INFORMAZIOAREN TEKNOLOGIA BERRIAK (DBH 3.)El documento está en formato pdf

DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230201
Deskripzioa:
Oraingoan oso garrantzitsua da testuetan ematen den informazioa irakurtzea eta
ondo ulertzea. Testu horiek argitaratutako txostenetatik hartu dira zuzenean eta ez dira “bereziki” prestatu ikastetxeetan erabiltzeko. Horrela, beraz, testuak errealagoak eta interesgarriagoak izango dira, baina, behar bada, ulertzeko zailagoak. IKT terminoa “Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien” laburdura da. Problemak ebazteko eskatu den guztietan bezala, horiek ebazteko prozedura kontu handiz aukeratzea komeni da. Prozesuaren justifikazio arrazoitua ere oso garrantzitsua da honelako jardueretan; zaindu beharrekoa da.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Problemak  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230202
Deskripzioa:
Jarduera honetan hainbat problema proposatzen dira. Oraingoan diagrama batean
jaso dira datuak eta horiexek erabili behar izango dira. Problemak ebazteko eskatu den guztietan bezala, horiek ebazteko prozedura kontu handiz aukeratzea komeni da. Prozesuaren justifikazio arrazoitua ere oso garrantzitsua da honelako jardueretan; zaindu beharrekoa da.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
1  Mota::  Problemak  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230203
Deskripzioa:
Jarduera honetan txosten bat idazteko eskatzen da, grafikoan jasotzen diren
datuekin betiere. Horretarako gidoi bat ere ematen da ikasleek, azpimarratu nahi dituzten alderdiak gorabehera, txostena egiteko jarraibide batzuk izan ditzaten. Hobe da ikasleek euren kabuz egitea txostena, baina seguruena lan hori eurek bakarrik egiteko zailtasunak izango dituzte. Beraz, haiengandik hurbil egon behar da eta ikasleei laguntza eman behar zaie gutxienez eman zaien gidoia erabiltzeko gai izan daitezen. Era berean, garrantzitsua da erabilitako terminoak eta adierazpenak zuzentzea, zuzenak eta egokiak izan daitezen.
Gaitasunak:
Taula edota grafiko batean jasotako datuekin txosten labur bat idaztea bere kabuz, ondorioak modu arrazoituan frogatuta.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230204
Deskripzioa:
Jarduera honetan erabiltzailearen profil nagusia definitu behar da, emandako
datuak kontuan hartuta. Aldagai bakoitzaren gehieneko balioen multzoa da profila. Horrenbestez, gehieneko balioak dituzten ezaugarriak bilatu eta batu egin behar dira profila definitu ahal izateko. Lana erraza da baina arreta handiz egin behar da. Bestalde, ikasleei dagoeneko eskatu ahal zaie jarduera hau euren kabuz egiteko.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230205
Deskripzioa:
Banaketa baten mediana eta kuartilak kalkulatzeko jarraitu behar den prozedura
azaltzen da jarduera honetan, baita banaketa bateko datuen ezaugarriak aztertzeko parametro horiek nola erabili behar diren ere. Banaketa baten balioak multzotan antolatu nahi direnean erabiltzen dira parametro mota horiek, banaketan duten tokia kontuan hartuta: txikitik handira edota alderantziz. Kasu honetan ere erabiltzen dira, hau da, antolatutako banaketaren barruan duten tokian aldaketarik egon den ala ez aztertu nahi denean. Kasu honetan ikusi eta azaldu behar da aztertutako herrialdeak kuartil batetik bestera mugitu diren, eta zein ondorio atera daitezkeen mugitu direnean edo mugitu ez direnean.
Gaitasunak:
Datu multzo baten moda, mediana edota batez besteko aritmetikoa kalkulatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
3  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230206
Deskripzioa:
Jarduera honetan datu-serie bat aztertu behar da. Horretarako, lehenbizi batezbesteko
aritmetikoa erabiliko dugu, baliabide hau datuak ditugun herrialde guztietan batez beste erabiltzen den kopurua nola aldatu den konparatzeko. Hala ere, batezbestekoa gehitzen denean, ez da beti herrialde guztietan gehitzen, ezta modu berean ere. Herrialde batetik besterako ezberdintasunak gehitu edo gutxitu diren jakiteko beste parametro batzuk erabili beharko ditugu; oro har, desbideratze parametroak erabiltzen dira honetarako. Kasu honetan, batez besteko desbideratzea erabili behar dugu informazio hori lortzeko. Jardueran azaltzen da nola kalkulatu, baita are garrantzitsuagoa dena ere: zenbakizko balioak nola interpretatu behar ditugun. Batez besteko desbideratzea gehitzen bada, hurrengo ondorioa aterako dugu: balioak gero eta heterogeneoagoak dira. Baina desbideratzeak behera egiten badu, hurrengo ondorioa aterako dugu: balioak hurbildu egiten dira eta horien batura homogeneoagoa da. Jarduera honetan garrantzitsuena da parametro horien funtzionaltasuna ikustea eta ateratzen diren ondorioak behar bezala argudiatzea.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Utilizar los parámetros centrales y de desviación (desviación media) para analizar e interpretar un conjunto de datos.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230207
Deskripzioa:
Jarduera honetan, taula bateko datuen bidez parametro batzuk kalkulatu behar
dira eta, ondoren, horietatik ondorioak ateratzen ahalegindu behar da. Parametro horiek batezbesteko aritmetikoa eta batez besteko desbideratzea dira. Batezbestekoaren bidez herrialdeen kokaleku ezberdinak alderatu ahal izango dira; eta desbideratzeak datuen homogeneotasuna aztertzen lagunduko digu. Kasu bakoitzean balio horiek nola erabili jakin behar dugu banaketaren ezaugarriak aztertu ahal izateko.
Gaitasunak:
Datu banaketen pareen arteko erlazioak aztertzeko aldagaien korrelazioaren kontzeptua erabiltzea.
Desbiderapen parametroak kalkulatzea eta erabiltzea datu multzoak aztertzeko eta interpretatzeko.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
3  Mota::  Esperientzia  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230208
Deskripzioa:
Lehenengo orrialdeko akatsak: - Ez da egia gehien aipatu diren 5ak informazioarekin
zuzenean erlazionatuta daudenik. Bai lehenengo 3ren kasuan, baina 4.a www.ehu.es da - Ez da egia Aurrezki Kutxaren weba denik gehien erabiltzen dena, prentsari lotutakoen ondoren. EHU.es da gehien erabiltzen dena - Ez da egia Aurrezki Kutxa aldi horretan % 2,5etik % 3ra pasa denik; justu kontrakoa gertatu da. Bigarren orrialdeko akatsak: - Taulan ez da 2004ko daturik ematen, hortaz, ez da zuzena horri buruz hitz egitea. - Ez da egia eragina hirukoiztea lortu duenik; “ia bikoiztu egin dela” esan beharko litzateke. - MSNri ez dagokio % 26, % 2,6 baizik.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Jolasa  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230209
Deskripzioa:
Orain arte egindako lan estatistiko guztia kontuan hartuta, jarduera hau erraza
dela esan dezakegu; izan ere, aurretik askotan landu delako tauletako datuak irakurri ostean inferentziaren bat ateratzeko gaitasuna. Ikasleek jarduera hau euren kabuz egin beharko lukete, irakasleek laguntza handirik eman gabe. Eskatu den azterketa egiteko ez da oinarri moduan parametrorik kalkulatu behar, eta horregatik, lana errazagoa da. Berriz esan behar da, ikasleen lanean adierazteko modua berariaz zaindu behar dela.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230210
Deskripzioa:
Oraingoan kokapen parametro garrantzitsuenei buruzko informazioa ematen dugu:
mediana eta kuartilak. Jarduera honetan, laburpen jarduera guztietan bezala, “ikasi beharreko” testu bat emango diegu ikasleei. Testua ikasteko hainbat ikaskuntza-estrategia edo -teknika erabiliko dira informazioa aztertzeko. Ondorengo teknika jarrai daiteke jarduera honetan: a) Testua irakurri eta ulertzen ez diren hitzak edo kontzeptuak azaldu. b) Azaltzen eta definitzen diren kontzeptuak bereizi; kasu honetan, mediana eta kuartilak. c) Definizioak azpimarratu. d) Definizioak jasotzen dituen glosategi bat osatu. e) Glosategiko definizioak buruz ikasi. Horrez gain, jarduera honetan kontzeptu-mapa bat ematen zaie ikasleei. Bertan adierazi dira parametro zentral nagusiak eta elkarren artean dituzten erlazioak. Ikasleek mapa arretaz irakurri behar dute eta, ondoren, mapa hori erabiliz eskema honetan adierazitako hainbat kontzepturen definizioak zehaztu beharko dituzte. Azken urratsa definizioak buruz ikastea da.
Gaitasunak:
Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
3  Mota::  Laburpena  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230211
Deskripzioa:
Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira unitate didaktikoan emandako informazioa
ulertu den ikusteko.
Gaitasunak:
Problemak bereiztea, aztertzea eta ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Testa  Denbora:40 min.