Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen

Logo Eustat

Emakumearen nazioarteko eguna

2013


 

Zazpi gizonetatik batek bakarrik pasatzen du emakumeek adina denbora seme-alabak zaintzen

 

Foto 1

15 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten Euskal AEko emakume okupatuen erdiak (%48,8k), ordaindutako lan-denboraz gain, egunero 5 ordu edo gehiago ematen dituzte horiek zaintzeko lanetan, Eustatek eginiko Lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko inkestaren arabera. Gizon okupatuen erdiak (%49k) seme-alaben zainketan bi ordu edo gehiago pasatzen ditu. Zazpi gizonetatik batek (%13,5ek) emakumeek adina denbora pasatzen du. Oro har, gizon batek 2,8 ordu pasatzen ditu egunean seme-alabak zaintzen; emakume batek 4,7 ordu. Etxeko lanak banatzeko orduan, aldea oraindik handiagoa da: 10 gizonetatik bederatzik (%90,8k) bi ordu edo gutxiago ematen ditu; emakumeen herenak (%32,2k) hiru ordu edo gehiago.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus gehiago]

 

Bost emakume okupatutatik batek uste du amatasunak eragin diezaiokeela lan-sustapenari

 

Foto 1

Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatzeak sustapen profesionalari kalte egingo dion beldurra antzekoa da emakumeengan eta gizonengan; nabarmenagoa da gazteen artean. Bost emakumetatik batek uste du amatasuna kaltegarri litekeela sustapenerako; berriz, gauza bera aitatasunaz gizonen %5,9k bakarrik uste du. Emakumeek aiseago (%61,3) eska dezakete lanaldi-murrizketa gizonek (%54,3) baino. Berriz, noizean behineko lanetiko irtenaldi baterako, emakumeen arteko %26,6k zail du, gizonen artean %21,7 delarik. Irteteko malgutasunaz -bateragarritasuna hobetzeko beste lanabes bat- okupatuen hirutik bat -%36,1- baliatzen da; emakumeak gutxiago -%32,6 gizonak baino -%39,1.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus gehiago]

 

Euskal emakumeen batez besteko errenta gizonezkoenaren %56 da

 

Foto 1

Euskal AEn bizi diren 18 urte baino gehiagokoen batez besteko errenta pertsonala 19.631 euro dira, Eustatek hiru foru-aldundiekin batera eginiko Errenta pertsonalaren eta familiarraren estatistikaren arabera.. Gizonezkoen eta emakumezkoen artean desberdin banatzen da errenta: Euskal AEko gizonezkoek batez besteko 25.376 euroko guztizko errenta dute eta emakumezkoek 14.242 eurokoa, hau da, gizonezkoek emakumezkoek baino 11.134 euro gehiagoko errenta pertsonala dute. Gizonezkoen eta emakumezkoen errenta pertsonalen arteko alde nabarmenenak 60 eta 64 urte artean izaten dira. Adin-tarte horretan gizonen batez besteko errenta 20.920 euro handiagoa da emakumeena baino.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus gehiago]

 

Euskal familien diru-sarrerak asko baldintzatzen ditu jasotzaile nagusia gizon edo emakumea izateak

 

Foto 1

Euskal AEko batez besteko familia-errenta 42.729 euro dira, Eustaten azken datu eskuragarrien arabera. Euskal AEko familien multzoaren batez besteko diru-sarrerak batez besteko errenta pertsonala 2,2 aldiz dira. Errenta pertsonalaren eta familiarraren estatistikaren arabera, zeina Eustatek burutu baitzuen hiru foru-aldundiekin batera, genero-arraila dago familia-errentetan; izan ere asko baldintzatzen ditu jasotzaile nagusia gizon edo emakumea izateak Familian errenta-jasotzaile nagusia gizonezkoa denean, batez besteko diru-sarrerak 46.826 euro dira eta familia gehienak geruza ertain eta goikoetan metatzen dira; jasotzaile nagusia emakumezkoa denean familiaren batez besteko errenta 35.346 euro dira eta familiak errenta-geruza behekoetan daude.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus gehiago]

 

Unibertsitatean hasten diren gazteen %54 emakumeak dira; %46, gizonak

 

Foto 1

Generoaren arabera, unibertsitateko ikasleen artean emakumeak ehuneko 8 puntuz dira ugariagoak, Euskal AEn, 2010/2011 ikasturtean: %54 emakumeak dira; %46, gizonak. Emakumeak gehiago dira ikasketa-mota guztietan: master ofizialetan (%57), lehen eta bigarren zikloan (%54); graduetan (%53) Doktoregoetan oreka dago genero-banaketan. Aldea ikasketen espezializazioak markatzen du. Gizonek ikasketa teknikoagoak nahiago dituzte (%70) eta emakumeek lizentziaturak eta diplomaturak (%66). Ikasketa teknikoagoetan 9.044 gizon eta 3.810 emakume aritu ziren; berriz, lizentzia eta diplometan 17.991 emakume eta 9.490 gizon.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus gehiago]

 

Eustaten webeko “Emakume eta gizonen berdintasuna” atalak adierazle ugari jasotzen ditu generoaren ikuspegitik

 

Foto 1

Eustaten webeko “Emakume eta gizonen berdintasuna” atalean Euskal AEko emakumeen egoera ekonomiko eta soziala generoaren ikuspegitik erakutsi nahi duten zenbait adierazle biltzen dira. Eustaten eta Emakunderen arteko lankidetzaren fruitu da, helburu nagusia delarik Euskal AEko generoari buruzko estatistika informazioa bistaratzea. Estatistika atal honen planteamendua erreferentzia da lurralde zehatz bateko genero-informaziorako irisgarritasunaz.

[Ikus gehiago]

Eustati buruz

Foto de Acerca

Eustaten konpromisoak Emakume eta gizonen berdintasunerako

Berdintasunaren egoerari buruzko ikerketak burutzea, euskal gizarte-errealitatearen esparruetan, administrazioak eginiko estatistika et ikerketa guztietan genero-ikuspegia sartuz osatu beharra dago, bizitzaren arlo guztietan segimendua egin ahal izan dadin eta hartara ezberdintasunei agertzera egin orduko igarri. Hau guztia aintzat harturik eta berdintasun politikak sustatzeko ibilbideari jarraipena emanez, 2011-2013 aldirako Eustatek Konpromiso-programa bat garatu zuen, berdintasun politikak bultzatu eta koordinatzeko.

[Ikus gehiago]

 


Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:



Hemen ere jarrai gaitzazu: Twitter Twitter y Facebook Facebook

 

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea

Helb. elek.: informacion@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa: (+34) 945 01 75 01


Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen