BIZTANLEAK (DBH 3.)El documento está en formato pdf

DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230101
Deskripzioa:
Ariketa honen funtsezko helburua da informazio estatistikoa irakurtzea eta ulertzea,
eta informazio horri lotutako problemak ebaztea. 80ko hamarkadak 1980tik 1990era dauden urteak barne hartzen ditu. Testuak dioenaren arabera, aldi horretan biztanleriak behera egin zuen Euskal AEn. Testuaren arabera, 21.425 biztanle gutxiago izan ziren, hau da, guztizkoaren % 1. Biztanleria kalkulatzeko eragiketa: 21.425 x 100 = 214.250 pertsona. 2003an migrazio saldoa 1.000 biztanletik 3koa izan bazen eta garai hartan biztanleria 2.100.000 pertsona ingurukoa bazen, etorkin kopurua ondorengoa izan da: (2.100.000/1.000) .x 3 = 6.100 pertsona inguru. Kontuan hartutako biztanleria 2.000.000 milioi pertsonakoa bada eta 0-19 urte arteko pertsonen ehunekoa % 34tik % 17ra jaitsi bazen, 2.000.000ren gainean % 17ko murrizketa eman zen, hau da: (2.000.000/100) x 17 = 340.000 pertsona. Murrizketa oso handia da. Bizi-itxaropena denbora tarte jakin batean (normalean urtebete) hiltzen diren pertsonen batez besteko adina da. Batezbesteko aritmetikoarekin erlazionatuta dago. Testuak argi dio Euskal AEko bizi-itxaropena EBkoa baino altuagoa izan dela. EBn gizonezkoen eta emakumezkoen bizi-itxaropenaren arteko aldea honakoa da: 81,1 - 74,8 = 6,3 urte gehiago emakumezkoek. Gizonezkoen eta emakumezkoen ehunekoak berdinak badira, pertsonen bizi-itxaropena gizonezkoenaren eta emakumezkoenaren batezbestekoa izango da: (74,8 + 81,1)/2= 77,95. Ehunekoak emakumezkoen % 52 eta gizonezkoen % 48 badira, batezbestekoa kalkulatzeko ehuneko hauek haztatu beharko dira: 0,48 x 74,8 + 0,52 x 81,1 = 78,076. Ikus daitekeen moduan zertxobait altuagoa da, emakumezkoen bizi-itxaropena altuagoa denez eta talde horren ehunekoa altuagoa denez, batezbestekoak gora egin duelako. Migrazio tasa positiboa izateak ez du adierazten biztanleriak gora egingo duenik; izan ere, biztanleriaren bilakaera eragiten duten bestelako faktoreak daude, eta garrantzitsuenen artean daude jaiotza tasa eta heriotza tasa. Migrazio tasa negatiboa bada erkidego batera sartzen den pertsona kopurua murriztu egiten da. Migrazio tasa positiboa bada erkidegotik irteten den pertsona kopurua murriztu egiten da
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Problemak  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230102
Deskripzioa:
Oraingoan kalkulu-orria erabili behar da erroldako datuak bildu eta horien bidez
histograma bat osatzeko. Datuak bildu ondoren, ez da gauza handirik egin behar, kalkulu-orriak berak egiten baitu histograma (datuak ondo jasotzen badira). Bigarren atalean datuak osatzeko eskatuko zaie ikasleei. Aldi bakoitzean biztanleriak izandako aldaketak kalkulatzeko eskatuko zaie eta horretarako kalkulu-orri bat erabiliko da. Kalkulu-orria erabiltzeko trebetasunik ez badugu kalkulagailu bat erabil daiteke. 2005-1900 artean biztanleriak izandako hazkundearen ehunekoa ezagutzeko, lehenengo kopurua bigarrenaz zatitu behar da eta emaitza bider 100 egin. Urteko batez besteko aldaketa kalkulatzeko modua azalduko zaie ikasleei. Litekeena da 1920 eta 1940 urteen arteko aldaketa gaizki egotea, Espainiako gerra zibilaren eraginez (1936-1939). Ikasleei eskatuko zaien txostenean aldi horretan biztanleriak izandako aldaketak eta lurraldeen araberako desberdintasunak adierazi beharko dira. Aldaketak arrazoitzeko hipotesiak ematen saia daitezke. 2010-2015 aldiko datuak proiekzioak dira, ezagutzen ez den etorkizunari buruzko datuak direlako. Horrelakoak kalkulatzeko azken urteetan nagusitu diren joerak jarraitzen dira, baina hori alda daiteke. Proiekzioen arabera, datozen urteetan gora egingo du Euskal AEko biztanle kopuruak.
Gaitasunak:
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230103
Deskripzioa:
Jarduera honetan erroldako datuak jasotzeko kalkulu-orria erabiltzeko proposatzen
da. Datu horien bidez sektore-diagramak osatu beharko dira. Datuak jaso ondoren lana erraza da. Datuak behar den bezala jasotzen badira, kalkulu-orriak berak egiten ditu sektore-diagramak. Bigarren atalean datuak osatzeko eskatzen da eta, horretarako, datuak jaso diren data bakoitzean biztanleriaren guztizkotik lurralde bakoitzari dagozkion ehunekoak kalkulatu behar dira. Erraza da aipatu ehunekoak kalkulatzea eta kalkulu-orrien bidez berehala lor daitezke datuok. Kalkulu-orria ondo erabiltzen bada, kalkulagailu bat erabil daiteke. Arabaren kasuan, 1900. urtean honakoa zen biztanleriaren ehunekoa: 98.066/602.204 x 100. Antzera kalkulatu behar dira gainerako ehunekoak. Ehuneko horiek aztertuz ikus daitekeen moduan, biztanleriaren gorakadak edo beherakadak ez dira berdinak izan hiru lurraldeetan. Eta emaitza horiek Euskal AEko hiru lurraldeetan industrializazio prozesuak izandako bilakaera desberdinak ekarri ditu.
Gaitasunak:
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230104
Deskripzioa:
Biztanleriaren piramide batek erkidego bateko biztanleriari buruzko datuak ematen
ditu, adin-tarteen arabera antolatuta (gazteenetik zaharrenera). Normalean bereizirik adierazten dira gizonezkoei eta emakumezkoei dagozkien datuak. Emakumezkoen datuak eskuinean eta gizonezkoenak ezkerrean. Piramide izena du normalean mota horretako grafikoek hiruki bat osatzen dutelako eta biztanle zaharrenengana hurbildu ahala estutu egiten direlako. Nolanahi ere, zenbait herrialdetako jaiotza tasa txikiaren ondorioz hori ez da beti horrela izaten eta zenbait kasutan grafikoaren oinarria goiko geruzak baino estuagoa izaten da. Jada azaldu dugu nola interpretatu behar diren 1975ekoaren antzeko piramideak. Urte horietan jaiotza tasa altua da izan da eta, ondorioz, biztanle gazteak gehiago dira. 2001eko grafikoaren arabera, aldiz, erakusten du azken urteetan jaiotza tasak gorabehera gutxi izan dituela eta, ondorioz, gutxi dira biztanle gazteak. Azaldu bezala, grafiko honen arabera jaiotza tasek nabarmen egin zuten behera 1976tik aurrera (2001- 25); gainera, beherakada bortitza izan zen 1991. urtera arte (2001-10). Ondoren egonkortu egin ziren eta, azken urteetan, pixka bat gora egin dute. Nahiko simetrikoak dira, baina arretaz neurtuz gero emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago direla esan daiteke.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230105
Deskripzioa:
Erraz ikus daiteke 65 urtetik gorako biztanleriari dagokion balioak etengabe
egiten duela gora. Hain zuzen, 2003an 20 urtetik beherakoen tasa gainditzen du. 20 urtetik beherako biztanleriak etengabe egin du behera 1961 eta 2003 urteen artean. 20-65 urte arteko biztanle kopuruak gora egin du, baina oso gutxi. 1992. urteari dagokionez, ez dugu guztizko biztanleriaren eta biztanleria-segmentuen araberako ehunekoen daturik. Orduan, hurbilketa bat egin beharko da. 1991koa da hurbilen dagoen biztanleriaren guztizkoa: 2.104.041 pertsona. Balio hori edo txikiagoa den beste bat har dezakegu (garai hartan biztanleriak behera egin zuen). Erreferentzia moduan 2.100.000 biztanle hartuko ditugu. Ehunekoak kalkulatzeko 1991ko datuak hartuko ditugu. 20 urtetik beherakoak: % 25; 20 - 64 urte artekoak: % 62; eta 65 urtetik gorakoak: % 13. Horrenbestez, 20 urtetik beherako pertsonen guztizkoa: 2.100.000 x 0,25 = 525.000; 20-64 urte arteko pertsonen guztizkoa: 2.100.000 x 0,62 = 1.302.000; 65 urtetik gorako pertsonen guztizkoa: 2.100.000 x 0,13 = 273.000. 1997. urteari dagokionez zailagoa da kalkuluak egitea, 1991 eta 2001 urteen ia erdian gaudelako eta urte horiei dagozkien datuak ditugulako. Biztanleriaren gutxi gorabeherako balio bat 2.090.000 biztanlekoa izan daiteke. Baina segmentuen araberako ehunekoei dagokienez, 1996ko datuak ditugu eta datu horiek guk behar ditugunen oso hurbileko datuak dira. Bilakaerak kontuan hartuta, 1996ko datuak zertxobait alda ditzakegu. 20 urtetik beherakoak beherantz: % 20; 20-64 urte artean, zertxobait gora: % 64; eta 65 urtetik gorakoak % 100eraino falta dena (% 16). Ehuneko horiek eta guztira zenbatetsi den biztanle kopurua jakinda erraz kalkula daiteke pertsona kopurua. 20 urtetik beherakoak: 2.090.000 x 0,2 = 418.000; 20-64 urte artekoak: 2.090.000 x 0,64 = 1.337.60; 65 urtetik gorakoak: 2.090.000 x 0,16 = 334.4002004. urteari dagokionez, 2005eko biztanleriaren eta 2003ko segmentu desberdinen ehunekoak ditugu. 2004an zenbatetsitako biztanleria: 2.117.000 (gutxi gorabehera); segmentu desberdinen ehunekoa: 20 urtetik beherakoak: % 17; 20 - 64 urte artekoak: % 64; 65 urtetik gorakoak: % 19. Horrela, biztanleen guztizko kopuruak ondorengoak dira, gutxi gorabehera: 20 urtetik beherakoak: 2.117.000 x 0,17= 359.890; 20-65 urte artean: 2.117.000 x 0,64 = 1.354.880; 65 urtetik gorakoak: 2.117.000 x 0,19 = 402.230
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230106
Deskripzioa:
Datu horien arabera, Irlanda da 15 urteko adingabeko gehien duen herrialdea
(%21). Ehuneko txikiagoa du, ordea, Euskal AEk (%12). Europako hegoaldeko herrialde bi, Italia eta Grezia, adibide moduan har daitezke. Ehunekoak: Italia: 15 urtetik beherakoak %14,4; 65 urtetik gorakoak 100 -(14,4 +18,2) = %67,4 Grezia: 15 urtetik beherakoak %14,6; 65 urtetik gorakoak %17,2; 15 eta 65 urte artekoak 100 -(14,6 +17,5) = %67,8 Europako iparraldeko bi herrialde ere hartu dira: Finlandia eta Suedia. Finlandia: 15 urtetik beherakoak %17,8; 65 urtetik gorakoak %15,3; 15 eta 65 urte artekoak 100 -(17,8 +15,3) = %66,9 Suedia: 15 urtetik beherakoak %18,0; 65 urtetik gorakoak %17,2; 15 eta 65 urte artekoak 100 -(18,0 +17,2) = %64,8 Ikus daitekeenez, iparraldeko herrialdeetako biztanleak hegoaldekoetakoak baino pixka bat gazteagoak dira, baina aldea ez da oso handia. Testuan azaltzen den bezala, iparraldeko hirugarren herrialde bat eta hegoaldeko beste bat ere hartzen badira hipotesia hobeto frogatuko dugu. Hungarian, 15 eta 65 urteko pertsonen ehunekoa ondorengoa da: 100 - ( 16,1 + 15,4) = 68,55 Lituanian (Latvia), 15 eta 65 urteko pertsonen ehunekoa ondorengoa da: 100 - ( 16,0 + 15,9) = 68,1 Euskal AEko gazteen ehuneko txikiari buruz interpretazio ezberdinak sor daitezke, baina garrantzitsuena da arrazoiketa egokia egitea. Jarduera honen bigarren atalean kalkulu-orria erabili behar da sektore-diagramak marrazteko. Datuak ondo idazten eta aukeratzen badira, oso erraza da. Ikasleek diagrama horiek kopia ditzakete eta orri horretako hutsuneetan itsatsi.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
3  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230107
Deskripzioa:
Jarduera honen lehen atalean taula bat ikus daiteke. Taula horretan Europako
hainbat herrialdetan izandako jaiotza kopuruari eta heriotza kopuruari buruzko datuak ematen dira, bai eta 1.000 biztanleko jaiotza eta heriotza tasak ere. Ireland da EB osotik jaiotza tasa altuena duen herrialdea: 1.000 biztanleko 15,4 jaiotza. Ehunekoak kalkulatzeko, lehenengo balio absolutuak kalkulatu behar dira eta gero balio erlatiboak: Estoniako heriotza tasa: 18,2; Danimarkako heriotza tasa: 10,7. Proportzionalki: 18,2/10,7 = 1,7, hau da, % 170 altuagoa. Heriotza tasa altuena duen herrialdea Lituania (Latvia) da, 13,9; Zipre eta Irlanda dira baxuena dutenak, 7,2. Ehunekoa: 13,9/ 7,2 = 1,93 edo % 193. Bai egin daiteke, jaiotza kopuru osoa eta tasa ezagutzen ditugunez biztanleria kalkula dezakegulako. 4.276.500 kopuruak EBko 1.000 biztanleko 10,4ko tasa badu, biztanleria honakoa izango da: (4.276.500 x 1.000)/10,4 = 427.650.000, hau da, 427 milioi biztanle baino zerbait gehiago. Balio bera kalkula dezakegu heriotza tasa erabilita. 4.542.200 kopuruak 1.000 biztanleko 10,0eko tasa badu, biztanleria honakoa izango da: (4.542.200 x 1.000)/10 = 454.220.000; hau da, 454 milioi baino zerbait gehiago. Desberdintasun txiki bat dago bi datuen artean eta akatsen batek eragindako desberdintasuna izan daiteke. Jardueraren bigarren atalean kalkulu-orriaren bidez jaiotza tasen eta heriotza tasen ehunekoak kalkulatu behar dira, kasu bakoitzean tasarik baxuenaren arabera (taulan adierazi dira). Kalkulu horiek egiteko nahikoa da tasa bakoitzaren balioa baliorik baxuenaz zatitzea eta bider 100 egitea. Azken zutabea 2. eta 5. zutabeen arteko aldea da.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
3  Mota::  Esperientzia  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230108
Deskripzioa:
Jarduera honetan grafiko bat ematen da. Grafikoan, gizonezkoen bizi-itxaropena
(ezkerrean) eta emakumezkoena (eskuinean) adierazi dira, 1980. urtean (urdinez) eta 2003.ean (berdez). Beti bezala, lehenengo grafikoa arretaz aztertzeko gomendatzen da. Bizi-itxaropenaren kontzeptua batezbesteko aritmetikoaren kontzeptuarekin erlazionatuta dago; izan ere, zinez, herrialde jakin batean urte jakin batean hildako pertsonen adinaren batezbesteko aritmetikoa da. Egia da diagrama honetan adierazitako kasu guztietan bizi-itxaropenak gora egin duela 1980 eta 2003 urteen artean. Kasu guztietan marra berdea urdina baino handiagoa da. Azken datu horrek garrantzi handia du biztanleriaren bilakaera aztertzeko. Egia da; nahikoa da grafikoa begiratzea hori egiaztatzeko. Euskal AE bizi-itxaropen luzeena duten herrialdeen artean kokatu da. Emakumezkoen kasuan hauxe da EB osotik bizi-itxaropen altuena duen herrialdea, eta gizonezkoen kasuan gehieneko ehunekoetatik oso hurbil dago. Jarduera honen bigarren atalean taulako datuak erabiltzeko eskatzen da. Lehenengo 4 zutabeak bete behar dira, eta, ondoren, oso erraza da kalkuluak egitea, baina tauletan adierazitako datuak interpretatzen lagundu behar digute datu horiek eta, era berean, kalkulu-orria erabiltzen ikasteko balio dute.
Gaitasunak:
Datu multzo baten moda, mediana edota batez besteko aritmetikoa kalkulatzea.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
3  Mota::  Esperientzia  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230109
Deskripzioa:
Jarduera erraza da: Europako herrialdeak bereizteko eta zehaztutako kolore-kodearen
arabera koloreztatzeko eskatzen da. Lana erraza da baina arreta handiz egin behar da emaitza egokia lortu nahi bada.
Gaitasunak:
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Jolasa  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230110
Deskripzioa:
Jarduera honetan, laburpen?jarduera guztietan bezala, “ikasi beharreko” testu
bat ematen dugu. Testua ikasteko hainbat ikaskuntza?estrategia edo -teknika erabiliko dira informazioa aztertzeko. Ondorengo teknika jarrai daiteke jarduera honetan: a) Testua irakurri eta ulertzen ez diren hitzak edo kontzeptuak azaldu. b) Azaltzen eta definitzen diren kontzeptuak bereizi; kasu honetan, biztanleriaren piramidea, piramidearen egitura (forma), simetria. c) Definizioak azpimarratu. d) Definizioak barne hartzen dituen glosategi bat osatu e) Glosategian jasotako definizioak buruz ikasi
Gaitasunak:
Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Laburpena  Denbora:20 min.