Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen

Logo Eustat

Industria Euskal AEn

2009ko maiatza


 

2008. urtean, Euskal AEko esportazioak % 6,7 gehitu ziren eta inportazioak % 7,1

 

Foto 1

Euskal AEko esportazioak 19.888,4 milioi eurokoak izan ziren 2008. urtean, hau da, 2007. urtean baino 1.254,1 milioi gehiagokoak. Orduan, % 6,7ko gehikuntza nominala izan zuten. Urte horretan inportazioak 20.102,3 milioi eurokoak izan ziren, 2007. urtean erregistratu ziren datuen aldean % 7,1 altuagoak. Datu horrek kontrajarrita dauden osagai bi ditu: alde batetik produktu mineralen eta energetikoen inportazioak % 25,5 gehitu ziren, baina bestetik produktu ez-energetikoen inportazioek -% 0,8 egin zuten behera. 2008. urtean, EAEko ondasunen esportazioek Espainiako esportazioek (% 3,7) baino dinamismo handiagoa izan zuten; bestalde, Espainiako inportazioen uzkurdurak nabarmenagoak izan ziren, % 0,6 gehitu ziren. EAEko 2008ko ekitaldiko merkataritza saldoak (esportazioak ken inportazioak) 213,9 milioi euroko defizita izan zuen; hau da, 2007. urtearen aldean 86 milioitan gehitu zen defizit hori. Ildo horretatik, esportazioen estaldura-tasak ehuneko sei hamarren egin zuen behera: 2007an % 99,3koa zen eta 2008an % 98,9koa.

[Ikusi gehiago: prentsa-oharra]

[Informazio gehiago]

 

Industria sektoreko EAEko enpresen % 74,5ak Interneterako sarbidea zuen 2008. urtean

 

Foto 1

Aurreko urteetan bezala, 2008. urtean ere Euskal AEko industria sektoreko enpresek IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) ekipamendu gehiago izan zuten. Izan ere, industriako establezimenduen % 80ak ordenagailua zuen; % 74,5ak Interneterako sarbidea zuen eta % 73,1ak posta elektronikoa zuen. Enpresa guztien % 84,8ak sakelako telefonoa zuen. 10 langile edo gehiagoko enpresetan, aldiz, aipatutako ehunekoak % 100etik hurbil geratu ziren: % 98,1ak ordenagailua zuen, % 96,1ak posta elektronikoa zuen eta % 96,5ak Interneterako konexioa zuen.

[Ikusi gehiago: prentsa-oharra]

 

Euskal AEko industria sektoreko enpresen % 20,1 berritzaileak izan ziren 2005-2007 urteen artean

 

Foto 1

Eustatek 3.400 establezimenduri inkesta egiteko asmoz egindako Berrikuntza Teknologikoaren gaineko Inkestan (2007) jaso diren datuen arabera, Euskal AEko industria enpresen % 20,1 berritzaileak izan ziren 2005-2007 urteen artean. Enpresa berritzailetzat hartzen dira merkatuan produktu (ondasun edo zerbitzua) berria edo hobetua (% 13,7) sartu dutenak edo establezimenduan bertan prozesu berria edo hobetua (% 12,4) ezarri dutenak. Bestalde, EAEko industria sektoreko 700 enpresa inguruk 351 milioi euro erabili zituzten ikerketarako 2007. urtean zehar; hau da, Euskal AEn egindako I+Garen % 32 erabili zuten. Aipatu kopurua honela banatu zen lurraldeen artean: Gipuzkoan 159 milioi euro, Bizkaian 146 eta Araban 46. Urte horretan guztira 1.090 milioi euro inbertitu ziren Euskal AEko Ikerketa Zientifikoen eta Garapen Teknologikoaren jardueretan (I+G). Gastu hori BPGaren % 1,65 izan zen; beraz, Espainiako batez besteko gastua (% 1,27) baino handiagoa izan zen, baina Europar Batasuneko batez besteko gastua baino txikiagoa (% 1,83).

[Informazio gehiago]

 

EAEn 2007. urtean egindako industriako fakturazioaren % 28 atzerrirako salmentak izan ziren

 

Foto 1

Euskal AEko industria sektoreak 17.400 milioi euroko esportazioak egin zituen atzerrira, 2007. urteko salmenta guztien % 28. EAEko industriaren salmenta guztien (62.000 milioi eurokoak) % 36 barne merkatura bideratu zen eta beste horrenbeste Estatuko gainerako erkidegoetan saldu zen. EAEko industriak % 6,0ko gehikuntza izan zuen, urte horretan, balio erantsian. 2007. urtean, industriako enplegua % 1,8 gehitu zen; gehikuntza hori batez ere ondoko sektoreetan eman zen: metalurgia eta gai metalikoak (% 5,2), manufakturatako beste industria batzuk (% 3,8) eta material elektrikoa (% 2,8). 1997 eta 2007 urteen arteko balantzea hauxe izan da: industria sektoreak berrogeita hamar mila enplegu baino gehiago izan ditu,1997. urtean 202.088 enplegu zituen eta 2007. urtean 255.294.

[Ikusi gehiago: prentsa-oharra]

 

2008ko balantzean, aldiz, nabarmenena Industri Produkzioaren Indizearen % 3,4ko beherakada izan zen

 

Industriako sektore garrantzitsuenek aldakuntza negatiboak izan zituzten urteko metatuan; energia izan zen salbuespen bakarra, % 5,0 hazi zelako. Ekipamenduko ondasunek % 2,2 egin zuten behera, tarteko ondasunek % 5,0 eta kontsumo-ondasunek, denek, % 6,9 egin zuten behera. Azken hauen artean, kontsumo-ondasun iraunkorrak % 15,7 gutxitu ziren eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak % 3,0 gutxitu ziren. Hori guztia, betiere, 2007. urtearekin alderatuta. 2008. urteko aldakuntza metatuak negatiboak izan ziren hiru lurralde historikoetan eta aipatutako hiru kasuetan: Arabak % 4,1eko beherapena izan zuen, Bizkaiak % 2,4koa eta Gipuzkoak % 4,2koa.

[Ikusi gehiago: prentsa-oharra]

 

Industriako prezioek % 1,9 egin zuten gora 2008. urte osoan zehar

 

2008. urtean honako sektoreek izan zituzten gehikuntzarik handienak industriako prezioetan: "energia elektrikoa, gasa eta ura" (% 14,2), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (% 13,1), “ehungintza eta jantzigintza” (% 7,1) eta “industria kimikoa” (% 6,8). Ondoko sektoreek, aldiz, urte batetik bestera tasa negatiboak edo gehikuntza txikiagoak izan zituzten prezioetan: “petrolioaren birfinketa” (-% 21,6), “larruaren eta oinetakoen industria” (-% 0,8), “industria ez metalikoa” (% 1,5) eta “garraiorako materiala” (% 1,8).

[Ikusi gehiago: prentsa-oharra]


Adierazle nagusiak
BPG 2009-I -2,5
Jarduera 2009-I 55,4
Langabezia 2009-I 7,7
KPI 2009-04 0,5
IPI 2009-03 -26,7
Interneten erabiltzaileak 2009-I 51,7%
 

Adierazle nagusiak

BPGk urte batetik bestera % 2,5eko benetako beherapena izan du urteko lehenengo hiru hilabeteetan.

2009ko lehenengo hiruhilekoan, biztanleen % 55,4 lanean egon da. Bestalde, aldi horretako langabezia tasa % 7,7koa izan da.

Urte honetako apirilean KPI % 0,5 igo da; horrela, inflazio metatua % 1,1ekoa izan da. EAEko IPIk % 26,7 egin du behera martxoan, 2008ko hilabete beraren aldean. Urte honetako lehenengo hiruhilekoan, EAEko 15 urteko edo gehiagoko biztanleen % 51,7ak Internet erabili du.

 

Eustat, Instituto Vasco de Estadística

Helb. elek.: informacion@eustat.eus

Tel.: (+34) 945 01 75 17

Faxa: (+34) 945 01 75 01


Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen