EUROESKUALDEA: AKITANIA, EUSKAL AE, NAFARROAKO FE (DBH 2.)El documento está en formato pdf

DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220201
Deskripzioa:
Problemak ebazteko testua arretaz irakurri behar da eta problema aritmetikoak
ebazteko gaitasuna eduki behar da. Beraz, funtsezkoa da testua kontu handiz irakurtzea eta ondo ulertzea. 1/ Nahikoa da datu horiek testuan irakurtzea. Akitaniako azalera 58.935 kilometro karratuen % 71 da, hau da, 41.309 kilometro karratuko balioa du. Nafarroakoa % 17,6 da, hau da, 10.391 kilometro karratu; eta Euskal AEkoa % 12,3 da edo 7.325 kilometro karratu. Oraingoan baliteke garrantzitsuena “kilometro karratu” unitatearen balioa izatea, baina ez da erraza irudikatzea oso zaila baita begiekin tamaina horretako azalera osoa hartzea. Horregatik erkatu dugu begiekin har daitekeen azalera oso ezagun batekin: futbol-zelai baten azalerarekin. Alde bakoitzean kilometro bat duen karratu bat marrazten badugu, eta alde bakoitza 10 zati berdinetan zatitzen badugu, 100 koadro berdin lortuko ditugu eta horien alde bakoitzak hektometro bat edo 100 metro izango ditu. Zati horietako bakoitza bitan zatituz gero, alde bat erditik bereiziz, 200 laukizuzen lortuko ditugu eta horien alde bat 100 metrokoa eta bestea 50ekoa izango da. Hortaz, kilometro karratu batean 200 futbol?zelai sartzen dira. Horrela irudikatu ahal izango dugu xede dugun azaleraren balioa. 2/ Datu hau lortzeko aintzat hartu behar da Euroeskualdeak Europar Batasunaren % 1,5 hartzen duela eta Euroeskualdeko lurraldeak 58.935 kilometro karratu dituela. Orduan, Europar Batasunaren azalera da: (58.935 x 100)/1,5 = 3.929.000); ikus daitekeen moduan, aurrekoaren pareko balioa da hori. Behar izanez gero, hiruko erregela erabil daiteke. 3/ Testuaren arabera, Euroeskualdeko biztanle kopurua 5.626.911 da. Era berean, eta testuaren arabera, Euroeskualdeko biztanleen % 20,6 guztira 100.000 biztanle baino gehiago dituzten 5 hiriburuetan bizi dira. Horrenbestez, bost hiri horietan bizi den pertsona kopurua honakoa da: 5.626.911 x 0,206 =1.159.144 biztanle. 4/ Testuaren arabera, hiru laurdena, hau da, % 75. 5/ Euroeskualdean 2.814 udalerri daude testuaren arabera eta 2.113 udalerritan 1.000 biztanle baino gutxiago daude. 6/ 1.000 biztanletik beherako herrietan bizi da biztanleriaren % 13,7, hau da, 5.626.911 x 0,137 = 770.866 PLUSA: Testuko datuen arabera, % 20,6 guztira 100.000 biztanletik gorako hirietan bizi da eta % 13,7 guztira 1.000 biztanletik beherako herrietan. Guztira % 34,3 dira, hau da, heren bat baino zerbait gehiago. Horrenbestez, badirudi egiaztapen hori ez dela zuzena.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Problemak  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220202
Deskripzioa:
Jardueraren lehenengo zatian garrantzitsuena taula arretaz irakurtzea da. Azalera
txikiena Euskal AEko eskualdeei eta Gipuzkoako herri txikiei dagokie. 14 dira. Eskualdea “Dordogne” da. Eskualde guztietan betetzen da. "Dordogne" eskualdean; "Landes" eskualdean; "Lot-et-Garonne" eskualdean eta "Pyrenées Atlantiques" eskualdean. Bai, egia da. Jardueraren bigarren zatian antzeko lana egin behar da, baina oraingoan beste taula bat aztertuko da. Akitaniak 390.163 hektareako azalera du eta bera da parke naturalek estalitako azalera handiena duen eskualdea. Azalera bat kilometro karratutan adierazi delako (Euroeskualdearena), eta parkeen balioa hektareatan adierazi delako. Kilometro karratu bat 100 hektarea direla kontuan hartuta, Euroeskualdearen guztizko azalera 589.350 ha izango da; azalera horrek parkeetarako erabiltzen den azalera gainditzen du. 80.737 da emaitza, Euskal AEari dagokion guztizkoa delako eta gehitzen diren datuak EAEko lurraldeei dagozkienak direlako. Handien artean Euskal AE, Nafarroako Foru Komunitatea eta Akitania. Lurralde txikien artean 3 bakarrik: "Dordogne", "Gironde" eta "Landes". Ehuneko hori kalkulatzeko ezinbestean jakin behar dugu zein diren Dordogne eskualdearen guztizko azalera eta parkeetarako erabiltzen den azalera. Bigarrena taulan adierazita dago: 106.300; eta lehenengoa jarduera honen lehen zatiko lehen taulan: 9.060 kilometro karratu edo 906.000 hektarea. Ehunekoa: (106.300/906.000) x 100 = % 11,73.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Kalkulu estatistikoak egiteko kalkulu orri bat erabiltzea.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Esperientzia  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220203
Deskripzioa:
Jarduera honetan, lehenbizi hasierako taula arreta handiz irakurri behar da,
ondoren gainerako taulak osatzeko. Taulak osatu eta gero datuak hurrengo orrialdean agertzen diren diagramekin alderatu behar dira: Lehen taulak Euroeskualde osoko eta bertako lurraldeetako biztanle kopurua adierazten du eta diagramarekin erlazionatuta dago . Bigarrena B diagramarekin Hirugarrena C diagramarekin Laugarrena D diagramarekin. Kasu honetan zalantza sor daiteke, baina kontuan hartu behar da balio altuena (% 52) txikiagoa dela Dordogne eskualdean Araban baino (% 58). Gainerako balioak oso antzekoak dira eta horrela errazagoa da emaitza aurkitzea. Bosgarrena A diagramarekin. Kasu guztietan taulan eta diagraman adierazitako elementu kopurua eta horiekin erlazionatutako balioak hartu behar dira kontuan.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220204
Deskripzioa:
Jarduera honetan informazio estatistikoan askotan erabiltzen den kontzeptu bat
aipatzen da: tasaren kontzeptua. Tasa balio erlatibo bat edo ehuneko bat da, eta bi balioen arteko zatidura da. Ehunekoarekin alderatuta, tasak ez du beti 100eko guztizkoari erreferentzia egiten; “1.000 biztanleko, 10.000 biztanleko, eta abarreko ... tasa” esaten da. Informazioa interpretatzeko kontzeptu hau erabiltzen dugunean ezin dugu ahaztu bi balioen arteko zatiduraren bidez adierazten den balio erlatibo bat dela. Datu horien arabera, jaiotza tasarik altuena (11,9) "Gironde" eskualdean erregistratu da; ezkontza tasarik altuenak, aldiz, Gipuzkoan eta Araban erregistratu dira (4,7). Ezkontza tasarik baxuenak "Dordogne" eta "Lot-Garonne" eskualdeetan erregistratu dira. Nafarroan jaiotako haur kopurua ateratzeko, jaiotza tasaz gain, eskualdeko biztanle kopurua zein den behar dugu: 555.289. Datu horien arabera, Nafarroan jaiotako haur kopurua ondorengoa da: (555.289 x 10,3) /1.000 = 5.719. Kasu honetan, honako kalkulua egin behar da: Araban jaiotako pertsonak: (286.387 x 8,5)/1.000 = 2.434; Araban hildako pertsonak: (286.387 x 7,8)/1.000 = 2.234; bien arteko aldea hauxe da: 2.434 - 2.234 = 200 pertsona gehiago jaio dira hil baino. Kalkulu hori azkar egiteko jaiotza tasaren eta heriotza tasaren arteko aldea kalkula daiteke (8,5 - 7,8 = 0,7), eta ondoren tasen arteko aldeari dagokion pertsona kopurua kalkulatuko da: (286.387 x 0,7)/1.000 = 200. Kasu honetan balio bakoitza bereizirik kalkulatu behar da eta ondoren batuketa egin. Kasu honetan alde batetik Gipuzkoan eta Araban jaiotakoak kalkulatu behar dira (bi balioak batu), eta, bestetik, Bizkaian jaiotakoak. Bi balioak lortu eta gero aldea kalkula daiteke. Arabaren kasuan egin dugunaren antzekoa da, baina euroeskualde osoko datuen gainean aplikatuta. Kontzeptualki kalkulua erraza da , aurreko kasuak ondo ulertu baditugu behintzat. EBn jaiotakoak = (454.559.900 x 10,4)/1.000 = 4.727.423
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
3  Mota::  Esperientzia  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220205
Deskripzioa:
Jarduera honetan ikasleek testuetan adierazitako informazio estatistikoa interpretatzen
ikasi behar dute. Era berean, informazioa komunikatzeko erabiltzen diren testuekin modu kritikoan alderatzea lortu behar da, eta mota horretako testuak sortu behar dira. Hasteko, taula bat eta horretako atal batzuk azaltzen dituen testu pare bat aurkeztuko ditugu. Garrantzitsua da testuan erabilitako tonua azpimarratzea eta datu onenak (eta ez txarrenak) komentatzen dituzten mezuen ikuspegi positiboa azpimarratzea. Aukera bikaina da hizkuntza baikorra helarazi nahi denean. Jarduera tasa esaten zaio lanpostu batean lan egiten duen pertsona kopuruaren eta kasuan kasuko udalerriko guztizko biztanleriaren arteko zatidurari. Horrela, % 50eko jarduera tasa esatean, biztanleen erdiak lanpostu batean lan egiten duela ulertu behar da. Baina horrek ez du esan nahi beste erdia langabezian dagoenik; izan ere, biztanle asko lan-merkatutik kanpo daude (erretiratuak, ikasten dauden gazteak, etab.) Baieztapen horiek zuzenak diren ala ez jakiteko taulako datuak azter eta egiazta daitezke: egia ez dela ikus daiteke, Akitaniako jarduera tasa ez baita altuena. Nafarroako gizonezkoen artean da altuena jarduera tasa (66,6). Baina kontuan hartu behar da datu hori egiazkoa dela eskualde handien artean; lurralde txikiagoak kontuan hartzen baditugu, Gipuzkoak eta Arabak tasa hori gainditzen dute. Jardueraren bigarren atalean testu adierazpena landuko da. Ikasleei eskatuko zaie datu batzuk aukeratzeko, batzuetan izenburu bat idazteko eta beste batzuetan bi testu labur idazteko (hiru-lau lerro). Jarduera honetan ez da eskatzen, baina ikasleei eskatu ahal zaie datu horiexek erabiliz titular baikorragoa egiteko (alderdi positiboak azpimarratuz) eta gero beste bat ezkorragoa (datu ezkorrak azpimarratuz). Ariketa bikaina da ikasleak kontura daitezen horrelako gaietan jarduera kritikoa mantendu behar dela. Bestalde, ikasleek testuen formaren eta adierazpenen kalitatea zaindu behar dute, eta testuaren amaierako idazketa egin aurretik hainbat zirriborro lantzeko eskatuko zaie.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Esperientzia + Ikerketa  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220206
Deskripzioa:
Jarduera honetan grafiko bat erabiliko dugu, osasunaren inguruko hainbat adierazleri
buruzko datuak ematen dituena. Hain zuzen, honako datuak ematen ditu: ospitaleetako ohe kopurua, farmazialari kopurua eta farmazia kopurua. Datuetan mila biztanleko tasak adierazi dira. Logikoa den moduan, lehenbizi grafikoa arreta handiz irakurri behar da Hasteko grafikoko tasen balioak kalkulatzeko eta balio horiek barretan jartzeko eskatuko zaie ikasleei. Ezkerreko ardatza erabil daiteke erreferentzia moduan eta erregela bat erabiltzea komeni da, ahalik eta zenbatespen zehatzena egiteko. Gure erantzunak egiten ditugun zenbatespenen mende daude eta, zentzu horretan, ez dute zertan bat etorri behar ikasleek ematen dituzten balioekin. Garrantzi berezia du lortutako emaitzen errore maila kontrolatzeak. Adibidez, euroeskualdean ohe tasa 1.000 biztanleko 4,1ekoa bada, gutxi gorabeherako ohe kopurua honakoa izango da: (5.626.911 x 4,1)/1.000 =23.070 ohe. Modu berean, Akitaniako farmazialari tasa 1.000 biztanleko 1,1ekoa dela kalkulatzen badugu, honakoa izango da kopuru zehatza: (2.988.395 x 1,1)/1.000 = 3.287 Antzera lortuko dugu Nafarroako farmazia kopurua: (555.829 x 0,7)/1.000 = 3.89 farmazia Tasek informazio hori ematen digute zuzenean; beraz, grafikoa aztertuz honakoa esango dugu: Akitanian erregistratu da ohe kopuruaren tasarik altuena biztanleko, eta Euskal AEn baxuena. Era berean, Nafarroan erregistratu da farmazia gehien biztanleko eta Akitanian gutxien. Horretarako bi datu alderatu behar ditugu: Euskal AEko ohe kopurua (2.028.687 x2,7(zenbatetsia)/1.000 = 5.477; Nafarroako Foru Komunitatea: (555.829 x (3,6(zenbatetsia))/1.000 = 2.001. Orduan, bien arteko aldea hauxe da: 5.477 - 2001= 3.476 ohe gehiago Euskal AEn. Geratzen diren beste bi galderak antzera ebatzi daitezke. Akitaniako farmazialari kopurua (2.988.395x 1,1)/1.000 = 3.287; Euskal AE: (2.082.687 x 1,2)/1.000 =2.499. Orduan, bien arteko aldea ondorengoa da: 3.287 - 2.499 = 788 gehiago Euskal AEn. Farmazia kopurua Nafarroako FK: 389 (datu hau kalkulatuta zegoen). Farmazia kopurua Akitanian: (2.988.395 x 0,3)/1.000 = 896. Bien arteko aldea hauxe da: 896 - 389 = 507 gehiago Akitanian. Amaitzeko osasun adierazle desberdinei buruzko 3 txosten labur idazteko eskatuko zaie ikasleei. Kasu honetan ematen den informazioaren zehaztasuna eta informazioa adierazteko kalitatea zaindu beharko dira.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Iinformazioari buruzko titular bat edo testu labur bat idaztea, edo txosten labur bat idaztea.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220207
Deskripzioa:
Jarduera honetako grafikoan, heriotza eragiten duten arrazoiei buruzko hainbat
adierazle erakusten dira. Hain zuzen, zirkulazio-aparatuaren gaixotasunek, tumoreek eta arnas aparatuaren gaixotasunek eragindako heriotzak aztertzen dira. Ehun mila biztanleko tasak adierazi dira. Logikoa den moduan, lehenbizi grafikoa arreta handiz irakurri behar da. Hasteko grafikoko tasen balioak kalkulatzeko eta balio horiek barretan jartzeko eskatuko zaie ikasleei. Beheko ardatz horizontala izango da erreferentzia eta erregela bat erabiltzea komeni da ahalik eta kalkulu zehatzena egiteko. Gure erantzunak egiten ditugun zenbatespenen mende daude eta, zentzu horretan, ez dute zertan bat etorri behar ikasleek ematen dituzten balioekin. Garrantzi berezia du lortutako emaitzen errore maila kontrolatzeak. Euroeskualdean eta Euskal AEn zirkulazio-aparatuaren gaixotasunek eragiten dute heriotza gehien. Erraza da kalkulua egitea tasaren kontzeptua ondo aplikatzen badugu: (2.988.395 x 275 (zenbatetsia))/100.000 = 8.218 pertsona Kasu honetan: (555.829 x 275 (balio zenbatetsia))/100.000 = 1.528 pertsona. Bi balioak kalkulatu eta alderatu behar dira. Euskal AE: (2.082.687 x 95 (zenbatetsia))/100.000 = 1.979 pertsona; Akitania: (2.988.395 x 65(zenbatetsia)/100.000 = 1.943. Hau da, pertsona gehiago hiltzen da Euskal AEn: 1.979-1.943 = 26 pertsona. Bi balioak kalkulatu eta alderatu behar dira. Euskal AE: (2.082.687 x 260 (zenbatetsia))/100.000 = 5.415 pertsona; Akitania: (2.988.395 x 270(zenbatetsia)/100.000 = 8.201. Hau da, pertsona gehiago hiltzen da Akitanian: 8.201-5.415 = 2.786 pertsona. Jardueraren bigarren atalean taula osatu behar da. Hain zuzen, taula horren alde batean tasak edo balio erlatiboak erakusten dira eta besteak balio absolutuak. Egin beharreko kalkulua azalduko zaie ikasleei. Kontzeptu aldetik ez da zaila. Jardueraren amaieran titular bat idazteko eskatuko zaie ikasleei, bai eta taulako zenbait daturen inguruko txosten laburrak idazteko ere. Kasu honetan ematen den informazioaren zehaztasuna eta informazioa adierazteko kalitatea zaindu beharko dira.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Iinformazioari buruzko titular bat edo testu labur bat idaztea, edo txosten labur bat idaztea.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220208
Deskripzioa:
Jarduera honetan taula bat eta diagrama bat osatzeko eskatuko zaie ikasleei.
Horietan, txosten batean irakur daitezkeen datuak jaso beharko dira. Taula osatzeko kontu handia eduki behar da, eskualde bakoitzerako bi datu mota ematen baitira. Horrenbestez, 3 zutabe nagusi dituen taula osatu behar da. Zutabe nagusi bakoitza, halaber, beste bi zutabetan bereiz daiteke: bata hoteletarako eta bestea logeletarako. Gainera, zenbait kasutan datuak ez daude behar bezala antolatuta. Diagrama egiteko orduan, hobe da diagrama bakar bat egitea eta bertan lurralde bakoitzerako bi barra jartzea. Barra batean hotelak adieraziko dira eta bestean oheak. Jardueraren bigarren atalean txostenetik ateratako beste testu bat landuko da. Galderei erantzuten hasi aurretik testua arreta handiz irakurtzea komeni da, nahiz eta, jakina, galderak erantzuten ditugun bitartean testua azter daitekeen. Erreferentzia moduan eskualde “handiak” hartzen baditugu, Nafarroa da BPG altuena duen lurraldea. Erreferentzia moduan eskualde txikiak hartzen baditugu, Araba da BPG altuena duen lurraldea. Erantzun logikoa da Bizkaiko BPG txikiagoa izango dela, eta Euskal AE Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batezbestekoa denez, batezbestekoa Nafarroakoaren azpitik dago. Testuan dioenez, lurralde handietako BPGk EBko batezbestekoa gainditzen du. Gipuzkoa lurralde horietako balioen gainetik dago, hortaz, EBko batezbestekoaren gainetik dago. Emaitza ondorengoa da: 555.829 x 24.790 = 137.7900.0910 € Alderatu behar diren balioak: 24.790 Gipuzkoaren kasuan eta 29.927 Arabaren kasuan. Bien arteko ehunekoa: 24.790/29.927 x 100 = % 92,85. Beraz, Gipuzkoako BPG Arabakoa baino % 7,15 baxuagoa da. Antzekoa da oraingoan egin behar den kalkulua. Nafarroa 24.790, Akitania 21.658, ehunekoa: 21.658/24.790 = % 87,37. Beraz, Akitaniako BPG Nafarroakoa baino % 12,63 baxuagoa da. Antzekoa da oraingoan egin behar den kalkulua. Nafarroa 24.790, Euskal AE 24.766, ehunekoa: 24.766/24.790 = % 99,90. Beraz, Euskal AEko BPG Nafarroakoa baino % 0,01 baxuagoa da.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Problemak + Esperientzia  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220209
Deskripzioa:
Ariketa erraza da. Ikasleek taula batean adierazitako balioak irakurri beharko
dituzte eta, ondoren, ematen zaien koloreen kodeari jarraituz euroeskualdeko mapa marraztu. Nahikoa da arretaz irakurtzea eta kontuz margotzea.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Jolasa  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220210
Deskripzioa:
Jarduera honetan, laburpen-jarduera guztietan bezala, “ikasi beharreko” testu
bat ematen dugu. Testua ikasteko hainbat ikaskuntza-estrategia edo -teknika erabiliko dira informazioa aztertzeko. Ondorengo teknika jarrai daiteke jarduera honetan: a) Testua irakurri eta ulertzen ez diren hitzak edo kontzeptuak azaldu. b) Azaltzen eta definitzen diren kontzeptuak identifikatu; kasu honetan, populazioa, lagina eta lagin geruzatua. c) Definizioak azpimarratu. d) Definizioak buruz ikasi. Kasu honetan, ehunekoen eta tasen arteko desberdintasuna ondo azaltzea komeni da.
Gaitasunak:
Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Laburpena  Denbora:30 min.