INGURUMENAREN ZAINKETA (DBH 4.)El documento está en formato pdf

DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240401
Deskripzioa:
Aurretik eginda dagoen inkesta batetik jasotako datuak hartuko dira oinarri
moduan. Horrenbestez, lehenbizi datu horiek arretaz irakurri behar dira. Gero, lehenengo inkesta prestatzeko egin ziren galderak jasotzen dituen inkesta bat prestatu behar da. Galdeketa egin ostean inkesta bat egin behar da (a 20 pertsona edo gehiagori), eta ondoren datu horiek guztiak jarduera honen bigarren atalean agertzen diren tauletan bildu eta ordenatu behar dira. Datuak tauletan sartu eta aztertu direnean, konparaziozko iruzkin bat egin behar da testuan emandako eta inkestan lortutako erantzunen artean dauden berdintasunak eta ezberdintasunak azpimarratuz.
Gaitasunak:
Inkesta bat prestatu eta egitea, eta lortutako datuak bildu eta aztertzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:60 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240402
Deskripzioa:
Jarduera honetan taula bat eta grafiko bat ematen dira. Taulan Uribarriko urtegiak
5 urtean zehar izan duen betetze mailari buruzko datuak (ehunekoak) jasotzen dira, eta grafikoan 2004ko datuak ematen dira. Ikasleek beste bi urtetako datuak jasotzen dituzten grafikoak egin behar dituzte; eta, horrez gain, taula batean eta horrekin batera doan grafiko batean bildutako datuekin txosten bat idatzi behar dute. Dagoeneko badakite nola osatu eurek bakarrik grafiko bat kalkulu-orriaren bidez; izan ere, jarduera honi esker ikusiko da ikasleek zein autonomia duten ikasitakoa aplikatzeko. Txostena egiteko ez da aurretik eskemarik ematen, baina eskema bat behar da nahitaez. Komenigarria izan daiteke ikasleei iradokitzea idazten hasi baino lehen zein parametro erabiliko dituzten pentsa dezaten (batezbesteko aritmetikoa, mediana, batez besteko desbiderapena, etab.); horrela, txostena idatzi aurretik egingo dituzte beharrezko kalkuluak. Orain ere komeni da ikasleen autonomia bultzatzea. Dena den, idazten hasi baino lehen txostenaren aurkibidea landu dezakete.
Gaitasunak:
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Taula edota grafiko batean jasotako datuekin txosten labur bat idaztea bere kabuz, ondorioak modu arrazoituan frogatuta.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240403
Deskripzioa:
Grafiko batean bildu dira EBeko herrialde batzuetan berotegiko gasen isurketak
izan duen bilakaera. Grafiko honetako datuak azaltzeko txosten labur bat egin behar da. Txostena egiteko ez da aurretik eskemarik ematen, baina eskema bat behar da nahitaez. Komenigarria izan daiteke ikasleei iradokitzea idazten hasi baino lehen zein parametro erabiliko dituzten pentsa dezaten (batezbesteko aritmetikoa, mediana, batez besteko desbiderapena, etab.); horrela, txostena idatzi aurretik egingo dituzte beharrezko kalkuluak. Orain ere komeni da ikasleen autonomia bultzatzea. Dena den, idazten hasi baino lehen txostenaren aurkibidea landu dezakete.
Gaitasunak:
Taula edota grafiko batean jasotako datuekin txosten labur bat idaztea bere kabuz, ondorioak modu arrazoituan frogatuta.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240404
Deskripzioa:
Segurtasun-mugaren inguruan jasotako ehunekoen datuak ematen dira; hain zuzen,
datu horiek bost urtetan (urte horietan hilabete guztietan) bildu dira hiru urtegitan. Urte bakoitzeko batzez besteko ehunekoak kalkulatu behar dira; gero taula batean sartu behar dira eta egoki den diagrama sortu. Jardueraren bigarren atalean oinarri moduan hartuko dira taula eta diagrama horiek. Datuak labur azalduko dira eta ematen den mapan urtegiek duten egoerarekin alderatuko dira. Jardueran bertan azaltzen da zein alderdi jorratu behar diren txostenean; hortik abiatuta, beraz, ikasleei euren kabuz lan egiten utzi beharko diegu datuak interpretatu, ondorioak atera eta ondorio horiek arrazoiak emanez justifika ditzaten.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Taula edota grafiko batean jasotako datuekin txosten labur bat idaztea bere kabuz, ondorioak modu arrazoituan frogatuta.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240405
Deskripzioa:
Jarduera honetan suteei eta izandako galerei buruzko datu batzuk ematen dira;
sute kopurua biltzen duen grafikoa ere ematen da. Ikasleek grafiko bat osatu behar dute, galerak eurotan adierazita. Bi grafikoak osatuta daudenean bata bestearekin alderatu eta iruzkinak egin behar dituzte. Oraingoan ez dute aurkibiderik izango iruzkinean laguntzeko. Ikasleek prestatu beharko dute aurkibidea datuak azaltzen hasi baino lehen, eta gero ondorioak atera eta justifikatu beharko dituzte.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Taula edota grafiko batean jasotako datuekin txosten labur bat idaztea bere kabuz, ondorioak modu arrazoituan frogatuta.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240406
Deskripzioa:
Jarduera honetan mediana parametroa erabiliko da, udalerri batzuek adierazle
jakin baten gainean (airearen kalitatea) izan duten bilakaera alderazteko. Parametro hori udalerri bakoitzean zenbat hobeto, mantendu edo okertu den jakin nahi da. Medianatik gora zeuden baina orain parametro horretatik behera dauden udalerriek okerrera egin dute; baina medianatik behera zeuden baina orain hortik gora daudenek hobetu egin dute. Azken iruzkina idatzi baino lehen, udalerriak parametro horren bilakaeraren arabera sailkatzeko irizpideren bat asmatu beharko dute ikasleek.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240407
Deskripzioa:
Jarduera honetan, aldagaien arteko korrelazioaren kontzeptua intuizioz erabili
dadin lortu nahi da. Horretarako, datu-serie bat duen taulaz gainera hiru grafiko ematen dira: hiru pare aldagai elkarren artean erlazionatzen dituen puntu-hodeiei dagozkienak. Lehenengo kasuan interpretazio bat egiten da (okerra) eta horren gaineko iritzia eskatzen da; korrelazioa ertaina edo txikia du horrek (puntuak ez daude oso lerrokatuta) eta positiboa, gehikuntza erlatiboa dagoelako. Ezarritako iritzi horren aurkako argudioak eman behar dituzte. Beste bi kasuetan iritzi arrazoitua eta ondo justifikatutakoa eman behar da. Amaitzeko, eta ikasleen autonomia eta ekimena sustatze aldera, aldagaiak aukeratu behar dituzte eta horien arteko korrelazioa aztertu behar dute, arrazoiak emanez justifikatu ahal izango dituzten ondorioak ateratzeko.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240408
Deskripzioa:
Jarduera honetan, hautatutako aldagaien arteko korrelazio-koefiziente lineala
kalkulatzeko gai izan behar dute ikasleek; eta gero, kalkulu horien arabera egoki diren ondorioak atera eta arrazoiak emanez justifikatu beharko dituzte. Kalkuluak egiteko kalkulu-orria erabili behar da. Horretarako, gainera, ikasketa maila honi dagokion autonomiaz aritzea komeni da.
Gaitasunak:
Aldagaien arteko korrelazioaren kontzeptua erabiltzea eta korrelazio-koefizientea kalkulatzea datu-banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240409
Deskripzioa:
Jarduera hau oso konplexua da eta, horrenbestez, interesgarria. Ikasleak autonomia
osoz aritu behar dira aztertu beharreko aldagaiak aukeratzeko, horien balioen irudikapen motak erabiltzeko, interesekotzat jotzen dituzten parametroak erabiltzeko, gidoi bat prestatzeko eta, azkenik, horiek guztiak jasotzen dituen txosten bat idazteko. Material honi buruzko azken jarduerak dira hauek, eta horregatik orain arte ikasitako guztia aplikatzeko zein gaitasun duten erakutsi behar dute. Mota honetako jarduerak garatu eta ebaluatzen lagunduko duten ikasketa-inguru positiboa izan behar da.
Gaitasunak:
Aldagaien arteko korrelazioaren kontzeptua erabiltzea eta korrelazio-koefizientea kalkulatzea datu-banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240410
Deskripzioa:
Jarduera honetan arin laburbiltzen dira Estatistikari lotutako alderdi garrantzitsuenak,
baita datuak biltzeko, aztertzeko eta horietatik ondorio arrazoituak ateratzeko nola erabili behar diren ere. Horixe da garatu beharreko gaitasun garrantzitsuena, orain arte egindako lan guztia hobeto jasotzen duena. Ulertzeko moduan irakurri behar da testua eta gero laburpena egin.
Gaitasunak:
Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Laburpena  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 240411
Deskripzioa:
Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira unitate didaktikoan emandako informazioa
ulertu den ikusteko.
Gaitasunak:
Problemak bereiztea, aztertzea eta ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Testa  Denbora:40 min.