TEKNOLOGIA BERRIAK ETXEAN (DBH 2.)El documento está en formato pdf

DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220101
Deskripzioa:
Taula batean jasotako informazioa arretaz irakurri eta horren kritika egitea
proposatzen da jarduera honetan; informazio hori, ordenagailua, Interneterako sarbidea eta sakelako telefonoak dituen familien kopuruari buruzkoa da. Informazioa arretaz irakurri ostean, erabileren ehunekoei lotutako kalkuluren bat egin behar dute, eta horrela, informazioa hobeto ulertuko dute. Jarduera honen bigarren atalean, informazioa taulan, barra-diagrametan eta sektore diagrametan jasotzen da. Informazioa emateko modu ezberdin hauek guztiak erlazionatzen ikastea komeni da, horietako batetik beste guztietara igarotzeko. Dena den, jarduera honetan informazio estatistikoan irakurritakoa ulertzea da garrantzitsuena.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220102
Deskripzioa:
Diagrama bat osatzeko lehenik eta behin datuak behar ditugu. Kasu honetan taula
baten datuak aukeratu ditugu. Lehenengo datuak Internet erabiltzen duen biztanleriaren guztizkoa adierazten du eta beste hiru balioek lurraldeen arabera lortutako banaketaren balioak adierazten dituzte. Kalkulu-orri batekin barra-diagrama bat egiteko datu horiek nola erabili behar diren azaltzen da jardueran (antzera egin daiteke testu prozesadorea erabilita). Hori egin eta gero, grafikoa eta bertan adierazitako informazioa hobetzeko egin beharrekoa azaltzen da. Bigarren atalean prozesua errepikatzeko eskatzen da, baina oraingoan beste datu batzuk erabilita. Jarduera erraza da, eta alderdirik garrantzitsuena datuak kontrolatzea eta programen artean eman beharreko urratsak pazientziaz eta kontu handiz ematea da. Mota honetako jardueren bidez ikasleen ikasteko gogoa pizten da: papera eta arkatza erabiliz hasten dira, ondoren bitarteko informatikoak erabiltzen dituzte eta, azkenik, emaitzen esanahia interpretatzea lortu behar dute.
Gaitasunak:
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220103
Deskripzioa:
Ariketa honetan sektore-diagrama bat nola egin lantzen da. Diagrama bat egiten
denean, irudikatu beharreko datu jakin batzuk hartu behar dira oinarri moduan. Kasu honetan datu horiek jardueraren hasieran agertzen den taulan daude. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da aukeratutako datuek irudikatu nahi dugun osotasun baten zatiak islatzen dituztela (osotasuna kenduta, beraz). Hori dela eta, adibidean guztizko balioa kanpo utzi dugu eta hiru zatiei dagozkienak hartu dira kontuan (lurraldeak). Ohar hori egin ostean, jardueran honakoak egin behar dira: datuak bildu (modu batean zein bestean), kalkulu-orri batean kopiatu eta urrats jakin batzuk eman, nahi den emaitzara iritsi arte. Jarduera honen bigarren atalean, azaldutako guztia aplikatzeko kasu pare bat proposatzen dira. Hobe da ordenagailua erabiltzea diagramak orri hauetan kopiatzeko eta, gero, inprimatzeko. Edozein kasutan, grafikoak begiratzea komeni da eta lortutako datuekin bat datozela egiaztatzea.
Gaitasunak:
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Esperientzia  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220104
Deskripzioa:
Aurrekoen antzeko jarduera da; diagramak nola egin lantzen da hemen ere. Baina
jarduera honetan, diagramak egiteko behar diren datuak aurreko taula batetik (pixka bat zailagotik) atera behar dira. Ondorioz, bi urrats eman behar dira: a) irudikatuko den datuen taula prestatu eta b) datu horiek erabilita diagrama osatu.
Gaitasunak:
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220105
Deskripzioa:
Jarduera honetan urrats batzuk eman behar dira, behean adierazitako hurrenkeran.
Lehenbizi, taula batean dauden datuak irakurri eta interpretatu behar dira; gero, hautatutako datuen taula prestatu behar da; azkenik, datu horiei dagokien diagrama marraztu behar da, kasu honetan egokiena lerro-diagrama edo barra-diagrama bat marraztea da. Jarraian, grafikoari buruzko iruzkinen bat egin behar da, logikoa denez diagramaren bidez irudikatu diren herrialdeen bilakaera ezberdinak alderatuta. Jarduera honen bigarren atalean problema batzuk proposatzen dira, ikasleek orain arte ikasi dutena aplikatzeko: balio erlatiboen kalkulua, aldakuntza-ehunekoen kalkulua, etab. Jarduera hau oso zaila da, estatistiken gainean ikasitako arlo ezberdinak erabili behar baitira.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220106
Deskripzioa:
Jarduera honetan 4 problema proposatzen dira; horiek ebazteko behar den informazioa
(datuak) testu misto batean jasotzen da, eta testuak izen hori hartzen du idatzizko testuak eta diagramak bateratzen dituelako (lerro-diagrama bat, kasu honetan). Problemetan, ehunekoei eta ehunekoen aldaketei buruzko ezagutzak aplikatzeko moduko egoerak agertzen dira. Zailtasunik handiena problemak ebazteko behar diren datuak bilatzea izan daiteke.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Problemak  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220107
Deskripzioa:
Jarduera honetan eskatzen da sektore-diagrama bat marrazteko, taula bateko datuak
oinarritzat hartuta; baina taula hori ikasleek egin behar dute aurreko taula bateko datuak erabiliz. Beraz, aurretik ezaguna den prozedura bat aplikatu behar da (diagrama bat eratu) eta horretarako behar den taula prestatu. Taula bete ostean, diagramak erraz egin daitezke, baldin eta kalkulu-orriak edo testu prozesadoreak behar bezala erabiltzen badira.
Gaitasunak:
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220108
Deskripzioa:
Jarduera honetan ikasleek ikasi behar dute lerro-diagrama edo barra-diagrama
bateko informazioa sektore-diagrama batean sartzen, edo alderantziz. Dena den, lehenik eta behin informazioa taula batean sartu behar da, bi kasu horietan taula egin eta gero nahiko erraza delako diagrama bat egitea.
Gaitasunak:
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220109
Deskripzioa:
Jarduera honetan diagramak marraztu behar dira, baina oraingoan testu bat oinarritzat
hartuta. Jakina denez, grafiko bat osatu edo marraztu baino lehen, irudikatu beharreko datuak jasotzen dituen taula bat eduki behar da. Ematen den testutik taula bat egitea da zailena, beraz. Geroko urratsak emateko, ahal den neurrian, kalkulu-orri bat erabili behar da.
Gaitasunak:
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220110
Deskripzioa:
Jarduera honen bidez, Unitate Didaktiko honetan erabilitako informazio matematikoa
(kontzeptuak eta prozedurak) jaso eta laburbildu behar dira. Kasu honetan, diagramak eratzeko eta hori ondo egiteko eman behar diren urratsei buruzko informazioa ematen da. Datu absolutuak jasotzeko diagramez gainera datu erlatiboak edo ehunekoak irudikatzeko diagramak ere egin behar dira.
Gaitasunak:
Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Laburpena  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220111
Deskripzioa:
Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira unitate didaktikoan emandako informazioa
ulertu den ikusteko.
Gaitasunak:
Problemak bereiztea, aztertzea eta ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Testa  Denbora:40 min.