Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen

Logo Eustat

Irakaskuntza Euskal AEn

2010eko apirila


 

Euskal AEn %9 hazi zen lan-hezkuntzako matrikulazio-kopurua

 

Foto 1

2009/2010 ikasturtean, Euskal AEko 394.727 ikasle aritu ziren araututako irakaskuntza ez-unibertsitarioren batean, aurrekoan baino %3,4 gehiago. Haietatik 93% ikasle araubide orokorreko ikasketetan aritu ziren; 10.178 matrikula berri egin ziren. Euskal AEn %9 hazi zen lan-hezkuntzako matrikulazio-kopurua. Haur hezkuntzako hamar ikasletatik zazpik euskaraz aritzea aukeratu zuten. Araban %4,6 hazi ziren matrikulazioak, Gipuzkoan %3,7 eta Bizkaian %2,9. Zentro publikoan edo pribatuan aritzeko orduan, araubide orokorrekoetan ikasle-banaketa orekatua izan zen maila guztietan, HHIn izan ezik, non %99 publikoren batean aritu baitzen.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

 

2009/2010 ikasturtean hamar unibertsitateko ikasletatik zortzi publikoan matrikulatu ziren

 

Foto 1

2009-10 ikasturtean 62.773 gazte matrikulatu ziren Euskal AEko unibertsitateetan, aurrekoan baino %1 gutxiago. %56 Bizkaian, %27 Gipuzkoan eta %13 Araban. Hamar ikasletatik zortzik unibertsitate publikoa aukeratu zuten. Generoaren araberako banaketak -%55 emakumeak, %45 gizonak- argi uzten du nor diren kopuruz nagusi. Unibertsitatera sartzeko proba %94k gainditu zuen.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

 

Euskal AEn biztanleko hezkuntza-gastua 1.443 euro izan zen 2007an, 2005ean baino %14,4 gehiago

 

Foto 1

Euskal AEn hezkuntza-gastua, guztira, 2001eko 2.145 milioitik 2007ko 3.087ra igo zen, urteko %6,3 hazkunde metatua. Hezkuntza gastua 2007an BPGren %4,6 izan zen, 2005ean bezalaxe. Biztanleko gastuaren hazkundea 2001-2007 bitartean urteko %5,8 izan zen, tasa metatuetan. Guztizko gastutik, 3.087 milioi 2007an, 2.915 gastu arrunta izan ziren eta 172 kapital eraketa gordina.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

 

Irakaskuntza publikoko ikastetxeen gastua %19,7 igo zen 2007-2009 aldian

 

Foto 1

Euskal AEko irakaskuntza pribatuko zentroen -448 zentro, 180.000 ikasle inguru- guztizko gastua 1.104 milioi izan zen 2009an, BPGren %1,66, 2007an baino %19,7 gehiago. Azken hamabi urteetan batez besteko hazkunde metatua %5,4 izan zen. 2009ko ekitaldian gastu arrunta guztizkoaren %92,9 izan zen eta batez ere (%71,2) langile-gastuetan joan zen. Irakaskuntza gastu unitarioek, ikasleko eta taldeko, antzera jokatu zuten 2007-2009 aldian. Ikasleko irakaskuntza-gastua %13,4 hazi zen eta %12,9 eskola-unitatekoa.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Eustati buruz

Foto de Acerca

Eskola Web

Sortu zenetik izandako harrera ona zela-eta, Eustatek 2010eko apirilean eguneratu zuen Eskola weba. Gonbita egiten zaio ikastetxe orori web orrian hezkuntza-baliabide honetarako sarbide bat jar dezan, doakoa eta Eustatek aldiro eguneratuko duena. Bide batez, behar den laguntza eskaintzen da ezarpena burutzeko. Hona hemen egiteko estekak:

Euskara: Estatistikako baliabideak eta ariketak

<a href="http://www.eustat.es/eskola/index.asp?idioma=e">Estatistikako baliabideak eta ariketak>

Castellano: Recursos y ejercicios de estadística

<a href="http://www.eustat.es/eskola/index.asp?idioma=c">Recursos y ejercicios de estadística>

English: Resources and exercises on statistics

<a href="http://www.eustat.es/eskola/index.asp?idioma=i">Resources and exercises on statistics>

 


Hemen ere jarrai gaitzazu: Twitter Twitter y Facebook Facebook

 

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea

Helb. elek.: informacion@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa: (+34) 945 01 75 01


Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen