Buletina ez baduzu ondo ikusten, sakatu hemen

Logo Eustat

Osasungintza Euskal AEn

2009ko urria


 

Euskal AEko ospitalez kanpoko asistentzia-gastua %14,5 hazi zen 2007an

 

Foto 1

Euskal AEko ospitalez kanpoko zentro publikoen sareko 467 zentroetan artatutako kontsultak 13,8 milioi izan ziren; biztanle bakoitza batez beste urtean 6,4 aldiz izan zen medikuaren kontsultan, 2006an baino %3,2 gehiago. 2006an urtea 6,3 bisita izan ziren; beraz, maiztasuna pittin bat hazi da. 2007. urtean 482 milioi euro gastatu ziren ospitalez kanpoko osasun-asistentzian. Aurreko urtearen aldean %14,5 gehiago; hazkunde hori ekonomiak, oro har, izandakoaren (%6,7, BPGren terminoetan) gainetik dago, eta biztanleko gastua 225 eurotan kokatu zen (198 euro 2006an), aurreko urtean baino %13,6 gehiago. Ospitalez kanpoko zentroetan izandako kontsulten %82,5 medikuntza orokorra/familiena izan ziren, 9,8 milioi, eta pediatria, 1,6 milioi kontsulta. Aurreko urteetako joerari eutsiz, medikuntza orokorra/familien kontsultak %3,6 eta pediatriakoak %2,4 hazi ziren 2006.aren aldean.

[Gehiago ikusteko: Prentsa-oharra]

 

2007an %4,3 hazi zen jarduera kirurgikoa euskal ospitaleetan

 

Foto 1

Ospitaleetako interbentzio kirurgikoak %4,3 hazi ziren 2007an, Euskal AEn gehien hazi zen asistentzia-jarduera izan zelarik. 233.742 interbentzioetatik %62,4 ospitale publikoetan egin ziren, eta %37,6, pribatuetan. Berriz ere, gehien hazi den kirurgia-mota handi anbulatorioa izan da, %10 2006aren aldean; interbentzio guztietatik %24,3 izan zen. Kirurgia-mota honekin egindako operazioak – zeinak ez baitu behar pazienteak ingresatua irauterik- %193,6 hazi dira azken hamaika urteetan. Bestalde, amatasunaren arloan, 20.874 erditze izan ziren, goraka, laurogeiko urteetako kopuruetan. Erditzeen %86,9 ospitale publikoetan izan ziren eta %13,1 zentro pribatuetan. Ospitaleetako asistentzia-jardueran 1.844 milioi euroko gastua egin zen 2007. urtean, 2006an baino %11,7 gehiago, Euskal AEko ekonomiako urte horretako BPGk izan zuen %6,7ko hazkundetik gora. Ospitaleetako asistentzia-jarduera BPGren %2,8 izan zen 2007. urtean eta biztanle bakoitzeko, batez beste, 861 euroko gastua izan zuen (aurreko urtean baino %11,1 gehiago).

[Gehiago ikusteko: Prentsa-oharra]

 

2007an, Euskal AEn, %9,4 ugaritu ziren aseguru mediko pribatua zuten pertsonak

 

Foto 1

377.364 pertsonak zuten asistentzia sanitarioko aseguru mediko pribaturen bat kontratatua Euskal AEn ari diren enpresekin 2007an; aurreko urtearen aldean %9,4ko hazkundea. Hazkunde hau azken urteetako altuena da, 2004an aseguratu-kopuruaren hazkunde aurrerakorraren fasea hasi zenetik. Aseguraturik gehienek (%48,3k), banakako edo familia-poliza dute kontratatua; ondoren aseguru kolektiboak datoz (enpresa batek bere langileentzat zuzenean kontratatuak edo beste kolektibo zehatzen bat, %35,6) eta mutualitate publikoak (%16,1). Aurreko urtean bezala, aseguratu-kopurua asistentzia sanitarioaren mota guztietan igo da; banakakoa edo familiarra da gehien (%10,2) hazi dena 2007an 2006aren aldean; ondoren asegurua kolektiboak (%9,4) -azken zortzi urteetan gehien hazitakoak- eta mutualitate publikoak (%7,2).

[Gehiago ikusteko: Prentsa-oharra]

 

EAEko 2007ko osasun inkesta

 

Foto 1

2007ko Osasun Inkesta (ESCAV’07) Euskal AEn burututako bosgarrena da. 1986an burutu zen aurrenekoa, eta 1992 ezkeroztik bost urtez behin burutzen da. Osasun Inkestak, Erkidegoko biztanleria egoiliarrari buruz, ondokoez ematen ditu datuak: egoera epidemiologikoa, osasun joerak, bizi-ohiturak, osasun-zerbitzuen erabilpena. Osasun arazo nagusiak identifikatzea ahalbidetzen du, baliabideak planifikatu eta esleitzeko estrategiak diseinatu eta garatzeari begira. Osasunean, bizi-ohituretan eta zerbitzu sanitarioetarako irismenean arrisku-talde nagusiak identifikatzea ahalbidetzen du.

[Ikus gehiago]

 

Arnas gaixotasunengatiko ospitalizazioak %8,5 gehitu ziren 2007an

 

Eustaten datuen arabera, akutuen ospitaleetan 297.100 alta erregistratu ziren, eguneko ospitaleko ospitaleratze eta sarreren artean; aurreko urtean baino %2 gehiago. Alta guztien %76 ospitale publikoetakoak izan ziren eta %24 pribatuetakoak. Batez besteko ospitale-egonaldia 5,1 egun izan zen. Zirkulazio-aparatuko gaixotasunak (kardiobaskularrak) izan ziren 2007ko ospitaleratze-arrazoi nagusia, alten %12,2rekin; ondoren digestio-aparatukoak datoz (%11,4) eta nerbio-sistemaren eta sentimenen organoenak (%10,4). Arnas-gaixotasunak %8,5 ugaritu ziren 2007.aren aldean, nabarmentzekoa da.

[Gehiago ikusteko: Prentsa-oharra]


 

Ingresatua izateko lehenengo arrazoia zirkulazio gaixotasunak dira gizonen artean, eta haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa emakumeen artean

 

2007an, biztanleriaren osasun-egoera orokorra diagnostikatutako eta ospitaleetan tratatutako (erikortasuna) gaixotasunen bidez neurturik, zirkulazio-sistemaren gaixotasunak ditugu aurrenak ospitalizazio arrazoien artean gizonentzat eta hirugarrena emakumeentzat; haurduntza, erditze eta erdiberriaroko gaixotasunen eta nerbio-sistemaren eta zentzumenen organoen gaixotasunen ondoren. 2007an, akutuen ospitaleetan, 297.100 ospitalizazio izan ziren; %48,8, gizonak, %51,2, emakumeak. Ospitalizatutako pertsonen %42,1ek 65 urte edo gehiago zituzten. Ospitalizazio-adinak, batez beste, 2007an: 57 urte gizonentzat eta 55 emakumeentzat. 1.000 biztanleko eta adin-tarte guztietan gizonek alta gehiago izan zituzten, 20-44 urte bitartean izan ezik; haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa dira “errudunak.”

[Gehiago ikusteko: Prentsa-oharra]

Eustati buruz

Foto de Acerca

Estatistika gaika

Eustat teknologia berrien abangoardian dago, bai berak ekoitzitako estatistika-informazioa, bai estatuko edo nazioarteko beste erakundeena hedatzeko orduan. www.eustat.es helbidean Euskal Estatistika Erakundearen gaineko informazio guztia dago, erraz eta azkar eskuratzeko moduan, eta baita ere gure erkidegoaren gaineko gai askotariko datuak (demografia, ekonomia, gizarte zientziak, geografia, lan-merkatua, e.a.); desagregazio-maila gehienetan udaletara iristen da. Eustaten webak, aukera askoren artean, gaikako bilaketa eskaintzen du: Biztanleria, ekonomia, gizartea, lurraldea eta ingurumena, informazioaren gizartea eta I+G+b. Gizartearen atalean daude Euskal AEko osasungintzaren inguruko datuak. Zehazki, biztanleriaren osasun-egoera, osasun baliabideak eta jarduera, osasunaren kontua, zabal aztertzen dira bertan.

[Ikus gehiago]

 


Euskal Estatistika Erakundea

E-mail: informacion@eustat.es

Tfnoa: (+34) 945 01 75 17

Faxa: (+34) 945 01 75 01


Eustaten buletinetan baja eman nahi izanez gero, hemen sakatu