Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen

Logo Eustat

Euskal AEko Merkataritza

2010eko apirila


 

EAEko txikizkako merkataritzaren salmentek % 5,7ko jaitsiera nominal metatua izan dute 2009. urtean

 

Foto 1

2009. urte osoa aztertuta, txikizkako merkataritzaren salmentek % 5,7ko jaitsiera nominal metatua izan dute. Gasolina-zerbitzuguneak aintzat hartu gabe, ordea, txikizkako gainerako merkataritzaren salmentek % 3,4 egin dute behera. Balio errealetan, sektore osoak % 3,8ko jaitsiera izan du eta gasolina-zerbitzuguneak alde batera utzita jaitsiera % 3,3koa izan da. Lurraldeka, Gipuzkoak izan du portaerarik onena: urte osoan % 4,8ko jaitsiera izan du. Gero, Bizkaiak, % 5,2ko jaitsiera izan du eta Arabak % 9,4koa. Datu hauek guztiak tasa nominaletan atera dira. Balio errealetan, aldiz, honako beherapenak eman dira hiru lurraldeetan: Gipuzkoan % 2,5ekoa, Bizkaian % 3,9koa eta Araban % 6,4koa. Txikizkako merkataritza sektoreko enplegu kopuruak 2009. urtean behera egin du, aurreko urteko batezbestekoarekin alderatuta; hain zuzen, % 3,1 egin du behera. Lurralde bakoitzean jaitsiera horrek honako datuak izan ditu: Araban % 5,1, Bizkaian % 3,9 eta Gipuzkoan % 1,0.

[Ikusi gehiago]

 

Euskal AEko azalera handietako salmentek % 0,8ko jaitsiera nominala izan dute 2009. urtean

 

Foto 1

Euskal AEko azalera handietako salmentek % 0,8ko jaitsiera nominala izan dute 2009ko hamabi hilabeteetan, aurreko urteko aldi beraren aldean. Prezioen eragina kendu ostean, tasa erreala -% 0,4 da, lan-egutegi homogeneoa aintzat hartuta betiere. Lurralde historikoka 2009. urte osoan metatu diren bilakaerak ondokoak izan dira: Araban % 4,4 jaitsi dira salmentak, Bizkaian % 1,2 jaitsi dira eta Gipuzkoan % 2,2 igo dira, balio nominaletan guztiak. Balio errealetan, aldiz, Araban (-% 3,7) eta Bizkaian (-% 0,8) prezioak jaitsi egin dira, baina Gipuzkoan % 2,4 igo dira.

[Ikusi gehiago]

 

2009. urtean, Euskal AEko barne-merkataritzako salmentek % 13,9 egin dute behera balio nominaletan

 

Foto 1

Barne-merkataritzaren salmentek % 13,9ko jaitsiera nominal metatua izan dute 2009. urte osoan zehar. Lurraldeka, Gipuzkoak izan du portaerarik onena: urte osoan % 9,8ko jaitsiera izan du. Gero, Bizkaiak, % 14,9ko jaitsiera izan du eta Arabak % 18,0koa. Datu hauek guztiak tasa nominaletan atera dira. Balio errealetan, Euskal AEko sektore honek % 8,9 egin du behera: Gipuzkoan % 5,2, Bizkaian % 10,0 eta Araban % 11,5. Merkataritza sektoreko enplegu kopuruak 2009. urtean behera egin du, aurreko urteko batezbestekoarekin alderatuta; hain zuzen, % 3,5 egin du behera. Lurralde bakoitzean jaitsiera horrek honako datuak izan ditu: Araban % 5,5, Bizkaian % 3,7 eta Gipuzkoan % 2,3.

[Ikusi gehiago]

 

Euskal AEn dauden 49.268 merkataritza establezimenduetan 148.104 enplegu sortu dira

 

Foto 1

Eustatek egindako Jarduera Ekonomikoen Direktorioan biltzen diren datuen arabera, 2009ko urtarrilaren 1ean 49.268 merkataritza establezimendu izan dira Euskal AEn eta horiek 148.104 lanpostu sortu dituzte. Establezimendu horietako 26.228 Bizkaian egon dira, 16.835 Gipuzkoan eta 6.205 Araban. Txikizkako merkataritzaren establezimenduei dagokienez, aldi horretan Euskal AEn 29.852 egon dira; horietako 1.030ek 400 m2 baino gehiago izan dute, baina 854k ez dute 9 m2-rik ere izan. Araban 3.652 txikizkako komertzio izan dira, Bizkaian 15.832 eta Gipuzkoan 10.368.

Adierazle nagusiak
BPG IV-2009 -2,5%
Jarduera I-2010 55,5%
Langabezia I-2010 8,9%
KPI 03-2010 0,8%
IPI 02-2010 -4,4%
Interneten erabiltzaileak 2009 51,7%
 

Adierazle nagusiak

2009ko laugarren hiruhilekoan, BPGk % 2,5 egin du behera urte batetik bestera Euskal AEn.

2010eko lehenengo hiruhilekoan biztanleen % 55,5 landuna izan da, eta langabezia tasa % 8,9koa izan da aldi horretan.

KPIk % 0,8 egin du behera martxoan; ondorioz, urte arteko aldakuntza tasa % 1,3koa izan da.

Bestalde, Industri Produkzioaren Indizeak (IPI) % 4,4 egin du behera otsailean, aurreko urteko hilabete beraren aldean.

Azkenik, 2009. urtean, EAEko 15 urteko edo gehiagoko biztanleen % 51,7ak internet erabili du.



Eustati buruz

Foto de Acerca

Egoera

Atal honetan Eustatek egindako egoerari buruzko eragiketa guztiak jasotzen dira. Eragiketa horiek hilean edo hiruhilean behin egiten dira, Euskal AEko ekonomiaren ziklo-egoerari buruzko informazioa emateko askoz; eta horrelakoetan, gainera, bereziki azpimarratzen dira oraintxu izan duen bilakaera eta berehalako ikuspegiak. Egoeraren araberako analisiaren xede nagusia da sistema ekonomiko baten (nazio edo autonomia erkidego baten ekonomia) edo horren zati baten (jarduera-adar batena, merkataritza adibidez) portaera osoa adierazten duten denborazko serieek epe laburrera izango duten bilakaera aztertzea. Horretarako funtsezko lehengaia denborazko serieak dira, hau da, ondoz ondoko aldietan fenomeno jakin baten gainean egiten diren oharrak.

[ikusi gehiago]

 


Eustat-Euskal Estatistika Erakundea

Helb. elek.: informacion@eustat.es

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa: (+34) 945 01 75 01


Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen