Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen

Logo Eustat

Merkataritza Euskal AEn

2011ko maiatza


 

Txikizkako euskal merkataritzaren salmentek %1,2ko igoera metatua izan zuten 2010ean eta 2011ko lehen hiruhilekoan %1,8 jaitsi ziren

 

Foto 1

2010ean txikizkako merkataritzaren salmentek %1,2ko igoera nominal metatua izan zuten. Gasolindegiak sartu gabe, txikizkako gainerakoen salmentetan ez dago aldaketarik (%0,0), 2010eko datu metatuetan 2009koen aldean. Termino errealetan, sektorea bere osotasunean %0,6 jaitsi zen eta gasolindegirik gabe %0,3. 2011 lehen hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren sektorean %1,8 jaitsi ziren salmenta nominalak aurreko urteko aldi beraren aldean, eta %2,9 gasolindegiak sartu gabe. Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %0,4 nominala hazi da. Prezio finkoetan eta aurreko urtearen aldean, sektore osoan %4,8koa izan zen jaitsiera eta %4,2 gasolindegirik gabe.

[Ikus gehiago]

 

Euskal AEko azalera handietako salmentak %12,3 jaitsi ziren 2011ko martxoan

 

Foto 1

Euskal azalera handietako salmentak %12,3 nominal jaitsi ziren urte artean 2011ko martxoan, lan-egutegiko termino homogeneoetan. Elikagaietan %6,1eko urte arteko jaitsiera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %15,8koa. Araban, urte artean, %9,4 jaitsi dira salmentak nominalki; %13,4 Bizkaian eta %11,6 Gipuzkoan. 2011ko otsailaren aldean, salmentak %4,3 jaitsi ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %2,0ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %5,5ekoa.

[Ikus gehiago]

 

Euskal AEn 2010ean barne-merkataritzaren salmentak %5,6 hazi ziren nominalki

 

Foto 1

Barne-merkataritzaren salmentek %5,6ko igoera nominal metatua izan zuten 2010ean. Tasa nominaletan, Araban %7,4ko igoera, Gipuzkoan %7,2koa, Bizkaian %4,2koa. Termino errealetan, Euskal AEn, sektorean %2,7ko igoera dago. Gipuzkoan %3,5, Araban %3,4 eta Bizkaian %2,1. Aurreko urteko batez bestekoaren aldean, 2010ean merkataritza sektorearen enplegu-galera %0,4 izan zen; Bizkaian %0,3 igo zen, %1,0 jaitsi Gipuzkoan eta %1,8 Araban.

[Ikus gehiago]

 

Euskal AEn 47.012 merkataritza-establezimendu daude, eta bertan 142.731 enplegu

 

Foto 1

Eustatek landutako “Euskal enpresen egitura eta demografia” estatistikan jasotako datuen arabera, Euskal AEn 47.012 merkataritza-establezimendu daude, eta bertan 142.731 enplegu, 2010eko urtarrilaren 1ean. Bizkaian 24.909 establezimendu; 16.129 Gipuzkoan eta 5.974 Araban. Txikizkako merkataritza-establezimenduak 28.627 ziren Euskal AEn; haietatik 1.028k 400m2 baino gehiago zituzten, eta 745ek 9 m2 baino gutxiago. Araban 3.502 txikizkako establezimendu ziren, 15.135 Bizkaian eta 9.990 Gipuzkoan.

Adierazle nagusiak
BPG (2010eko 4. hiruhil.) %0,8
Jarduera tasa (2011ko 1. hiruhil.) %56,3
Langabezia-tasa (2011ko 1. hiruhil.) %10,7
KPI (2011ko apirila) %1,3
IPI (2011ko martxoa) %6,1
Interneteko erabiltzaileak (2010) %52,6
 

Adierazle nagusiak

Euskal AEko BPGk urte arteko %0,8ko hazkundea izan zuen 2010eko laugarren hiruhilekoan

2011ko lehen hiruhilekoan biztanleria landuna %56,3an zen, eta langabezia-tasa %10,7an.

KPI %1,3 zen martxoan; urte arteko aldakuntza-tasa %3,7.

Bestalde, Industri Produkzioaren Indizea (IPI) %6,1 igo zen lehengo martxoan aurreko urteko hil beraren aldean.

Azkenik, 2010. urtean, EAEko 15 urteko edo gehiagoko biztanleen % 52,6k internet erabili zuen.



Eustati buruz

Foto de Acerca

Informazio zerbitzua

Eustateko informazio zerbitzuaren xede nagusia da jasotzen dituen estatistika-informazio eskaerak azkar eta eraginkortasunez betetzea. Eskaera horiek herritarrek, enpresek, herri administrazioek, eragile politiko eta sozialek, unibertsitateek... egiten dituzte, beren jarduerak garatzeko edo beste edozein arrazoi dela-eta, estatistika-informazioa behar dutelako. Zehatz esateko, bereziki interesgarriak dira Kontsulta Azkarren Zerbitzua, telefonoz, faxez, ohiko postaz edo posta elektronikoz berehalako arreta eskaintzen duena, eta Neurrira Egindako Estatistika Informazioen Eskari Zerbitzua, Eustatek egindako estatistika guztien "neurrirako" ustiaketak egiten dituena.

[Ikusi gehiago]

 


Hemen ere jarrai gaitzazu: Twitter Twitter y Facebook Facebook

 

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea

Helb. elek.: informacion@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa: (+34) 945 01 75 01


Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen