GEO-KLIMA ETA INGURUMENA (DBH 3.)El documento está en formato pdf

DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230301
Deskripzioa:
Jarduera honetan taula baten bidez aztertu behar dira emandako datuak; hain
zuzen, datu horiek, taula batean jasotzen diren klimaren aldagai guztiei buruzkoak dira. Parametro zentralak, batezbestekoa eta mediana, erabiltzen badira azterketa errazago egingo da; izan ere, horiei esker, zenbaki bakarra erabilita datu-serie luzeak alderatu daitezke. Hori garrantzitsua da datuak jaso diren aldietan izan diren klimaren aldagaiei dagokienez. Adina kontuan hartuta, ikasleak jarduera estatistiko hau euren kabuz eta nahikoa ekimenez egiteko gai izan beharko lirateke, aurrean dituzten kontzeptuak eta prozedurak aurreko ikasturteetan landu baitira.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230302
Deskripzioa:
Parametro zentralen bidez datuen batez besteko balioa zein den jakin daiteke;
baina parametro horiek ez digute ematen horien barreiadura-mailari buruzko informaziorik, hau da, ez digute esaten balioek banaketa homogeneoa edo heterogeneoa duten. Hori jakiteko beste parametro batzuk erabili behar dira, barreiadura-parametroak izenez ezagutzen direnak. Parametro horien artean errazena hauxe da: banaketaren balioek batezbesteko aritmetikoarekin alderatuta dituzten diferentzien balio absolutuen batez besteko desbideratzea edo batezbestekoa. Kasu honetan, horrela jakingo dugu estazio metereologikoen gaineko datuak batezbestekoaren arabera taldekatu diren ala ez. Gainera, beste klima bat baino muturrekoagoa edo ez hain muturrekoa den klimaz ari garen jakingo dugu. Bi kasuotan batezbestekoak ia antzekoak izan daitezke, baina horrek ez du esan nahi goreneko eta behereneko mailen arteko aldaketak antzekoak direnik.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
3  Mota::  Ikerketa  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230303
Deskripzioa:
Ikerketa honetan ikasleek euren kabuz aplikatu behar dituzte ordura arte bereganatutako
ezagutzak, bi urtegiren okupazio-maila aztertzeko.Ikerketa honetan parametro zentralak erabili ditzakegu, batezbestekoa bereziki; parametro horien bidez, batez beste betetako maila jakingo dugu (ehunekotan). Zenbat eta batezbesteko altuagoa orduan eta betetze mailaren ehuneko altuagoak izango dira. Bestalde, batez besteko desbideratzeak erakutsiko digu ehuneko hori berdin banatu den urtean zehar edo gorakada eta beherakada nabarmenik egon den. Bi parametro horiek nahiko zehatz erakutsiko digute zein den urtegien egoera, eta horien artean konparazioak egiteko aukera emango digute.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
3  Mota::  Ikerketa  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230304
Deskripzioa:
Ikerketa honetan ikasleek euren kabuz aplikatu behar dituzte ordura arte bereganatutako
ezagutzak, bi behatokitan pilatutako prezipitazioak aztertzeko. Ikerketa honetan parametro zentralak erabili ditzakegu, batezbestekoa bereziki; parametro horien bidez, batez beste pilatutako prezipitazio kopurua jakingo dugu. Zenbat eta batezbesteko altuagoa orduan eta prezipitazio gehiago izango da. Bestalde, batez besteko desbideratzeak erakutsiko digu ehuneko hori berdin banatu den urtean zehar edo gorakada eta beherakada nabarmenik egon den. Bi parametro horiek nahiko zehatz erakutsiko digute zein den bi urtegietako prezipitazioaren egoera, eta horien artean konparazioak egiteko aukera emango digute.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230305
Deskripzioa:
Jarduera honen bidez erakutsi nahi da datu-serieak aztertu eta alderatzeko parametro
estatistikoak erabili daitezkeela. Datu hauek, hain zuzen, bi behatokitan (bata Donostian eta bestea Gasteizen) jasotako klimaren aldagaien serie bati buruzkoak dira. Urte ezberdinetako datuen batezbesteko aritmetikoek ematen dizkiguten balioei esker aldagai horiek urte batetik gorako aldietan konpara daitezke eta, beraz, fidagarritasun gehiago ematen digute. Egun bat zoriz aukeratuz gero egun horretan kazkabarra egiteko probabilitatea batez besteko balio horien mende dago. Bi behatoki horietako bat itsasaldean dago eta bestea klima kontinentalean; bakoitza non dagoen jakiteko parametro erabilgarriena euria egin duen egunen batezbestekoa da, itsasaldean euri gehiago egiten duelako. Jardueraren bigarren atalean bi behatoki horiexek konparatu behar dira berriz, baina oraingoan aldagai ezberdinekin. Antzeko lana egin behar da. Itsasaldeko klima eta klima kontinentala bietako zeinek duen jakiteko agian aukerarik onena da tenperatura minimoan eta maximoan izandako aldaketak aztertzea, aldaketa handienak klima kontinentaletan ematen baitira.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230306
Deskripzioa:
Korrelazioaren kontzeptua funtsezkoa eta konplexua da estatistikan. Une honetan
intuizioz jokatu behar da erlazionatutako bikoteak diagrama kartesiar batean emandako puntu-hodeiaren eta korrelazioaren artean. Horretarako adibide bi aukeratu ditugu. Behatokiaren kotaren eta urteko batez besteko tenperaturaren arteko erlazioak beherako joera duen hodeia du; izan ere, kotak gora egitean (eskuinerantz) tenperaturak behera egiten du (beherantz). Ez dago mendekotasun linealik baina bai joera bat, eta joera horri oraingoz korrelazio deituko diogu; korrelazio negatiboa, kasu honetan, balioetako batek gora egiten duenean besteek behera egiten dutelako. Ez da gauza bera gertatzen kota pilatutako prezipitazioarekin erlazionatzen dugunean; horrelakoetan ez da loturarik ematen, puntu-hodei batek diagrama sakabanatua eta ez hain antolatua ematen du joera bati dagokionez. Ikasleek mota horretako hausnarketak egin ditzaten lortu nahi dugu jarduera honen bidez.
Gaitasunak:
Puntu-hodeiak izeneko adierazpenak erabiltzea aldagaien arteko korrelazioa interpretatzeko.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Esperientzia  Denbora:40 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230307
Deskripzioa:
Jarduera honetan 4 problema ematen dira, eta horietan batezbesteko aritmetikoa
tartean dagoen parametro estatistikoa da. Problemek egitura erraz samarra dute eta ez dute azalpen berezirik behar. Ontziak altueran duen milimetro bakoitza litro bat da; orduan, pilatutako litro kopurua zein den jakinda eskatutako altuera kalkula daiteke.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Problemak  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230308
Deskripzioa:
Jarduera honetan ikerketa bikoitza egitea proposatzen da. Taula bateko datuak
erabiliz eta egoki diren parametro estatistikoak kontuan hartuz, aireportu ezberdinen aldagai klimatikoak deskribatu eta alderatu behar dira. Jakina, datu horiek interpretatzea komeni da, eta gero egoeraren, klimaren eta bestelakoen gaineko ondorioak atera eta argudiatzea. Jarduera honetan funtsezkoa da ikasleek beren kabuz eta nahikoa ekimenez aritzea.
Gaitasunak:
Parametro estatistikoak erabiltzea datu-banaketak aztertzeko eta alderatzeko.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Ikerketa  Denbora:50 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230309
Deskripzioa:
Jarduera honetan jolas erraz bat proposatzen dugu. Goiko laukizuzeneko laukitxoetan
behean dagoen marrazkiaren emaitzekin bat datozen marrazkiak jarri behar dira. Jarduera ondo egiten bada goiko marrazkiak forma geometriko ezagun baten itxura hartzen du; bestela zerbait gaizki egin da eta berriro marraztu behar da. Hori dela eta, arkatza eta papera erabiltzea gomendatzen da.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Jolasa  Denbora:20 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230310
Deskripzioa:
Jarduera honetan desbideratze parametro garrantzitsuenen esanahiari buruzko
informazioa ematen dugu: desbideratzea, batez besteko desbideratzea, bariantza eta desbideratze estandarra. Jarduera honetan, laburpen jarduera guztietan bezala, “ikasi beharreko” testu bat emango diegu ikasleei. Testua ikasteko hainbat ikaskuntza-estrategia edo -teknika erabiliko dira informazioa aztertzeko. Ondorengo teknika jarrai daiteke jarduera honetan: a) Testua irakurri eta ulertzen ez diren hitzak edo kontzeptuak azaldu. b) Azaltzen eta definitzen diren kontzeptuak bereizi; kasu honetan, mediana eta kuartilak. c) Definizioak azpimarratu. d) Definizioak jasotzen dituen glosategi bat osatu. e) Glosategiko definizioak buruz ikasi. Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira jardueraren lehen atalean emandako informazioa ulertu den ikusteko. Hortaz, ikasitakoa praktikan jartzeko ariketak dira.
Gaitasunak:
Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Laburpena  Denbora:30 min.
DESKARGATU ATAZA:
Ataza duen dokumentua Ataza duen dokumentua | Atazaren fitxa osoa Atazaren fitxa osoa  ID: 230311
Deskripzioa:
Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira unitate didaktikoan emandako informazioa
ulertu den ikusteko.
Gaitasunak:
Problemak bereiztea, aztertzea eta ebaztea.
Zailtasuna (1: erraza - 3: zaila):
2  Mota::  Testa  Denbora:40 min.