Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen

Logo Eustat

Hezkuntza Euskal AEn

2009ko apirila


 

Haur eta lehen hezkuntzan matrikulatutako ikasleei esker Euskal AEko unibertsitateaz kanpoko ikasle kopurua mantendu egin da

 

2009ko otsailaren 23a

2007/08 ikasturtean guztira 373.570 ikaslek ikasi zuten Euskal AEko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren batean, aurreko ikasturtean baino % 0,2 gehiagok. Horietako 348.526 ikaslek araubide orokorreko ikasketak egin zituzten; kasu horretan 7.091 matrikula berri izan ziren (saldo positiboa), % 2 gehiago. Irakaskuntza mailaren arabera, Haur eta lehen hezkuntzan aurreko ikasturtean baino ikasle gehiago izan zen, % 4,1 eta % 3,3 hurrenez hurren; horrela, aurreko urteetako joera mantendu da. Ikastetxe publikoetan eman zen haur eta lehen hezkuntzako matrikula kopuruaren gehikuntzarik handiena. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) antzeko ikasle kopurua mantendu zen: 68.881. Baina batxilergoan eta lanbide heziketan ikasle kopurua % 3,1 eta % 2,8 gutxitu zen hurrenez hurren, batez ere biztanle kopuruak azken urteotan behera egin duelako maila horietako ikasleek duten adin-tarteetan.

 

Foto 1

[Ikusi gehiago]

 

Unibertsitateko ikasleen ia erdia gizarte-zientzietako eta zuzenbideko ikasketetan matrikulatu zen

 

Foto 12009ko martxoaren 26a

2007-08 ikasturtean Euskal AEko 65.101 ikasle matrikulatu ziren unibertsitatean; horien % 47ak gizarte eta lege esparruetako ikasketak egin zituzten. Aurreko ikasturtearekin erkatuta matrikulazio kopuruak % 2 egin zuen behera, azken 13 urteetako joerarekin jarraituz. Matrikulazio guztien % 55 emakumezkoenak izan ziren; izan ere, emakumezkoek dute agerpenik handiena esparru guztietan, irakaskuntza teknikoan izan ezik. Ikastetxeen titulartasuna kontuan hartuta, ikasleen % 78 ikastetxe publikoetan matrikulatu zen. Bestalde, 9.163 gaztek bete zuten 2008. urtean Unibertsitatera Sartzeko Probetara aurkezteko matrikula. Horien 8.588k gainditu zuen proba, hau da, % 94ak; gainditutakoen batez besteko nota 6,7 izan zen, ia oso ongia. Halaber, aurkeztutakoen % 55ak euskaraz egin zuen proba.

[Ikusi gehiago: Unibertsitateari buruzko Estatistika 2007-08]

[Ikusi gehiago: Unibertsitatean sartzeko probak]

 

Euskal AEko ikastetxe pribatuetako gastua % 10,5 gehitu zen 2005-2007 aldian

 

2008ko abenduaren 29a

EEuskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuen gastu osoa 922 milioi eurokoa izan zen 2007. urtean; edo beste era batera esanda, 2005. urtearekin erkatuta gastu hori % 10,5 gehitu zen. 2007ko ekitaldian, gastu arrunta (gastu osoaren % 95,2koa) % 12,4 gehitu zen; bestalde, inbertsioetarako gastua % 16,9 murriztu zen. Unibertsitate aurreko mailak dituzten zentroek egin zuten gastu handiena, % 87,2; goi-mailako ikasketa zentroek % 10eko gastua egin zuten eta irakaskuntza artistikoetarako zentroek % 2,8koa. Aurreko biurtekoari dagokionez, unibertsitate aurreko mailetan ikasle kopurua mantendu zen eta gastua % 10,7 gehitu zen; unibertsitate pribatuetan, aldiz, ikasle kopurua gutxitu zen (-% 5,5) eta gastua % 7 gehitu zen.

[Ikusi gehiago]

 

2003 eta 2005 urteen artean % 15,1 gehitu zen EAEko ikastetxe publikoetako gastua

 

2007ko irailaren 27a

2005. urtean, ikastetxe publikoek 1.482 milioi euroko gastua izan zuten, 2003. urtean baino % 15,1 gehiago; hau da, 2005eko BPGaren % 2,6ko gastua. Irakaskuntzako gastu osoaren % 63,9 ikastetxe publikoek egin zuten. Haur irakaskuntza hezkuntza sisteman sartzeagatik eman zen, hein handi batean, gehikuntza hori. Irakaskuntza mota kontuan hartuta, unibertsitate aurreko mailak eman zituzten zentroek gastu osoaren % 74 izan zuten; unibertsitateak % 21ekoa izan zuen eta araubide bereziko irakaskuntza zentroek % 5ekoa.

[Ikusi gehiago]


Eustati buruz

Foto de Acerca

Eskola weba

Euskal Estatistika Erakundearen (Eustaten) jarduera eskolen mundura hurbiltzeko asmoz, erakundearen webgunean hezkuntza sektorera bideratutako atal berezi bat sartzea estrategia ona izan zitekeela pentsatu zen. Atal horrek, ezarri zenetik, harrera ona izan du. Hori dela eta, Eustatek eskola weba eguneratzeko prozesua hasi du; urtearen azken hiruhilekoan osatuko du. Weba garatzean irakasleentzako tresna erabilgarria sortzeko irizpide nagusia hartuko da kontuan orain ere, hori baita eskola webaren osagai nagusiena. Baina beste atal osagarri batzuk ere sartuko dira, dinamikoagoa izateko eduki elkarreragileak edo jolaserako edukiak eskainiko dira eta.

[ikusi gehiago]

 


Eustat-Euskal Estatistika Erakundea

Helb. elek.: informacion@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa: (+34) 945 01 75 01


Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen