INFORMAZIOAREN GIZARTEA: ENPRESA-MUNDUA (DBH 4.)El documento está en formato pdf

DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240301
Deskripzioa:
Jarduera honetan proposatzen diren problemak ebazteko testu misto batetik (testu
idatzia gehi taula bat) atera behar dira datuak. Enuntziatua arreta handiz irakurtzea eta hortik datuak ateratzea dira lanik zailenak problema horiek ebazteko; bestela, ez da zailtasun handirik izango, gehien erabiltzen den kontzeptu matematikoa ehunekoa baita. Problemak ebazten laguntzeko prozedura bat jarraitzea komeni da, eta erantzunak behar bezala justifikatu behar dira.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Problemak  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240302
Deskripzioa:
Jarduera honetan proposatzen diren problemak ebazteko testu misto batetik (testu
idatzia gehi taula bat eta grafiko bat) atera behar dira datuak. Enuntziatua arreta handiz irakurtzea eta hortik datuak ateratzea dira lanik zailenak problema horiek ebazteko; bestela, ez da zailtasun handirik izango, gehien erabiltzen den kontzeptu matematikoa ehunekoa baita. Problemak ebazten laguntzeko prozedura bat jarraitzea komeni da, eta erantzunak behar bezala justifikatu behar dira.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Problemak  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240303
Deskripzioa:
Jarduera honetan txosten bat idatzi behar da. Izan ere, ematen den taulako daturen
bat azaldu behar da txostenean, baita taulako datuekin osatzen den diagramako daturen bat ere. Txostena idazteko aurkibide bat proposatzen da, eta hori idazteko erabili dadin eskatu zaie ikasleei. Komeni da adierazitako urratsak jarraitzea garrantzitsua dela azaltzea, eta idatzitakoa behar bezala zuzendu eta egokitu dela bermatzea. Pixkanaka, ikasleak gero eta autonomia handiagoaz egin ahal izango dituzte mota honetako lanak.
Gaitasunak:
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Taula edota grafiko batean jasotako datuekin txosten labur bat idaztea bere kabuz, ondorioak modu arrazoituan frogatuta.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240304
Deskripzioa:
Jarduera honetan mediana parametroa erabili behar da, datuen banaketa-serie
baten ezaugarri batzuk aztertu ahal izateko. Medianaren bidez, balio horrekiko duten kokalekuaren arabera sailkatu ahal izango dira herrialdeak. Balio honekin alderatuta gertatzen diren aldaketei esker erabaki ahal izango dugu herrialdeetako baten kokalekua aldatu den eta, aldatuz gero, kokaleku “hobea” lortu duen.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240305
Deskripzioa:
Jarduera honetan bi atal bereizi behar dira. Lehenengoan puntu-hodei bat eta
erregresio-zuzena nola interpretatu azaltzen da, datu-serie bik euren artean zein erlazio duten aztertzeko. Zuzen horren malda korrelazioaren zeinuarekin nola erlazionatzen den ere azaltzen da: zuzena gorakorra bada korrelazioa positiboa izango da, baina beherakorra bada negatiboa. Bigarren atalean, aldagaien arteko erlazioen bi kasu horiekin ikasitakoa aplikatu behar da. Kasu batek korrelazio altua duela dirudi, eta besteak ez.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240306
Deskripzioa:
Jarduera honetan azaltzen da nola kalkulatu behar den bi aldagaien arteko korrelazio-koefiziente
lineala, kalkulu-orria erabilita. Bi aldagai horien arteko erlazioa aztertze aldera balio hori nola erabili behar den ere azaltzen da. Korrelazioaren balioa, balio absolututan, 0 eta 1 artekoa da. 1etik hurbil dauden balio horiek korrelazioa altua dela erakusten dute; baina 0tik hurbil dauden balioek korrelazio baxua erakusten dute. Koefizientearen zeinuak positiboa edo negatiboa den esango digu.Balio hori puntu-hodeiarekin erlazionatzen ikasi behar da, orain arte egindako intuiziozko lana ez dadin izan kalkulua egiteko laguntza bakarra. Lana arretaz egin behar da eta kalkuluak zorrotz egin behar dira.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240307
Deskripzioa:
Jarduera honetan erregresio-zuzena nola marraztu azaltzen da. Zuzen honek ahalik
eta puntu gehien pasatu behar ditu, eta alde bakoitzean puntu kopuru bera utzi behar du; zenbat eta altuagoa izan korrelazio-koefizientea orduan eta hurbilago egongo da zuzena puntuetatik eta, ondorioz, ematen dituen balioak fidagarriagoak izango dira. Zuzena nola marraztu azaltzeaz gainera, eskura ez ditugun datuetarako aurreikuspenak nola egin ere azaltzen da; horretarako, marraztu den zuzena erabiliko dugu. Badakigu ez direla balio zehatzak, baina korrelazio-koefizientea altua bada zenbatespenak balio errealetatik nahiko hurbil gera daitezke.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Erregresio zuzena marraztea eta balioak iragartzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240308
Deskripzioa:
Aurrekoetan ikasitakoa jarduera honetan aplikatu behar da, bi aldagaien arteko
erlazioa aztertzeko; horretarako puntu-hodeiaren marrazkia eta aldagaien arteko korrelazioaren kalkulua behar izango dira. Ondorioak arrazoituak izan behar dira eta horiek behar bezala justifikatu behar dira. Puntu-hodeia eta koefizientearen balioa erlazionatzen ikasi behar dute gainera, baita erlazio hori ondorioak justifikatzeko erabili ere.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240309
Deskripzioa:
Jarduera honetan, datuetan jasotzen ez den balio bat zenbatesteko gai izan behar
dira ikasleak, eta horretarako erregresio-zuzena erabili behar dute. Zuzena zehatz-mehatz marraztu ondoren, balioen arteko erlazioaren ordezko moduan erabil daiteke; horrela, lortu nahi den zenbatespena egiteko, zuzen horretan dauden balio pareak bilatu behar dira. Ematen diren urratsak eta ateratzen diren ondorioak ondo arrazoitu eta justifikatu behar dira.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Erregresio zuzena marraztea eta balioak iragartzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240310
Deskripzioa:
Jarduera honetan erregresio-zuzen linealaren esanahiari buruzko informazioa
ematen dugu, bai eta horren adierazpen algebraikoa marrazteko eta idazteko prozedurari buruzkoa ere. Jarduera honetan, laburpen jarduera guztietan bezala, “ikasi beharreko” testu bat emango diegu ikasleei. Testua ikasteko hainbat ikaskuntza-estrategia edo -teknika erabiliko dira informazioa aztertzeko. Ondorengo teknika jarrai daiteke jarduera honetan: a) Testua irakurri eta ulertzen ez diren hitzak edo kontzeptuak azaldu. b) Azaltzen eta definitzen diren kontzeptuak bereizi; kasu honetan, mediana eta kuartilak. c) Definizioak azpimarratu. d) Definizioak barne hartzen dituen glosategi bat osatu. e) Glosategiko definizioak buruz ikasi. Emandako urratsak buruz ikasi behar dira eta gero praktikan jarri, horixe da jarraitu beharreko prozedura. Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira jardueraren lehen atalean emandako informazioa ulertu den ikusteko. Hortaz, ikasitakoa praktikan jartzeko ariketak dira. ARIKETAK. Batez besteko balioak. Abiadura: 185 cm. ; Oinetako-zenbakia: 44,29 Korrelazio-koefizientea: 0,98 Egiten den marrazkiaren araberakoa izango da erregresio-zuzena.
Gaitasunak:
Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Laburpena + Aplikazioa  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240311
Deskripzioa:
Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira unitate didaktikoan emandako informazioa
ulertu den ikusteko.
Gaitasunak:
Problemak bereiztea, aztertzea eta ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Testa  Denbora:40 min.