LANDA-TURISMOA (DBH 2.)El documento está en formato pdf

DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220301
Deskripzioa:
Jarduera honetan urrats 2 eman behar dira. Lehenbizi, taula bateko datuen bidez
histograma bat eratu behar da. Diagrama eratzeko kalkulu-orri bat erabiltzea gomendatzen da. Iruzkinak nahikoa izan behar dira grafikoa eta, ondorioz, datuak interpretatzeko. Azalpenak eman baino lehen gidoi labur bat prestatzea komeni da. Itxuraz, kasu honetan hilabeteetan zehar izan diren aldaketak dira azaltzeko interesgarriena.
Gaitasunak:
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220302
Deskripzioa:
Jarduera honetan, plazen okupazioa irudikatzen duten grafikoak oinarritzat hartuta
datu horien propietate batzuk aztertu behar dira eta gero idatziz azaldu behar dira. Hain zuzen, datu horiek urtaroka dituzten aldaketak azaldu behar dira: udan okupazioa gehitu egiten da eta gainerako urtaroetan gutxitu. Ondo legoke ikasleek arlo kuantitatiboan aritzea eta kopuru batetik besterako aldeen proportzioak kalkulatzea. Ondo pentsatu behar dute eta iruzkinak eman baino lehen gidoi labur bat egin behar dute.
Gaitasunak:
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220303
Deskripzioa:
Jarduera honetan 4 problema ematen dira, eta horien ehunekoak funtsezkoak dira.
Hasiera batean problemak ez dira oso zailak, baina problema guztietan bezala, horiek ebazteko plangintza landu behar da. Hobe da, ahal izanez gero, kalkulu-orria erabiltzea. Gogoratu ehunekoen gehikuntza kalkulatzeko aurreko urteko datuak hartu behar direla kontuan.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Problemak  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220304
Deskripzioa:
Jarduera honetan, datu multzo baten batezbesteko aritmetikoa kalkulatzeko formula
bat aplikatu behar zaio landetxeetan egondako pertsonek guztira igaro duen gau kopuruari. Lan erraza da, zailtasun bakarra datuak ondo biltzea baita. Datu kopuru handia dagoenean eta horietako batzuk errepikatzen direnean zein prozedura jarraitu behar den azaltzen da bigarren atalean. Ohiko erabilera izango duen prozedura bat da eta nola egin ondo jakitea komeni da. Jardueran bertan, aipatutako prozedura aplikatzeko ariketak ematen dira. Era berean, kalkulu-orria erabiltzeko ariketa ona ere izan daiteke hau.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Laburpena  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220305
Deskripzioa:
Jarduera honetan, mediana eta moda izeneko parametroak eta batezbesteko aritmetikoa
nola kalkulatu azaltzen da. Landetxe bateko erabiltzaileen poztasun maila aztertzen duen galdeketa batean jasotako datuetan parametro horiek nola erabili azaltzen da jarduera honetan. 3 parametro horiei parametro zentralak esaten zaie, eta oinarrizko azterketa estatistikoa egin nahi denean erabiltzeko errazenak izaten dira.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220306
Deskripzioa:
Jarduera honetan, batezbesteko aritmetikoa datu multzo bat aztertzeko parametro
moduan erabiltzen da, baita urteetan zehar izan den aldakortasuna aztertzeko ere. Agerikoa da datu multzo honetan urtaroka aldaketa ugari ematen direla, eta landetxeetan gaua igarotzen duen pertsona kopurua urte horietan zehar gehitzen edo gutxitzen den jakin ahal izateko ezin ditugu soilik kontuan hartu balio maximo edo minimoak; okupazioak urte bakoitzean zein batezbesteko duen ere hartu beharko genuke kontuan. Horregatik aukeratu dugu egoera hori, batezbestekoaren balioa parametro estatistiko moduan aztertzeko.
Gaitasunak:
Parametro estatistikoak bere kabuz erabiltzea (batezbesteko aritmetikoa eta moda) datu-multzo bat aztertzeko eta argi eta zehatz erakusteko zein diren horretatik ateratako ondorioak.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220307
Deskripzioa:
Jarduera honetan, aurrekoetan bezala, parametro zentralak kalkulatuko dira eta
datuen banaketa baten propietateak aztertzean zein balio duten aztertu ahal izango da. Gainera, txosten bat idazteko eskatzen den guztietan bezala, idazten hasi baino lehen gidoi labur bat egitea komeni dela gogoratu behar da. Behin eta berriz gauza berberak egiteko ematen diren mota honetako jardueretan, ikasleei behar besteko ekimena eta autonomia eman behar zaie; hau da, irakasleek askotan esku hartu gabe gauzatu beharko dituzte lan horiek.
Gaitasunak:
Parametro estatistikoak bere kabuz erabiltzea (batezbesteko aritmetikoa eta moda) datu-multzo bat aztertzeko eta argi eta zehatz erakusteko zein diren horretatik ateratako ondorioak.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220308
Deskripzioa:
Jarduera honetan ikerketa bat egitea proposatzen da, baina ikasleei ez zaie
esaten zein parametro erabili behar dituzten eskatutako lan hori burutzeko. Oso garrantzitsua da ezer ez esatea, horrek desberdintzen baititu, funtsean, bi zeregin: Esperientzia eta Ikerketa. Esperientzian ikerketan baino laguntza gehiago izaten da. Horrenbestez, garrantzitsua da ikasleei azaltzea lana egiten hasi aurretik pixka batean pentsatu behar dutela eta kalkuluak egiten hasi baino lehen erabakiak hartu behar dituztela. Kontu handiz idazteko ere eskatu ahal zaie eta estatistikako terminoak ahalik eta zehaztasun handienaz erabiltzeko.
Gaitasunak:
Parametro estatistikoak bere kabuz erabiltzea (batezbesteko aritmetikoa eta moda) datu-multzo bat aztertzeko eta argi eta zehatz erakusteko zein diren horretatik ateratako ondorioak.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220309
Deskripzioa:
Jarduera honetan ikerketa bat egitea proposatzen da, baina ikasleei ez zaie
esaten zein parametro erabili behar dituzten eskatutako lan hori burutzeko. Oso garrantzitsua da ezer ez esatea, horrek desberdintzen baititu, funtsean, bi zeregin: Esperientzia eta Ikerketa. Esperientzian ikerketan baino laguntza gehiago izaten da. Horrenbestez, garrantzitsua da ikasleei azaltzea lana egiten hasi aurretik pixka batean pentsatu behar dutela eta kalkuluak egiten hasi baino lehen erabakiak hartu behar dituztela. Kontu handiz idazteko ere eskatu ahal zaie eta estatistikako terminoak ahalik eta zehaztasun handienaz erabiltzeko.
Gaitasunak:
Parametro estatistikoak bere kabuz erabiltzea (batezbesteko aritmetikoa eta moda) datu-multzo bat aztertzeko eta argi eta zehatz erakusteko zein diren horretatik ateratako ondorioak.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220310
Deskripzioa:
Jarduera honen bidez, Unitate Didaktiko honetan erabilitako informazio matematikoa
(kontzeptuak eta prozedurak) jaso eta laburbildu behar dira. Estatistikako bi parametro zentral definitzeko eta horien kalkulurako prozedura ezartzeko informazioa ematen da: batezbesteko aritmetikoa eta moda. Informazio hori laburtu eta buruz ikasi daiteke.
Gaitasunak:
Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Laburpena  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 220311
Deskripzioa:
Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira unitate didaktikoan emandako informazioa
ulertu den ikusteko.
Gaitasunak:
Problemak bereiztea, aztertzea eta ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Testa  Denbora:40 min.