HIZKUNTZEN ERABILERA EUSKAL HERRIAN (DBH 1.)El documento está en formato pdf

DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210201
Deskripzioa:
Jarduera honetan ikasleek taulako datuak irakurtzea, ulertzea eta interpretatzea
lortu nahi da. Taularen goialdean eta behean adierazitako datuen esanahi desberdinak ondo ulertu behar dira. Lehen errenkadan inkesta egiteko erabili den laginaren tamaina adierazi da; taula honen azalpenak erabil daitezke aipatu kontzeptua argitzeko. Hirugarren errenkadatik aurrera ehunekoak edo datu erlatiboak adierazi dira edo ezkerreko zutabean aipatutako epigrafe bakoitzari dagozkion ehunekoak. Zutabean adierazitako balioen baturak 100 ematen duela azpimarra daiteke. Galdera gehienen xedea da taulan jasotako informazioa modu ulergarrian irakurtzea, esanahi osoa hartuta ondorioren bat atera ahal izateko.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210202
Deskripzioa:
Jarduera honen bidez ikasleek taula batean adierazitako datuak interpretatu
eta sektore-diagramarekin erlazionatu behar dituzte. Lehenik eta behin jakin behar dugu sektore-diagrama ehunekoekin edo datu erlatiboekin erlazionatuta dagoela, eta sektore bakoitzari dagokion azalera ehunekoarekiko proportzionala dela; hau da, zenbat eta altuagoa izan ehunekoa orduan eta handiagoa izango da dagokion azalera, eta ehuneko bikoitzei azalera bikoitzak dagozkie. Oinarrizko ideia horiek aintzat hartuta erlazioak bilatzen has gaitezke. Lau diagramen artean lehenengoan agertzen da erdaldunen ehunekorik altuena eta, ondorioz, Arabari dagokio, ehunekorik altuena duen lurraldea delako. Bigarren diagraman ikus daiteke erdaldunen ehunekorik altuena, Gipuzkoari dagokio. Gainera, erdia baino zerbait gehiago da (% 59), eta “euskaldunen” ehunekoa marrazkiaren heren bat da gutxi gorabehera (datuen % 34). Geratzen diren 2 diagrametan, “euskaldunen” ehunekoetan ematen da alderik handiena: 3. diagraman 4.ean baino txikiagoa da ehuneko hori. Horrenbestez, hirugarrena Nafarroako zona euskalduna da (% 50) eta laugarrena Nafarroa Behera-Zuberoako zona (% 60).
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210203
Deskripzioa:
Jarduera honetan proposatu dugun lana burutzeko, ikasleen ekimena eta autonomia
oso garrantzitsuak dira. Lana egiteko behar dituzten datuak taula batean jasotzen dira. Baina dokumentu honetan ez dagoen datu bat bilatu behar dute lana burutu ahal izateko: bizileku duten zonari dagokion Euskal Herriko aldearen biztanle kopurua. Baina datu horiek bilatzea zaila izan daitekeenez, ondoren datu batzuk ematen ditugu: Euskal AEn gutxi gorabehera 2 milioi biztanle daude; Nafarroan 600.000 inguru eta Iparralden 300.000 inguru. Datu horiek kontuan hartuta plan txiki bat egin behar da, zein datu kalkulatuko diren eta eskatutako txostenean nola islatuko dituzten erabakitzeko.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210204
Deskripzioa:
Jarduera honetan, taulan baten adierazitako datuak puntu-diagrama batean jasotakoekin
alderatu behar dira. Bi diagramak oso antzekoak dira eta arretaz aztertzea komeni da. Ehunekoak diagrama batean bestean baino pixka bat altuagoak direla esan behar da, laguntzeko asmoz. Mota honetako lan batean oso garrantzitsua da erantzuna ondo justifikatuta eta arrazoituta egotea; ez da besterik gabe zerbait aukeratu behar, erantzuna justifikatzeko ematen diren argudioak baitira garrantzitsuena.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Problemak  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210205
Deskripzioa:
Jarduera honetan, taulan baten adierazitako datuak puntu-diagrama batean jasotakoekin
alderatu behar dira. Bi diagramak oso antzekoak dira eta arretaz aztertzea komeni da. Ehunekoak diagrama batean bestean baino nahiko altuagoak direla esan behar da, laguntzeko asmoz. Mota honetako lan batean oso garrantzitsua da erantzuna ondo justifikatuta eta arrazoituta egotea; ez da besterik gabe zerbait aukeratu behar, erantzuna justifikatzeko ematen diren argudioak baitira garrantzitsuena.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210206
Deskripzioa:
Jarduera honetan, datu estatistiko absolutuen eta erlatiboen erabilerarekin
lotutako hainbat arazo aurkezten dira. Datuak bilatzea eta datuak behar bezala interpretatzea oso garrantzitsuak dira. Hau da, taulak irakurri eta ondo ulertu behar dira. Halaber, problemen ebazpenak txukunak, ondo adieraziak eta arrazoituak izan behar dira. Tauletan adierazten ez den arren, Nafarroako eremu euskaldunean egindako inkesta bateko datuak jaso dira; horregatik, hizkuntza horren erabilera-balioak Nafarroako biztanle guztien artean izango zirenak baino altuagoak dira. Arreta handiz irakurri behar dute informazioa, eta gero kritika egin, benetako ondorioa atera ahal izateko.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Problemak  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210207
Deskripzioa:
Taula batean jasotzen diren datuak ondo irakurtzen ikasteko bide bat, taulan
falta diren datu batzuk osatzea da; horrela, taulako informazio ezberdinak ondo alderatu ahal izango dira. Adibidez: laginak duen pertsona kopuru osoa 3.252 bada, eta horietako 1.645 emakumeak badira, gizonen kopurua honela ondorioztatuko dugu: 3.252 - 1.645 = 1.607. Antzera lor daitezke falta diren gainerako datuak.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210208
Deskripzioa:
Jarduera honetan aztertuko da erabilitako lagina zenbateraino datorren edo ez
datorren bat, lurralde bakoitzari dagozkion ehunekoak aintzat hartuta, horietan bizi diren biztanleen benetako ehunekoekin. Informazio estatistikoa modu kritikoan aztertuko da beraz, lortutako informazioa errealitatearen isla izan dadin ehuneko horiek bat etorri behar dutelako edo ezberdintasunak justifikatzen dituen arrazoiren bat egon behar delako. Informazio adierazteko ikuspegitik, ehunekoak aztertu eta alderatzeko sektore-diagrama garrantzitsua dela esan behar da.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Esperientzia  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210209
Deskripzioa:
Tauletan jasotako informazioa ulertu behar da, besteak beste, gero ondo jakiteko
zein taula erabili behar den informazioa lortzeko erabili beharreko informazioa bilatzeko. Bestela, kalkuluak errazak dira.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210210
Deskripzioa:
Jarduera honetan, laburpen-jarduera guztietan bezala, “ikasi beharreko” testu
bat ematen dugu. Testua ikasteko hainbat ikaskuntza-estrategia edo -teknika erabiliko dira informazioa aztertzeko. Ondorengo teknika jarrai daiteke jarduera honetan: a) Testua irakurri eta ulertzen ez diren hitzak edo kontzeptuak azaldu. b) Azaltzen eta definitzen diren kontzeptuak identifikatu; kasu honetan, populazioa, lagina eta lagin geruzatua. c) Definizioak azpimarratu. d) Definizioak buruz ikasi. Informazioa modu horretan erabiltzeko, jardueraren bigarren orrialdean ikasketa-teknika hau garatzeko jarraitu beharreko gidoia adierazi da. Horrez gain, hainbat galdera daude eta galdera horiek oso baliagarriak izango dira eskatutako informazioa ondo ulertu den jakiteko.
Gaitasunak:
Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Laburpena  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 210211
Deskripzioa:
Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira unitate didaktikoan emandako informazioa
ulertu den ikusteko.
Gaitasunak:
Problemak bereiztea, aztertzea eta ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Testa  Denbora:40 min.