Buletina ez baduzu ondo ikusten sakatu hemen

Logo Eustat

Kapital Soziala Euskal AEn

2010eko ekaina


 

Eustatek, Kapital Sozialaren Inkestan, Euskal AEko harreman eta gizarte parte-hartzearen dimentsio nagusiak aztertzen ditu

 

Kapital soziala baliabide gisa ulertzen da, eta hartaz balia gaitezke sare pertsonal zabalak ditugunean, arlo ekonomiko eta sozialean aktiboki parte hartzea ahalbidetzen digutenak, konfiantza giro batean. Kapital sozialak norberaren eta gizartearen garapena erraz dezake, baita gizartearen garapen ekonomikoa ere.

Eustatek 2007ko urtearen hondarrean Kapital Sozialaren Inkesta burutu zuen, adierazleak ondokoez zirelarik: biztanleriaren zoriontasun eta osasuna, senide eta lagunen sarearen tamaina, haien homogeneotasuna, hautemandako konfiantza orokorra eta instituzioekikoa, hauteskunde partehartzea eta elkarteetan, informazio-iturrien barietatea, sare birtualak, segurtasun eta gizarte-kohesioa.

Zehazki, Eustatek egindako inkestan, kapital soziala harreman eta gizarte parte-hartze dimentsio-multzotzat hartzen da. Adierazleetako batzuk, eta batezbesteko puntuazioak, grafikoan laburbiltzen dira:

 

Foto 1

[Ikus gehiago]

 

Euskal biztanleria nahiko zoriontsu eta osasuntsu agertzen da, “oso ongi” da batez bestekoa

 

Foto 1

Euskal biztanleria neurri handi batean zoriontsu eta osasuntsu sentitzen da, 7,1 puntuz 10ren gainean, Kapital Sozialaren Inkestaren arabera. Zoriontasunaren atalean osasunaz, bizitzarekiko asetasunaz eta diru-sarrerez galdetzen da. Diru-sarrerekin harremana badu; gizarte-klasea da aldagai nagusia. Horrela, alderik handiena beheko klasean hartzen duenaren (6,2) eta goiko eta goi-ertainean hartzen duenaren (7,7) artean da.

Harreman hori ez da hain sendoa jardueraz galdetzen denean. Hor zoriontsuenak ikasleak (7,5) eta landunak (7,3)dira. Gutxien zoriontsuenak pentsiodunak (6,4) eta erretiratuak (6,8); hor osasunak munta handia du.

Familia-mota eta familia-tamaina aldagaiek zerikusia dute bakardadearen asetasunaren gaineko eraginean. Izan ere bikoteak (7,2) eta bikote seme-alabadunak (7,1) zoriontsuagoak dira lagun bakarreko familiak (6,6) eta kolektiboetan bizi direnak (6,6) baino.

Adierazlerik elkarrekiko lotuenak gizarte-kohesioa eta segurtasuna dira. Gizarte-kohesioak aldeak sortzen ditu zoriontasunean, 6,3tik (kohesio txikia) 7,5era (kohesio handia), eta segurtasunak alde handiagoak, 5,8tik (segurtasun txikia) 7,2ra (segurtasun handia).

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

 

Euskal biztanleriaren senide eta lagun sarea handia da, 22 pertsona, eta oso homogeneoa

 

Foto 1

Kapital Sozialaren Inkestaren emaitzen artean nabarmentzen da euskal biztanleriak 22,5 pertsonako senide eta lagunez osatutako sarea duela. Dozena bat da gertu-gertuko gunea.

Aldagai sozio-ekonomikoen artean familia-mota oso esanahitsua da. Seme-alabarik gabeko bikoteek 24 bat senide-lagun dituzte, lagun bakarrekoek 18,7; establezimendu kolektiboetan bizi direnek 14 apenas. Jarduerari begiratuz gero, pentsiodunek 19,7 senide-lagun dituzte batez beste; ikasleek 24,1 pasa.

Lagunak bakarrik aintzat hartuz, inkestan beraien homogeneotasuna/heterogenetasuna begiratu da. Biztanleriarentzat homogeneotasunaren batez besteko balioa 6,0 da; alegia, pertsonen ia bi herenen lagunak haiek bezalakoak dira sinesmen, naziotasun, kokapen sozial, joera politikoan. Sarerik heterogeneoenak, batez ere, atzerrian jaioek, unibertsitarioek, profesionalek, zuzendaritza-kideek, goi eta goi-ertain klaseek eta enpresariek dituzte. Sarerik homogeneoenak ondokoek dituzte: lehen mailako ikasketak edo gutxiago dituztenek, etxeko lanetan aritzen direnek, 55 urte baino gehiagokoek, ez-aktiboek, beste probintzietan jaioek, bananduek eta dibortziatuek.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Eustati buruz

Foto 1

Mikrodatuen fitxategiak

Mikrodatuen fitxategietan Eustatek egindako inkesten norbanakoaren erregistro mailako informazioa dago. Fitxategi hauek, -babestuak, anonimoak- balio erantsia ematen diote estatistika-erabiltzaileari; izan ere, taula bidezko hedapen estandarrak ezin ahalbidetzen dituen datu ustiapen eta analisiak burutzeko modua ematen baitu. Atal honek –Eustaten webean “Zerbitzuen” barruan- eskuragarri dauden mikrodatu estandarren fitxategien zerrenda du, eta erabiltzaileek dagokion eskaera egiteko formularioaren bidez lortu ahal izango dituzte. Oraingoz, ondoko mikrodatuen fitxategietara hel daiteke: Kapital Sozialaren Inkesta 2007, Bizi-baldintzen Inkesta 2004 (gizabanakoak eta familiak), Inkesta Demografikoa 2006, Ingurumen Inkesta-Familiak 2008.

[Ikus gehiago]

 


Eustat, Euskal Estatistika Erakundea

E-mail: informacion@eustat.es

Tfnoa: (+34) 945 01 75 17

Fax: (+34) 945 01 75 01


Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen