. Ondorioz, (400.000/550.000) x 100 = % 73. Ikusten den bezala, aldea ez da handiegia.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Problemak  Denbora:60 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240202
Deskripzioa:
Jarduera honetan hiru atal bereizi behar dira. Lehenengo atalean problema batzuk
ematen dira; horiek ebazteko datuak grafiko batetik atera behar ditugu. Lanarekin jarraitu baino lehen grafikoa irakurri behar da. Adina kontuan hartuta, ikasleek lan hauek euren kabuz egitea komeni da, baita agindutako jarduera burutzeko jarraitu duten prozesua behar bezala azaltzen jakitea ere. Jarduera honen bigarren atalean batezbesteko aritmetikoa nola kalkulatu azaltzen da, datu bat baino gehiago daukagunean edo horiek guztirakoan “garrantzi” ezberdina dutenean. Amaitzeko, prozedura hauxe bera erabiltzeko eskatzen da beste kasu batzuetan batezbestekoa kalkulatzeko eta, batez ere, datu horiek antzeko beste banaketa batzuekin aztertu eta alderatzeko. Jarduera honen hirugarren atalean aldagaien arteko korrelazioa landuko da, horien artean zein erlazio dagoen aztertzeko. Korrelazioa aztertzeko puntu-hodeia erabiliko dugu. Korrelazio-koefizientea ere ematen da haren balioa interpretatzeko. Erantzunak justifikatu egin behar dira, eta puntu-hodeia eta koefizientearen balioa behar bezala erlazionatu behar dira.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Problemak + Esperientzia  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240203
Deskripzioa:
Jarduera honetan sektore-diagrama egitea da garrantzitsuena, baita grafikoetan
eta tauletan jasotako datuak irakurtzea ere. Taulak eta grafikoak landu ostean interpretatu egin behar dira, interesgarrienetzat jotzen diren alderdiak azpimarratuz. Jarduera honetako kalkulurik garrantzitsuena ehunekoena da, baina mota horretako kalkuluak jakintzat ematen dira. Gogoratu ehunekoen aldaketa aurreko urtearekin alderatuta kalkulatu behar dela.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240204
Deskripzioa:
Jarduera honetan bi atal bereizi behar dira. Batean proposatzen den problema
ebazteko datuak testu edo diagrama batetik eskuratu behar dira. Problemak errazak baina interesgarriak dira informazioa irakurtzeak eta ulertzeak duen garrantzia ulertarazteko. Jarduera honen bigarren atalean aldagaien arteko korrelazioaren kontzeptua erabiliko dugu datuen bi banaketen arteko erlazioa aztertzeko. Lehenik eta behin taula osatu behar da grafikoko datuekin. Ondoren puntu-hodeia osatu behar da taulako datuekin. Horretarako kalkulu-orri bat erabil daiteke. Amaitzeko, bi aldagaien arteko korrelazio maila adierazi behar da; nahiko ahula dela esan daiteke. Korrelazio-koefizienteari buruz ematen dugun datua oso lagungarria izango da.
Gaitasunak:
Aztertu beharreko banaketen balioak lotzen dituen puntu hodeia interpretatu eta intuizioa erabiliz korrelazio kontzeptua hainbat aldagairen artean bereiztea.
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Problemak + Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240205
Deskripzioa:
Jarduera honetan hainbat problema ebatzi behar dira, eta horretarako, testu
bat eta grafiko bat erabili beharko dute ikasleek. Ikasleen maila kontuan hartuta (4. DBH), lan erraza da eta jada ikasitakoa gogoratzeko balio dezake.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Problemak  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240206
Deskripzioa:
Jarduera honetan grafiko batean adierazitako datuak irakurri behar dira lehenbizi
eta datu horiekin taula bat osatu. Jakina, erabiliko ditugun datuak gutxi gorabeherako datuak dira, grafikoak ez dizkigulako hain datu zehatzak ematen. Hori dela eta, informazioa arretaz irakurtzeko eta zenbatespen ahalik eta zehatzena egiten saiatzeko eskatuko zaie ikasleei. Indizeen aldaketak adierazteko eskatuko zaie. Ez da hain zaila. Jardueraren bigarren atalean ondorengo kasuen korrelazio-koefizienteak kalkulatu behar dira: a) anestesia orokorra, anestesia lokala; b) anestesia orokorra, anestesia lokal-erregionala; c) anestesia lokala anestesia lokal-erregionala. Puntu-diagramak ematen dira eta kalkuluak nola egin adierazten da. Emaitzak: a) anestesia orokorra – anestesia lokala; -0,77. Hortaz, korrelazioa nahiko altua eta negatiboa da; hau da, anestesia orokorrak behera egitean gora egiten du anestesia lokalak. b) anestesia orokorra – anestesia lokal-erregionala: -0,95. Orduan, korrelazioa altua eta negatiboa da; hau da, anestesia orokorra gutxitzean nabarmenki areagotzen da anestesia lokal-erregionala; horrela, anestesia orokorraren ordezko gisa agertzen da. c) anestesia lokala – anestesia lokal-erregionala: 0,89. Hortaz, korrelazioa altua eta positiboa da; hau da, lokalak gora egiten duenean gora egiten du lokal-erregionalak.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Kalkulu orri bat erabiliz datu banaketen korrelazio koefizientea kalkulatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240207
Deskripzioa:
Jarduera honetan Eurostat-etik (Europako Estatistika Erakundea) lortutako datuak
eman dira. Ingelesez dago informazioa, aipatutako erakundearen web orrian ingelesez agertzen delako informazioa. Testuak errazak dira eta ikasle gehienek ulertu beharko lituzkete. Baina ulertzen ez badituzte, jarduera hasi aurretik informazioa itzuli behar da. Datuak zehaztu ondoren, hiru aldagai aukeratu behar dira (baina ezin da izan “erretzen duten pertsonen ehunekoa - %smoking" dioen aldagaia). Aukeratutako aldagaiekin taulak osatuko dituzte lehenengo, ondoren puntu-grafikoak eta, azkenik, korrelazio-koefizienteak kalkulatu. Hori guztia egin eta gero, kasu bakoitzari dagozkion ondorioak atera ahal izango dira, betiere korrelazio maila adierazi behar dela azpimarratuz, bai eta kasu bakoitzean nahastutako aldagaien artean dagokion zeinua ere.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Kalkulu orri bat erabiliz datu banaketen korrelazio koefizientea kalkulatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240208
Deskripzioa:
Jarduera honetan Eurostat-etik (Europako Estatistika Erakundea) lortutako datuak
eman dira. Ingelesez dago informazioa, aipatutako erakundearen web orrian ingelesez agertzen delako informazioa. Testuak errazak dira eta ikasle gehienek ulertu beharko lituzkete. Baina ulertzen ez badituzte, jarduera hasi aurretik informazioa itzuli behar da. Hasteko bizi estilo osasungarria dutela dioten gizonezkoak eta dieta orekatsu bat daramatela dioten gizonezkoak erlazionatzen dituen puntu-diagrama marraztu behar dute. Horretarako, datu horiek jasotzen dituen taula osatu behar da eta gero diagrama marraztu. Jarraian kalkulu bera emakumezkoen kasuan egiteko eskatuko zaie ikasleei. Ikuspegi matematikotik ez dago desberdintasunik, soilik dira ezberdinak datuak. Ondorengo urratsa bi kasuetan aldagaien batez besteko balioak kalkulatzea da eta, hala badagokio, erregresio-zuzena marraztea. Erraza da batez besteko balioak kalkulatzea; erregresio-zuzenaren kalkulua lortzen den puntu-diagrama motaren mende dago, baina, edozein kasutan, bi balioen batezbestekoei dagokien puntutik pasa beharko da. Jarraian bi aldagaien korrelazio-koefizienteak kalkulatzeko eskatuko zaie ikasleei, bai eta kalkulu horiek egin ondoren lortutako ondorioak zehazteko ere. Datuak lortu ondoren ondorioak aterako dira. Puntu-diagrama egin ondoren eta korrelazio-koefizienteak zehaztu ondoren erlazioa sendoa edo ahula den eta zein zeinu duen esango dugu.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240209
Deskripzioa:
Jarduera honetan Eurostat-etik (Europako Estatistika Erakundea) lortutako datuak
eman dira. Ingelesez dago informazioa, aipatutako erakundearen web orrian ingelesez agertzen delako informazioa. Testuak errazak dira eta ikasle gehienek ulertu beharko lituzkete. Baina ulertzen ez badituzte, jarduera hasi aurretik informazioa itzuli behar da. Lehenbizi, ematen den taula osatu behar da, datuak adierazten dituzten tauletatik hartuz horretarako informazioa. Ondoren puntu-grafiko bat marraztu behar da hurrengo aldagaiak erlazionatzeko: “astean bi ordutan edo denbora luzeagoan kirola egiten du” eta “egunean 4 ordu baino denbora luzeagoan TB ikusten du” Gauza bera egingo da neskekin. Ikuspegi matematikotik ez dago desberdintasunik, soilik dira ezberdinak datuak. Ondorengo urratsa bi kasuetan aldagaien batez besteko balioak kalkulatzea da eta, hala badagokio, erregresio-zuzena marraztea. Erraza da batez besteko balioak kalkulatzea; erregresio-zuzenaren kalkulua lortzen den puntu-diagrama motaren mende dago, baina, edozein kasutan, bi balioen batezbestekoei dagokien puntutik pasa beharko da. Jarraian bi aldagaien korrelazio-koefizienteak kalkulatzeko eskatuko zaie ikasleei, bai eta kalkulu horiek egin ondoren lortutako ondorioak zehazteko ere. Datuak lortu ondoren ondorioak aterako dira. Puntu-diagrama egin ondoren eta korrelazio-koefizienteak zehaztu ondoren erlazioa sendoa edo ahula den eta zein zeinu duen esango dugu.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240210
Deskripzioa:
Jarduera honetan aldagaien arteko korrelazioaren esanahiari eta bi aldagaien
arteko korrelazio maila zenbatesteko balio duen korrelazio-koefizientearen esanahiari buruzko informazioa ematen da, bai eta dagokien zeinuaren informazioa ere. Jarduera honetan, laburpen jarduera guztietan bezala, “ikasi beharreko” testu bat emango diegu ikasleei. Testua ikasteko hainbat ikaskuntza-estrategia edo -teknika erabiliko dira informazioa aztertzeko. Ondorengo teknika jarrai daiteke jarduera honetan: a) Testua irakurri eta ulertzen ez diren hitzak edo kontzeptuak azaldu. b) Azaltzen eta definitzen diren kontzeptuak bereizi; kasu honetan, mediana eta kuartilak. c) Definizioak azpimarratu. d) Definizioak barne hartzen dituen glosategi bat osatu. e) Glosategiko definizioak buruz ikasi. Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira jardueraren lehen atalean emandako informazioa ulertu den ikusteko. Hortaz, ikasitakoa praktikan jartzeko ariketak dira. ARIKETAK. Lehenengo kasuan koefizientea positiboa da eta negatiboa da bigarrenean. Balio absolututan A) kasua da altuagoa, erlazio lineala duelako eta horren korrelazio-koefizientea -1 delako; beste kasuan positiboa da baina 1 baino txikiagoa da, aldagaien artean ez dagoelako erlazio linealik. Kasu honetan bi korrelazioak positiboak dira, baina altuagoa da ezkerreko kasuan, balioak eskuineko kasuan baino askoz ere multzokatuago daudelako eskuineko zuzen hipotetikoarekiko.
Gaitasunak:
Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Laburpena  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240211
Deskripzioa:
Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira unitate didaktikoan emandako informazioa
ulertu den ikusteko.
Gaitasunak:
Problemak bereiztea, aztertzea eta ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Testa  Denbora:40 min.